AMOS 7
7
IKUSKARIAK (7,1—9,15)
Lehenengo ikuskaria: matxinsaltoak
1Hona zer erakutsi zidan Jainko Jaunak: bibelarra, errege-abereei dagokien lehen belarraren ostekoa#7,1 errege-abereei dagokien lehen belarraren ostekoa: Lehen ebakiaren zati bat errege-abereentzat gordetzea beronen eskubidea zen., hazten ari zela, matxinsaltoak sortu zituen berak.#matxinsaltoak Jl 1,4+. 2Matxinsaltoek lurraldeko belar guztia garbitu zutenean, esan nuen:
—Ene Jainko Jauna, barkatu, arren! Nola eutsiko dio, bada, Israel herriak bere biziari, hain txikia izanik?#profetak herriaren alde erregu Has 20,7; Ir 32,11-13; Zen 11,2; 14,13-19; 21,7; Is 37,4; Jr 18,20. Ik. Jr 14,11-12.
3Errukitu zen Jauna, eta esan zuen:
—Ez da horrelakorik gertatuko!#Errukitu zen 7,6.8; Jr 26,3; Jon 3,10.
Bigarren ikuskaria: suaren zigorra
4Beste hau ere erakutsi zidan Jainko Jaunak: bere herria suaz zigortzera zetorren bera, eta suak lurpeko itsaso handia eta Israel, Jainkoaren ondarea, irentsi behar zituen.#zigortzera etorri 4,12+. suaz 1,4; Is 66,16. 5Nik esan nuen:
—Ene Jainko Jauna, zaude geldi! Nola eutsiko dio, bada, Israel herriak bere biziari, hain txikia izanik?
6Errukitu zen Jainko Jauna, eta esan zuen:
—Hau ere ez da gertatuko!
Hirugarren ikuskaria: berun-haria
7Beste hau ere erakutsi zidan Jaunak: horma baten ondoan zegoen bera, eskuan berun-haria zuela. 8Jaunak galdetu zidan:
—Zer ikusten duzu, Amos?
—Berun-haria —erantzun nion.
Eta Jaunak:
—Horra, berun-hari honetaz, neure herria zuzen ote dabilen ikusi nahi dut. Ez baitut gehiago ez ikusiarenik egingo.#ezikusiarena egin 1,3+; 8,2.
9«Isaaken ondorengoen kultu-lekuak
soilduak izango dira,
Israelen santutegiak deseginak.
Jeroboamen errege-etxearen aurka
ezpata jasoko dut».#kultu-lekuak deseginak 3,14; 9,1; Os 10,8.
Amatzias eta Amos
10Betelgo apaiz Amatziasek berri hau igorri zion Israelgo errege Jeroboami: «Hemen, israeldarren artean, Amos azpilanean ari zaizu. Herriak ezin du gehiago jasan haren esanik.#Betel 4,4+. profeta boterearen aurka 1 Erg 18,17-18; Jr 26,8-11.
11«Honela ari baita:
“Jeroboam ezpataz hilko da,
eta Israel herria
erbestera eramango dute,
bere lurraldetik urrun”».#Jeroboam 1,1+. ezpataz hilko 7,9; 9,4.10. erbestera 1,5+.
12Orduan, Amatziasek Amosi esan zion:
—Ikusle, zoaz, alde hemendik Juda lurraldera. Egin han profetarena eta irabazi han zeure ogia. 13Baina Betelen ez ari gehiago profetagintzan, hau errege-santutegi baita eta erreinuko jauretxe.#profetagintzarik ez 2,12+.
14Amosek erantzun zion:
—Ni ez naiz profeta, ez eta profeta-taldekidea. Abeltzaina naiz eta basapiku-biltzailea#7,14 basapiku-biltzailea: H.h., sikomoro-zulatzailea. Ganadu-janaritarako erabiltzen ziren balio gutxiko zuhaitz honen fruituak; zulatzeak umotze-prozesua erraztu egiten zuen; piku-familiakoa da..#profeta-taldekide 1 Sm 10,10; 2 Erg 2,3. Abeltzaina 1,1. 15Baina Jaunak artzain nenbilelarik hartu ninduen eta bere herri Israeli bere mezua hots egitera bidali.#artzain nenbilela hartu 2 Sm 7,8; Sal 78,70-71. mezua hots egitera bidali Ik. 3,8. 16Orain, bada, entzun Jaunaren hitza. Zuk diozu, ez dezadala Jaunaren mezua Israelen kontra hots egin, ez nadila mintza Isaaken ondorengoen aurka. 17Hala ere, hona zer dioen Jaunak:
«Zure andrea
emagaldu bihurtuko da hirian,
zure seme-alabak
ezpatapean hilko dira,
zure lurraldea banatua izango da,
zu zeu atzerrian hilko zara
eta Israel herria
erbestera eramango dute,
bere lurraldetik urrun».#Amatziasi iragarritako zigorra Ik. Dt 28,30-33; Os 9,3; Mi 2,4.
Currently Selected:
AMOS 7: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso

: