2 ERREGEAK 2
2
BI ERREINUAK ELISEO PROFETAREN GARAIAN (2,1—13,21)
Elias zerura eramana. Eliseo profeta
1Jaunak haize-zurrunbiloan eraman zuen Elias zerura. Hona nola gertatu zen: Elias eta Eliseo Gilgaldik#2,1 Gilgal: Segur aski, Beteldik iparraldera zegoena da. Gilgal izeneko beste bi hirixka ere aipatzen dira; adib., Jos 4,19 eta 12,23an. abiatuak zirelarik,#Eliseo 1 Erg 19,16.19-21. 2Eliasek esan zion Eliseori:
—Gelditu hemen, Jaunak ni Betelera bidaltzen bainau.
Eliseok erantzun:
—Ala Jauna, ala zu! Ez zaitut bakarrik utziko!
Eta biak jaitsi ziren Betelera.#Betel 1 Erg 12,29+.
3Betelen zegoen profeta-taldea bidera atera eta honela mintzatu zitzaion Eliseori:
—Ba al dakizu maisua gaur airean eramango dizula Jaunak?
Eliseok erantzun:
—Bai, badakit, baina egon isilik!#maisua gaur airean eramango 1 M 2,58. Ik. Has 5,24; Eg 1,9.
4Eliasek, orduan, Eliseori:
—Gelditu hemen, Jaunak ni Jerikora bidaltzen bainau.
Eliseok erantzun:
—Ala Jauna, ala zu! Ez zaitut bakarrik utziko!
Eta Jerikora joan ziren.#Jeriko 2,19-22; Jos 6; 1 Erg 16,34. 5Jerikon zegoen profeta-taldea Eliseorengana hurbildu eta honela mintzatu zitzaion:
—Ba al dakizu gaur maisua airean eramango dizula Jaunak?
Eliseok erantzun:
—Bai, badakit, baina egon isilik!
6Eliasek, berriro, Eliseori:
—Gelditu hemen; Jaunak ni Jordanera bidaltzen nau.
Eliseok erantzun:
—Ala Jauna, ala zu! Ez zaitut bakarrik utziko.
Eta biak joan ziren.#Jordan 6,1-6; Jos 3—4; Mt 3,13 par. 7Profeta-taldeko berrogeita hamar lagun ere joan eta urrutian gelditu ziren begira; Elias eta Eliseo, berriz, Jordan ibai ondoan gelditu ziren. 8Eliasek bere soingainekoa hartu, biribilkatu eta urak jo zituen harekin. Urak erdiz erdi banandurik, biak lehorrean igaro ziren.#Eliasen soingainekoa 1 Erg 19,19 par. Ik. Ir 14,16. 9Igaro zirenean, esan zion Eliasek Eliseori:
—Esadazu zer nahi duzun nik zure alde egitea, Jaunak zure ondotik eraman nazan baino lehen.
Eliseok erantzun:
—Izan nadila, otoi, zure profeta-espirituaren oinordeko#2,9 profeta-espirituaren oinordeko: H.h., Datozkidala zure espirituko bi zati. Dt 21,17an datorrenez, seme zaharrenak besteek baino bi bider zati handiagoa hartu ohi zuen ondaretik..#zure profeta-espirituaren oinordeko Is 42,1; 61,1; Ez 2,2; 3,12.
10Eliasek ihardetsi zion:
—Gauza zaila eskatzen duzu. Jaunak zure ondotik eramango nauenean ikusten banauzu, hala izango zara; bestela, ez.
11Biak bidean aurrera hizketan zihoazelarik, suzko zaldiek zeramaten suzko guda-gurdi batek bereizi egin zituen bat-batean bata bestearengandik. Elias zerurantz igo zen haize-zurrunbiloan.#suzko zaldiek… suzko guda-gurdi 6,17; Si 48,9. 12Eliseo begira zegoen, eta oihuka zioen:
—Ene aita! Ene aita! Israelen zaintzaile indartsua#2,12 Israelen zaintzaile indartsua!: Hebreeraz, Israelen guda-gurdi eta gidari! (ik. 13,14).!
