AMOS 5
5
Negar-kanta
1Entzun, Israel herri,
zuregatik abesten dudan
negar-kanta hau:#negar-kanta 5,16-17; 8,3.10; Ez 19,1; Mi 1,8; Nk 1,1.
2Israel neskatxa ederra#5,2 Israel neskatxa ederra: H.h., Israel birjina, herriaren pertsonifikazio poetikoa. erori da,
ez da gehiago jaikiko;
lur jota dago,
ez da altxatuko duenik.#ez jaikitzeko erori 8,14.
3Honela diotso Jainko Jaunak
Israel herriari:
«Gerrara mila gizon
bidaltzen dituen hiriari
ehun itzuliko zaizkio;
ehun bidaltzen dituenari, hamar».#gutxi salbatuak 3,12; 6,9-10; 9,8-10; Dt 28,62. Ik. Is 4,3+.
Deia: «Etorri nire bila, bizi zaitezten»
4Honela diotso Jaunak
Israel herriari:
«Etorri nire bila, bizi zaitezten.#Jauna bilatu 5,6.14; Os 5,15+; 2 Kro 15,2-4. bizi zaitezten Dt 30,15-16; Mt 19,16-17.
5Baina ez ibili nire bila Betelen,
ez joan Gilgalera,
ez jo Beer-Xebarantz#5,5 Beer-Xeba: Judako hego-ertzean zegoen antzinako kultu-lekua; Betel eta Gilgal, berriz (ik. 4,4 oh.), Ipar Erresumari zegozkion.;
Gilgal erbestean galduko baita,
Betel ezereztu».#Betel eta Gilgal 4,4+. Ik. 3,14. Beer-Xeba 8,14; Has 21,33; 26,23-25.
6Ibili Jaunaren bila, bizi zaitezten.
Bestela, Joseren ondorengoen#5,6 Joseren ondorengoak: Zehazki, Efraim eta Manasesen leinuak dira, Efraim eta Manases baitziren Joseren semeak (ik. Has 48,1); zabal hartuta, ordea, Ipar Erresuma guztia.
gainera oldartuko da,
itzali ezineko suz
irentsiko du Betel.
7Ai! Justizia samindura
bihurtzen dute,
eta zuzenbidea
hankapean erabiltzen.#Justizia samindura 6,12; Is 5,20; Os 10,4; Nk 3,15. Ik. 2,6-7.
8Jainkoa da
izar-multzoak#5,8 izar-multzoak: H.h., Pleiade eta Orion. sortu dituena,
iluna egunsenti
eta eguna gau beltz
bihurtzen duena;
itsas urak biltzen
eta lur gainera isurtzen dituena.
Jauna du izena.#gorazarrea 4,13+. izar-multzo Jb 38,31.
9Berak xehatzen du indartsua,
berak hondatzen gotorlekuak.
10Auzitegietan#5,10 Auzitegietan: H.h., Hiriko atean, lekuko epaimahaia biltzen zen hiri-sarrerako plaza. salatzen zaituztena
gorrotatzen duzue,
eta egia dioena gaitzesten.
11Jende xehea larrutzen duzue,
gari-zerga ordaintzera behartuz.
Harlanduzko etxeak egin dituzue,
baina ez zarete berorietan biziko;
mahasti bikainak landatu,
baina ez duzue
berorien ardorik edango.#behartsuak zapalduak 2,6-7+. probetxugabeko ondasunak 3,15; Dt 28,30-33; Mi 6,15; So 1,13. Ik. 9,14; Is 62,8-9.
12Ondo ezaguna dut
zuen errebeldien neurrigabea
eta zuen bekatuen astuna:
errugabea estutu duzue,
eskupekoa jaso,
auzitegian behartsuen
eskubidea baztertu.#errebeldia 4,4+. eskubidea baztertu 2,6-7+.
13Hori dela eta,
zuhurrak nahiago du isildu
gaiztoaldi honetan.#isildu Lk 23,9.
14Bilatu ongia, ez gaizkia,
bizi zaitezten.
Orduan bai, zuekin izango da Jauna,
Jainko ahalguztiduna,
berak esan bezala.#Bilatu Ik. 5,4+. bizi zaitezten 5,4+; Sal 34,13-15; 37,27. Jauna zuekin Mi 3,11. Ik. Jr 7,4.
15Gorrota ezazue gaizkia,
maita ongia,
egin zuzentasuna auzitegietan,
ea Jainko Jaun ahalguztiduna
Joseren azken ondorengoekin
gupidatzen den.#maita ongia Dt 30,19-20. ea Jauna gupidatzen den 7,3.6; Jl 2,14; Jon 3,9. azken ondorengoak 9,8. Ik. 5,3+.
16Honela dio
Jainko Jaun ahalguztidunak:
«Plaza guztietan
doluminak izango dira,
kale guztietan negar-zotinak.
Nekazariak deituko dituzte
dolurako,
erostariak hileta-negarrerako;#doluminak, negarra 5,1; Is 15,3; Jr 9,16-20; Jl 1,11.
17mahasti guztietan
doluminak izango dira,
ni zu zigortzera etortzean».
Jaunak esan du.#zigortzera etorri 4,12+.
Jaunaren eguna
18Ai Jaunaren egunaren
irrikatan zaudetenok!
Zer izango dela uste duzue zuentzat
Jaunaren egun hori?
Egun beltza izango duzue,
eta ez egun argia.#Jaunaren eguna 2,16+; Jl 1,15+. Egun beltza 5,20; 8,9; Jl 2,2; So 1,15; Mk 13,24-25.
19Egun horretan,
lehoiarengandik ihesi ibili eta
hartzarekin tupust egiten duen
gizonaren antzeko izango zarete,
edota, etxean sartu eta
horman eskua ipini orduko,
sugeak zizta egiten
dionaren antzeko.#irtenbiderik ez 2,13-16; 9,1-4; Is 24,18; Jr 48,43-44; Os 13,7-8.
20Bai, Jaunaren eguna
egun beltza izango da,
eta ez egun argia,
argi-izpirik gabeko ilun beltza!
Sasikultuaren aurka
21Honela dio Jaunak:
«Gorroto eta higuin ditut
zuen jaiak,
ez ditut atsegin
zuen kultu-batzarrak.#ospakizunak atsegin ez 4,4-5; 5,5; Os 8,13+.
22Aldare gainera
ekartzen dizkidazuen
erre-opari eta labore-opariak
ez ditut atsegin,
zekor gizenen elkartasun-opariei
bizkarra ematen diet.
23Kendu nire ondotik
zuen kantuen zarata-hotsa,
zuen zitara-soinurik
ez dut entzun nahi.
24Datorrela, bai, zuzenbidea
ura bezala,
datorrela justizia,
beti darion erreka bezala.#Datorrela zuzenbidea 2,6-7; 5,7. Ik. Mt 5,23-24.
25«Israel herri, basamortuan berrogei urtez ez zenidan sakrifiziorik, ez labore-oparirik egin.#Ik. Eg 7,42-43. 26Baina orain, Sikut zuen jainko-erregearen eta Kiion#5,26 Sikut eta Kiion: Asiriar izar-jainkoak dira seguruenik (ik. 2 Erg 17,29-31). Testua ukitua dago, Amosez geroztiko egoeraren berri ematen baitigu. zuen jainko-izarraren irudiak egin dituzuenez, 27zeuekin eramango dituzue, Damaskotik harantz atzerrira bidaliko zaituztedanean».
Jainko Jaun ahalguztiduna,
hori du izena.#atzerrira eraman 1,5+.
Currently Selected:
AMOS 5: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso

: