AMOS 6
6
Israelgo erreinua hondatua
1Ai zuek,
uste osoa Sionen duzuenok,
eta Samarian lasai bizi zaretenok!
Ai zuek,
nazio artean buru omen den
Israelgo handikiok,
norengana baitatoz
israeldar guztiak!#Ai! Is 28,1-4; Lk 6,24-26.
2Zoazte Kalne hirira eta begira,
hurbil zaitezte handik
Hamat handira,
eta jaitsi hortik Filisteako Gat-era.
Erresuma horiek baino hobea
ote da zuena?
Zuen lurraldea
horiena baino zabalagoa ote?#6,2 Kalne, Hamat: Aramear bi hiri garrantzitsu, Damaskotik iparraldera. Gat: Filistear hiria (ik. 1,6 oh.). Erresuma horiek… zabalagoa ote?: Honela ere itzul daiteke: Erresuma hauek baino handiago ote dira? Berorien lurraldea zuena baino handiagoa ote da? Horrela balitz, 2. tx. hau 1. tx.eko Israelgo buruzagien ahotan jarri beharko litzateke.#Kalne, Hamat Is 10,9-10.
3Zorigaitzaren eguna uxatu nahi,
eta indarkeriaren nagusigoa
dakarzue.#Zorigaitza uxatu 9,10.
4Ohe dotore eta goxotan
luze etzaten zarete,
artaldeko bildots
eta ukuiluko txahal onenak
jaten dituzue.#Ohe goxotan etzan 3,12.
5Harparen soinura
kantuan egiten duzue,
doinu berriak asmatuz,
David zaretelakoan;#David soinulari Ne 12,36; 1 Kro 23,5.
6ardoa kopa handitan edaten duzue,
olio usaintsu onenez
igurzten zarete.
Eta ez zaizue axola
Israel herriaren hondamendia!#ardoa edan 4,1+.
7Horregatik, bada,
zuek izango zarete
lehenengo erbesteratuak,
eta hor amaituko dira
zuen jan-edan eta nasaikeriak.#erbesteratuak 1,5+.
8Honela dio
Jainko Jaun ahalguztidunak,
bere biziarengatik zin eginez:
«Gaitzesten dut
Jakoben ondorengoen harrokeria
eta haien jauregiak
gorrotatzen ditut:
etsaiaren esku utziko dut
osorik hiriburua».#Jaunak zin 4,2+. harrokeria Os 5,5+.
9Demagun etxe batean hamar lagun gelditzen direla: hamarrak hilko dira.#hamar gelditu 5,3+. 10Honela galdetuko dio ahaideak etxe barrunbean dagoenari, gorpuak erretzen dituenarekin hilotzak etxetik ateratzera datorrenean: «Ba al da besterik zurekin?»
Eta hark erantzungo: «Ez». Eta erantsiko: «Ixo! Ez da Jaunaren izena aipatzeko momentua!» #6,10 Tx. honetako testua oso zaila da. Ez da… momentua: Honela ere itzul daiteke: Ez dago Jaunari dei egin diezaiokeenik inor.#Ixo! 8,3; Hab 2,20; So 1,7; Za 2,17; Ap 8,1.
11Jaunak agindu eta etxe handia nahiz txikia behera datoz, hondakin bihurtuz.#etxeak bota 3,15+.
12Egin ote lezakete lauoinka
haitzetan zaldiek?
Golda ote lezakete itsasoa idiek?
Zuek, ordea, zuzenbidea pozoi
bihurtu duzue, justizia samindura.#justizia samindura 5,7+.
13Lo-Dabar-ez jabetu zaretela eta,
pozik zaudete.
Honela diozue:
«Ez dugu, bada,
geure indar handiaz
eskuratu Karnaim#6,13 Lo-Dabar, Karnaim: Jordanez ekialdeko hiriak; arestian menderatutako hiriak bide dira (ik. 2 Erg 13,25). Izenok, Ezereza eta Bi adar (adar = indarra) esan nahi dutelarik, ironiaz erabiliak daude.?»#geure indar handiaz Dt 8,17; 9,4; 32,27; Ep 7,2; Is 10,13-15. Ik. Os 1,7+.
14Hona, bada, Israel herri,
zer dioen
Jainko Jaun ahalguztidunak:
«Nik altxaraziko dut
herri bat zure aurka,
eta honek zapalduko zaitu,
hasi goiko Hamat ertzetik
eta beheko Araba errekaraino#6,14 Hamat: Herrialdeko ipar-ertza adierazten du antzinatik (ik. Jos 13,5); Araba erreka Itsaso Hilaren ondoan dago; biek Ipar Erresumaren mugak adierazten dituzte, Jeroboam II.ak menderatutako lurraldeak barnean direlarik (2 Erg 14,25).».#Asiriak Israel hartu 2 Erg 17,5-6.
Currently Selected:
AMOS 6: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso

: