AMOS 3
3
ISRAELEN AURKA MEZUAK (3,1—6,14)
1Entzun, Israelgo seme-alabok. Hona Jaunak zuen aurka, Egiptotik igoarazi zuen familia horren guztiaren aurka, adierazten duen mezua:#Entzun… 4,1; 5,1; 8,4. Egiptotik igoarazi 2,10+.
2«Zuek bakarrik
hautatu zaituztet
lurreko familia guztien artetik;
horregatik, bada,
zuen bekatu guztien
kontua eskatuko dizuet».#Jaunak Israel hautatu Ir 19,5-6; Dt 7,6-8; Erm 8,29. Ik. Os 11,1; 13,4. horregatik kontua eskatuko Ik. Mt 11,20-24; Lk 12,47-48.
Profetagintza
3Bi gizon elkarrekin
joango ote dira,
lehenik ados jarri ez badira?
4Lehoiak oihanean
orrorik egiten ote du,
harrapakinik ez badu?
Lehoikumeak gordelekutik
marruma egiten ote du,
ezer harrapatu ez badu?
5Txoririk erortzen ote da
lurrean jarritako sarean,
zer janik ez badu?
Sarea lurretik gora
tenkatzen ote da,
ezer harrapatu ez badu?
6Jo al daiteke hirian adarra,
jendea asaldatu gabe?
Gerta al daiteke hirian zorigaitza,
Jaunak eragin gabe?
7Ez, Jainko Jaunak ez du ezer egiten,
bere zerbitzari profetei
bere asmoa azaldu gabe.#Jaunaren asmoa Jr 23,18; Jb 15,8. profetei azaldua Jr 23,22. Ik. Jn 15,15; Erm 16,25-26; Ef 3,3-13.
8Lehoiak orro dagi,
nor ez beldurtu?
Jaunak hitz dagi,
nork ez haren mezua zabaldu?#orro dagi 1,2+. nork ez mezua zabaldu? Jr 20,9; 1 Ko 9,16. Ik. 7,14-16.
Jaunak Samaria zigortuko
9Aldarrikatu
Axdodeko jauregietan bizi direnei,
Egiptoko jauregietakoei:
«Bil zaitezte
Samaria#3,9 Axdod: Egiptora bidean dagoen filistear hiria (ik. 1,8). Samaria: Israelen, Ipar Erresumaren, hiriburua. inguruko mendietan,
eta ikusi hango nahaskeria ugariak,
zapalkuntza handiak».#Samaria 3,12; 4,1; 6,1; 8,14. nahaskeria, zapalkuntza Jr 6,7; 20,8; Ez 45,9; Hab 1,3. Ik. Mt 23,25.
10Honela dio Jainko Jaunak:
«Ez dute zuzentasunaren senik.
Beren jauregiak
indarkeriaz lapurtutako ondasunez
betetzen dituzte.
11Horregatik, bada,
etsaiak inguratuko du lurraldea,
zure babeslekuak lurreratuko ditu,
eta zure jauregiak hustuko».
12Honela dio Jaunak:
«Artzainak lehoiaren ahotik
bi hanka edo belarri-zati bat
besterik askatzen ez duen bezala,
Israelgo seme-alaben artetik ere,
Samarian ohe dotoreetan#3,12 ohe dotoreetan: H.h., ohe-ertzean eta etzaulkiaren damaskoan; damasko hitza ehun dotoreari buruz esana da segur aski, nongoa den esaten delarik. Esamoldeak, nolanahi ere, erosokeria eta dotorezia adierazten ditu. etzanik
lasai bizi direnen artetik,
banaka batzuk besterik
ez dira salbatuko».
13Honela dio
Jainko Jaun ahalguztidunak:
«Entzun eta izan lekuko
Jakoben ondorengoen aurka.
14Israeli bere gaiztakerien kontua
eska diezaiodan egunean,
Betelgo#3,14 Betel: Ipar Erresumako kultu-lekua (ik. 1 Erg 16,26-32), Jerusalemdik iparraldera, 15 km-ra. aldarearen kontra
ekingo diot:
ertzak apurtuko dizkiot
eta lurrera botako.#Betelgo aldarea apurtu 1 Erg 13,1-5; 2 Erg 23,15-16.
15Desegingo ditut
udako etxea eta negukoa.
Marfilez jantzitako etxeak
desagertuko dira,
eta jauregi bikainak ezereztuko».
Jaunak esan du.#etxeak desegin 5,11; 6,11; 9,1. Ik. 1 Erg 22,39.
Currently Selected:
AMOS 3: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso

: