Skip to content

2 KRONIKAK 3

3
Tenpluaren eraikuntza
(1 Erg 6,1-38; 7,15-22)
1Jerusalemen, Moria mendian#3,1 Moria mendia: Hemen izan ezik, beste inon ez zaio Sion mendiari Moria deitzen. Baliteke Kronikak liburuon egileak tenplua zegoeneko mendia Has 22,14ko Jaunaren mendia zela adierazi nahi izatea, Isaaken oparia Moriako lurraldean gertatu zela kontatzen baitu Has 22,2ak., hasi zen Salomon Jaunaren tenplua eraikitzen, Davidek prestatua zuen tokian, Ornan jebustarraren larrainean, han agertu baitzitzaion Jauna Salomonen aita Davidi. 2Bere erregetzako laugarren urteko bigarren hilabetean hasi zuen eraikuntza.
3Hona hemen Jainkoaren tenplua eraikitzeko Salomonek erabaki zituen neurriak: hogeita hamar metro luze eta hamar metro zabal#3,3 Idazleak ukondotan ematen ditu neurriak, ukondo-neurri zaharra dela esanez, beraren garaikoa baino luzeagoa.. 4Tenpluko sala handiaren aurreko atalondoa hamar metro zabal zen —tenpluaren zabalera bera—, eta hirurogei metro gora#3,4 1 Erg 6,2an esaten denez, altuera hori 15 m-koa zen.. Barrua urre garbiz jantzi zuen. 5Sala handia zipres-zurez estali zuen eta gainetik urre garbiz jantzi; gero, palmondo eta lore-sortazko irudiz apaindu zuen, 6baita harribitxiz ere. Urrea Parbaimdik#3,6 Parbaim: Ez dakigu non zegoen toki hau. ekarria zen. 7Sala guztia urrez jantzi zuen: habeak, ateburuak, hormak eta ateak. Hormetan hegaldun izakiak zizelkatu zituen.
8Gero, toki santu-santua egin zuen; hamar metro zen luze eta hamar metro zabal —tenpluaren zabalera bera—. Toki hura janzteko hogei tona urre baino gehiago erabili zuen. 9Iltzeak ere urrezkoak ziren; bakoitzak kilo erdia pisatzen zuen. Goiko gelak ere urrez estali zituen.
10Toki santu-santurako metalezko#3,10 metalezko: Hebreerazko testuak hitz ulergaitza dakar. Grekozko antzinako itzulpenak eta 1 Erg 6,23ak zurezko diote. hegaldun izaki bi egin zituen eta urrez jantzi. 11-13Hegaldun izaki haiek, hegoak zabalik, hamar metro ziren luze. Bataren kanpoaldeko hegoak alde bateko horma ukitzen zuen eta bestearenak beste aldekoa; erdialdeko bi hegoek, berriz, elkar ukitzen zuten. Hego bakoitza bi metro eta erdikoa zen. Hegaldun izaki haiek zutik zeuden, sarrerara begira. 14Errezela ere egin zuen, lihozkoa, more, gorri eta gorriminez tindatua eta bertan hegaldun izakiak bordatu zituen.
15Tenpluaren aurrealderako hamazazpi eta erdina metroko bi zutabe egin zituen; bakoitzak gainean bi metro eta erdiko kapitela zuen. 16Kate-sortak#3,16 Kate-sortak: Hebreerazko testuak toki santu-santuan eransten du 1 Erg 6,21ekoa aipatuz. ere egin zituen eta zutabeen goialdean ezarri gero, ehun granada-fruitu egin zituen kate-sortetan ezartzeko. 17Bi zutabe haiek tenpluaren aurrealdean ezarri zituen ezker-eskuin; eskuinekoari «Jakin» deitu zion, eta ezkerrekoari «Boaz#3,17 Zutabeon izenen esanahia iluna da; Jakin izenak Jaunak sendotua esan nahi bide du, eta Boaz izenak Jaunarengan indarra.».