2 KRONIKAK 4
4
Tenpluko tresnak
(1 Erg 7,23-40)
1Brontzezko aldarea ere eginarazi zuen Salomonek; hamar metro zen luze-zabal eta bost metro gora. 2Ondoren, brontzea urtu eta «Itsaso» deitu zuen uraska biribila eginarazi zuen; bost metroko diametroa zuen, bi metro eta erdiko sakona eta hamabost metroko ingurua.#Itsaso 1 Erg 7,23. 3Ertzaren azpialdean, inguru guztian, zezen-irudiak#4,3 zezen-irudiak: 1 Erg 6,18an fruitu-irudiak zituela esaten da. Hebreeraz fruituaren izena (kolokintidak = pekai’m) eta zezenak (bekarim) berdintsuak dira. zituen, hogei zezen metro bakoitzeko, bi lerrotan jarriak, uraska egin zeneko urtzaldi berean eginak. 4Hamabi zezenen gainean zegoen uraska; hiru zezen iparraldera begira zeuden, beste hiru mendebaldera, beste hiru hegoaldera eta beste hiru ekialdera; atzeak barnealdera zituzten. 5Uraskaren lodiera esku-arra betekoa zen. Ezpainak lili-kaliza bezalakoak ziren. Ehun eta hogei mila litro hartzen zuen uraskak.
6Hamar ur-ontzi eginarazi zituen eta uraskaren ezker-eskuin ezarri, bost alde batean eta bost bestean; haietan garbitu ohi zuten erre-oparietarako guztia#4,6 erre-oparietarako guztia: Honela ere itzul daiteke: erre-oparietarako oparigaiak.. Brontzezko uraska handia, berriz, apaizen garbikuntzetarako izaten zen.
7Urrezko hamar argimutil ere egin zituen, agindutako ereduaren arabera, tenpluko sala handian ezartzeko, bost eskuinaldean eta beste bostak ezkerraldean.#argimutil Ir 25,31-40. 8Hamar mahai egin zituen eta sala handian ipini, bost eskuinaldean eta bost ezkerraldean. Urrezko ehun isipu-ontzi ere egin zituen.#mahaiak Ir 25,23-30. 9Apaizen ataria eta beste atari handiagoa egin zituen, bere ate eta guzti; ateak brontzez jantzi zituen. 10Brontzezko uraska handia tenpluaren eskuinaldean hego-ekialdera ezarri zuen. 11Azkenik, pertzak, hauts-palak eta isipu-ontziak egin zituen Huramek. Honela bukatu zituen Jainkoaren etxerako Salomonek agindu zizkion lanak.
Huramek tenplurako eginiko lanen zerrenda
(1 Erg 7,41-51)
Hona hemen lan horien zerrenda: 12bi zutabe, zutabe horien buruetan zeuden kapiteletarako bola bana, zutabeburuetako kapiteletan zeuden bola haiek apaintzeko sare bana, 13laurehun granada-fruitu, bi sareetan ezartzeko, bina lerro sare bakoitzean, zutabeburuetan zeuden kapiteletako bi bolak apaintzeko; 14orgak eta hauetan ur-ontziak; 15«Itsaso» zeritzan uraska —bat bakarra—, eta beroni eusteko hamabi zezen; 16pertzak, hauts-palak eta sardexkak eta berauen tresneria.
Huram-Abik, Salomon erregearen aginduz, Jaunaren etxerako egin zituen tresna hauek guztiak brontze leunduzkoak ziren denak. 17Jordango lautadan urtarazi zuen erregeak brontze hura, lurra buztintsua zen tokian, Sukot eta Tzeredata#4,17 Tzeredata: 1 Erg 7,46an Tzartan aipatzen da, eta 1 Erg 11,26koaren arabera (ik. oh.) toki hau beste lurralde batean zegoen. artean. 18Hain ugari eginarazi zituen Salomonek tresna haiek, ezen ezin baitzen jakin zenbat pisatzen zuen brontze-multzo hark.
19Era berean, Jaunaren etxerako behar ziren beste gauza guztiak ere eginarazi zituen Salomonek: aldarea#4,19 aldarea: Intsentsua eskaintzeko aldarea zen, eta urrezkoa izan behar zuen (ik. Ir 30,1-10; 37,25-28)., urrezkoa; eskainiriko ogiak jartzeko mahaiak;#ogiak jartzeko mahaia Ir 25,23-30; 37,10-16; Lb 24,5-9. 20santutegiaren aurrean, agindua dagoen bezala, argi egin behar zuten argimutilak beren kriseiluekin, urre garbizkoak; 21loreak, kriseiluak eta su-hatzak, urre garbizkoak; 22labanak, isipu-ontziak, zaliak eta intsentsu-ontziak, urre garbizkoak hauek ere. Tenpluko ateak ere, nahiz toki santu-santurakoak nahiz sala handirakoak, urrezkoak ziren.
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso