YouVersion Logo
Search Icon

AMOS 4

4
1Entzun hitz hau,
Samariako andreok,
Baxango#4,1 Baxan: Jordanez ekialdeko eskualdea, larre eta artaldeengatik ospetsua (ik. Dt 32,14; Ez 39,18; Sal 22,13). behiak bezain
guri zaretenok:
jende xehea zapaltzen duzue,
behartsuak bidegabeki erabiltzen;
«Ekarri ardoa, edan dezagun»
agintzen diezue senarrei.#Samariako andreok Ik. Is 3,16-24; 32,9-14. behartsuak bidegabeki 2,6-7+. edan dezagun 2,8; 6,6; Is 5,11-12; 22,13.
2Zin hau egin du Jaunak
bere santutasunagatik:
«Badatoz egunak,
arrainak amuz bezala,
kakoan loturik
eramango zaituztetenekoak;
eraman,
baita gelditutako bakarrak ere.#Jaunak zin dagi 6,8; 8,7; Jr 51,14; Sal 89,36. Ik. Heb 6,13. badatoz egunak 8,11; 9,13. Ik. 2,16+.
3Harresi-zuloetatik irtengo zarete,
bakoitzak bere aurrean
izango duenetik,
eta iparralderantz#4,3 iparralderantz: H.h., Harmon-erantz; toki ezezaguna; aldaketa txiki batez, Hermon bihur daiteke; iparraldeko mendia, Asiria bidean; Asiria da iparraldeko etsaia, inor bada.
jaurtiko zaituztete».
«Ez zarete niregana itzuli»
4Honela dio Jainko Jaunak:
«Zoazte Betelgo santutegira
nire kontra errebelatzeko,
eta Gilgalera#4,4 Betel: Ik. 3,14 oh. Gilgal: Josueren garaiko santutegia, Jeriko ondoan (ik. Jos 4,19-20).
zuen errebeldiak ugaritzeko;
eskaini goizero zeuen sakrifizioak,
eta hiru egunero hamarrenak;#Betel 5,5; 7,10-13. Gilgal 5,5; Os 4,15+. errebeldia ugari 1,3+; 5,12. hamarrenak (Betelen) Has 28,22.
5eskaini legamiadun ogia#4,5 legamiadun ogia: Esker oneko oparietan erabili ohi zen (ik. Lb 7,13); gainerako oparietan ogiak legamia gabea izan behar zuen (ik. Lb 2,1-11; 7,11-12).
esker oneko oparitzat;
aldarrikatu
zeuen borondatezko eskaintzak,
horixe baituzue atsegin,
Israelgo seme-alabok».#aldarrikatu Mt 6,2; 23,5.
6Honela dio Jaunak:
«Gosea bidali dizuet hiri guztietara,
ogi-falta zeuen bizilekuetara.
Hala ere, ez zarete niregana itzuli.
Nik, Jaunak, esana.#zigorra zentzaldi bezala Lb 26,14-39; Dt 28,15-46. Gosea Ik. 8,11. ez zarete niregana itzuli 4,8-11; Is 9,12; Jr 5,3-6; Os 7,10; Ag 2,17; Mt 23,37-38.
7«Euria ukatu dizuet
uztaroa baino hiru hilabete
lehenagotik ere;
hiri batean euria eginarazi dut
eta bestean ez;
etxalde batek euria hartu du,
eta bestea, euririk ezean,
lehortu egin da.#Euria ukatu 1 Erg 17,1; Jr 3,3; 14,1-6.
8Jendea badoa herriz herri ur bila,
baina ez du behar adina aurkitzen.
Hala ere, ez zarete niregana itzuli.
Nik, Jaunak, esana.
9«Haize erreaz eta gorrinaz jo ditut
zuen baratze eta mahastiak;
pikondo eta olibondoak
matxinsaltoak jan ditu.
Hala ere, ez zarete niregana itzuli.
Nik, Jaunak, esana.#uztak hondatuak Dt 28,22; 1 Erg 8,37; Jl 1,4-20; Ag 2,17.
10«Izurria bidali dut zuengana
Egiptokoaren antzekoa.
Zuen gazteak ezpataz hilarazi ditut
eta zuen zaldiak etsaien esku utzi.
Zuen sudurretaraino igoarazi dut
hildakoen kiratsa,
guda-kanpalekuetan.
Hala ere, ez zarete niregana itzuli.
Nik, Jaunak, esana.#Egiptoko izurria Ir 9,1-7; Dt 7,15; 28,60.
11«Irauli egin zaituztet,
Sodoma eta Gomorra
irauli nituen bezala;
sutatik ateratako ilintiaren antzera
libratu zarete.
Hala ere, ez zarete niregana itzuli,
Nik, Jaunak, esana.#Sodoma eta Gomorra Has 19,24-28; Is 13,19; Jr 49,18; 50,40. sutatik ateratako ilintia Za 3,2. Ik. 3,12.
12«Horregatik, bada,
zu zigortzera nator, Israel;
eta zigortzera natorkizunez gero,
presta zaitez
zeure Jainkoaren aurrean
agertzeko».#zigortzera etorri 5,17; 7,4; Ir 12,12; Is 5,5-7. Ik. 1,3+; 3,4. Jainkoaren aurrean agertu Jl 2,11; Ml 3,1-2.
13Jainkoa da
mendiak eratu dituena,
eta haizea sortu duena,
gizakiari bere burubideak
agertzen dizkiona,
ilunpea egunsenti bihurtzen duena,
mundu guztiaren gainetik dagoena.
Jauna du izena,
Jainko ahalguztiduna.#Jainko kreatzaileari gorazarrea 5,8-9; 9,5-6. gizonari bere burubideak agertu 3,7+.

Currently Selected:

AMOS 4: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in