Ez zuen gehiago ikusi. Orduan, bere jantziak hartu eta erdibi egin zituen. 13Gero, Eliasi soinetik jausi zitzaion soingainekoa jaso, Jordanera itzuli eta ibai ondoan gelditu zen. 14Ondoren, Eliasi soinetik jausia zitzaion soingainekoa#2,14 soingainekoa: Eliasek Eliseori gainera bota ziona (ik. 1 Erg 19,19), jarrai ziezaion. Orain Eliseo jabetzen da soingaineko horretaz eta Eliasen ondorengo bihurtzen. hartu eta urak jo zituen, esanez:
—Jauna, Eliasen Jainkoa, non zara?
Eliseok urak jo orduko, erdiz erdi banandu ziren eta Eliseo beste aldera igaro zen.
15Jerikoko profeta-taldea aurrez aurre zegoen eta, hori ikusirik, esan zuten: «Eliasen espiritua Eliseorengan kokatu da!» Bila joan, aurrean ahuspeztu eta#Eliasen espiritua Eliseorengan kokatu Zen 11,25; Is 11,2; 1 P 4,14. 16esan zioten:
—Badira zure zerbitzarion artean berrogeita hamar gizon kementsu. Utziezu zure nagusiaren bila joaten. Baliteke Jaunaren espirituak eraman eta mendi nahiz haranen batean hura bota izatea.
Eliseok erantzun zien:
—Ez bidali inor ere!#Jaunaren espirituak eraman 1 Erg 18,12+.
17Haiek, ordea, baietz eta baietz ari zitzaizkionez, azkenean esan zien:
—Bidal itzazue, bada.
Bidali zituzten, beraz, berrogeita hamar gizonak; baina, hiru egunez Eliasen bila ibili arren, ez zuten aurkitu. 18Orduan, Jerikora Eliseorengana itzuli ziren. Honek esan zien:
—Ez al nizuen esan ez joateko?
Eliseoren mirariak
19Jerikoko bizilagunak honela mintzatu zitzaizkion Eliseori:
—Zeuk, gure jaun horrek, ikus dezakezunez, gure hiri hau toki ederrean egina dago; baina ura txarra dugu eta lurraldea agorra#2,19 ura txarra dugu eta lurraldea agorra: Honela ere itzul daiteke: ura txarra dugu eta emakumeei haurra galarazten die..#ura txarra Ir 15,25.
20Eliseok erantzun zien:
—Ekardazue katilu berri bat eta ipini gatza bertan.
Eta ekarri zioten.#gatza Lb 2,13+; Ez 43,24. 21Joan zen Eliseo ur-xirripa ateratzen zen tokira eta gatza bota zuen, esanez: «Hau dio Jaunak: “Nik ontzen dut ur hau; aurrerantzean ez du ekarriko heriotzarik, ez agortasunik#2,21 ez agortasunik: Beste itzulpen bat: haur-galtzerik.” ». 22Hala, ura ondu egin zen gaurdaino, Eliseok esan bezala.
23Handik Betelera igo zen. Bidean gora zihoala, hiritik ateratako mutiko batzuk iseka hasi zitzaizkion esanez: «Tira, burusoil! Tira! Eutsi, burusoil#2,23 burusoil: Esaera honek, profetek eraman ohi zuten ile-mozkera berezia aipatzen bide du (ik. 1 Erg 20,41 eta oh.).!»
24Eliseok, itzulirik, begiratu eta madarikatu egin zituen Jaunaren izenean. Orduan, bi hartzek oihanetik atera eta mutiko haietarik berrogeita bi txikiturik utzi zituzten.#bi hartz Lb 26,22+. Ik. 1 Erg 13,24+.
25Handik Karmel mendira joan zen eta, gero, Samariara itzuli.#Samaria 1 Erg 16,24.
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso