2 ERREGEAK 3
3
Joram, Israelgo errege
1Judako Josafaten erregealdiko hemezortzigarren urtean hasi zen Akaben seme Joram Israelgo errege izaten Samarian, eta hamabi urtez izan zen errege. 2Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen; ez, ordea, aita-amek bezainbat, berak kendu baitzuen aitak Baali eraikia zion zutarri#3,2 Jaunari atsegin ez zaiona: 2 Erg honetan ere maiz agertuko da esaera hau (ik. 1 Erg 11,6 oh.), bai Israelgo erregeen errua, (13,2.11; 14,24; 15,9.18.24.28; 17,2), bai Judakoena (8,18.27; 16,2; 21,2.6.16.20; 23,32.37; 24,9.19), bai herriarena (21,15) azpimarratuz. zutarri: Ik. 1 Erg 14,23 eta oh. sakratua. 3Hala ere, Jeroboamek Israeli eginarazi zizkion bekatu#3,3 bekatu: Ik. 1 Erg 12,30 eta oh. berak egiten jarraitu zuen.
Israeldarren eta moabdarren artean borroka
4Moabeko errege Mexa abeltzaina zen. Ehun mila bildots eta ehun mila ahari, bere ile eta guzti#3,4 ile eta guzti: Honela ere itzul daiteke: ehun mila ahariren ilea., eman behar zizkion Israelgo erregeari zergatzat.#moabdarren zerga 2 Sm 8,2; Is 16,2. 5Akab hil zenean, ordea, Moabeko erregea Israelgoaren kontra jaiki zen.#Moabeko erregea… jaiki 1,1. 6Egun hartan bertan, Joram erregeak Samariatik irten eta israeldar gudari guztiak zenbatu zituen. 7Ondoren, mezu hau bidali zion Judako errege Josafati: «Moabeko erregea kontra jarri zait. Etorriko al zara moabdarrak borrokatzera?» Hark erantzun: «Joango naiz. Biok bat gara; nire gudarostea eta zurea, nire zalditeria eta zurea bat dira».#Biok bat gara 1 Erg 22,4. 8Eta galdetu zuen: «Zein bidetatik joango gara?» Israelgo erregeak erantzun: «Edomgo basamortuko bidetik#3,8 Edomgo basamortuko bidetik: Itsaso Hila itzulinguratuz nahi zion Josafatek Moabi eraso, Edom lurraldean barrena joanik, Edomgo erregea bere menpe baitzuen.».
9Abiatu ziren, bada, Israelgo erregea, Judakoa eta Edomgoa. Zazpi eguneko itzulingurua egin ondoren, urik gabe gelditu ziren, bai gudarostearentzat, bai atzetik zituzten zamarientzat. 10Israelgo erregeak esan zuen:
—Gureak egin du! Moabdarren eskuetan eror gaitezen bildu gaitu hemen Jaunak.
11Josafatek esan zuen:
—Ez ote da hemen Jaunaren profetarik, beraren bidez Jaunari galdegin ahal izateko?
Israelgo erregearen zerbitzarietako batek esan zuen:
—Hemen dugu Xafaten seme Eliseo. Eliasen laguntzaile#3,11 Eliasen laguntzaile: Hebreeraz, Eliasen eskuetara ura isurtzen zuena. izana da.#Ez ote da… profetarik 1 Erg 22,7.
12Josafatek, orduan:
—Horren bidez hitz egingo digu Jaunak#3,12 Horren bidez hitz egingo digu Jaunak: Hebreeraz, Berarengan da Jaunaren hitza..
Eta berarengana jaitsi ziren Israelgo erregea, Josafat eta Edomgo erregea.#Jaunak hitz egingo Dt 18,18; 1 Sm 3,19; Jr 1,9; 27,18.
13Eliseok esan zion Israelgo erregeari:
—Utz nazazu bakean! Galdegiezu zeure aita-amen profetei#3,13 zeure aita-amen profetei: Baal jainkoaren eta Axera jainkosaren profetei buruz ari da (ik. 1 Erg 18,19)..
Israelgo erregeak ihardetsi zion:
—Ez! Moabdarren eskuetan uzteko bildu gaitu Jaunak hiru erregeok.
14Eliseok, orduan:
—Ala Jaun ahalguztiduna, bere zerbitzari nauena! Judako errege Josafaten begirunez izan ez balitz, ez nizukeen inolako kasurik egingo, ezta begiratu ere. 15Tira! Ekardazue harpa-jotzaile#3,15 harpa-jotzailea: Musikak inspiratu egiten zuen (ik. 1 Sm 10,5-6). bat.
Eta harpa-jotzailea jotzen ari zela, Jaunaren indarrak hartu zuen Eliseo,#Jaunaren indarrak 1 Erg 18,46; Ez 1,3; 3,14; 8,1; 33,22; 37,1. 16eta esan zuen:
—Hau dio Jaunak: «Egizue erreten ugari haran honetan. 17Izan ere, nahiz eta zuek haizerik ez sumatu, ez euririk ikusi, urez beteko da haran hau eta edan ahal izanen duzue bai zeuek, bai zuen abere#3,17 abere: Beste itzulpen bat: gudaroste. eta zamariek». 18Hori ez ezik, eskuetara emango dizkizue Jaunak moabdarrak. 19Hiri gotortu eta hiri nagusi guztiak xehatuko dituzue, fruta-arbolak ebakiko, iturburu guztiak itxiko eta lur landuak hondatuko harriz betez.#fruta-arbolak ebaki Ik. Dt 20,19.
20Biharamun goizean, oparia eskaintzeko orduan, uholdea etorri zen Edom aldetik, eta lurralde hura urez bete zen.
21Moabdarrek, beren aldetik, errege haiek erasotzera zetozkiela jakitean, armak hartzeko adinean zeuden guztiak eta zaharragoak ere bildu eta mugetan kokatu zituzten. 22Goiz hartan, jaikitzean, eguzkiak diz-diz egiten zuen uraren gainean. Moabdarrei beren aurreko ura odola bezala gorri zegoela iruditu zitzaien, 23eta esan zuten: «Odola da hori! Errege horiek borroka egin dute eta elkar hil. Ea, moabdarrok, harrapakinetara!»
24Moabdarrak israeldarren kanpalekura hurbildu zirenean, ordea, israeldarrek eraso egin zieten moabdarrei. Hauek ihesari eman zioten, eta israeldarrek, Moaben sartuz, 25dena hondatu zuten: hiriak xehatu, lur landuak harriz bete, iturburuak itxi eta fruta-arbolak ebaki. Kir-Hareset#3,24-25 Moaben sartuz, hondatu: Hebreerazko testua iluna; hemen emandakoa antzinako grekozkoa da. Kir-Hareset: Moab erreinuko hiriburua zen. hiriburua besterik ez zen gelditu; hiri honi ere, setiatu ondoren, eraso egin zioten habailariek.#Kir-Hareset Is 16,7.11; Jr 48,31-36.
26Moabeko erregeak, gudua galtzeko zorian zegoela ikusirik, zazpiehun gizon hartu zituen, beren ezpata eta guzti, Edomgo erregearen taldea banatzeko; baina ez zuen deus egin ahal izan. 27Orduan, hartu zuen Moabeko erregeak beraren ondoren errege izatekoa zen bere seme zaharrena eta erre-oparitzat eskaini zuen harresi gainean. Ikaragarrizko beldurra#3,27 Ikaragarrizko beldurra: Badirudi, israeldarrak moabdar jainkoen beldur direla edota izugarria iruditu zaiela beraien legean debekatua dagoen eta Moabeko erregeak egin duen hilketa. sartu zitzaien israeldarrei. Handik alde egin eta beren lurraldera itzuli ziren.#semea erre-oparitzat eskaini Ep 11,30-40; Mi 6,7. Ik. Lb 18,21+.
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso