YouVersion Logo
Search Icon

1 ERREGUEAC 21

21
1 Horien ondotic, egun hequietan, mahasti bat bacen Naboth Jezraeldarrarena, ceina Jezraelen baitzen, Acab Samariaco erregueren jaureguiaren aldean.
2 Acab Nabothi minçatu cen beraz erraten çaroelaric: Indaçu niri çure mahastia, baratzecariençat enetzat eguin deçadan baratze bat, ceren hurbil baitut eta ene etchearen alde-aldean, eta haren orde emanen darotzut hobea den mahasti bat; edo hobe duçula uste baduçu, cer-ere balio baituque eta hura dirutan emanen darotzut.
3 Nabothec ihardetsi çaroen: Jaunac beguira beneça çuri ematetic ene arbasoenganicaco ondorea.
4 Acab beraz bere etcherat ethorri cen gucia gaitzitua eta horçac carrascatuz Naboth Jezraeldarraren hitzaren gainean, ceren erran çaroen: Ez darotzut emanen: ene arbasoenganicaco ondorea. Eta bere burua arthiquiric bere ohearen gainera, beguithartea çokoco aldera itzuli çuen, eta etzuen jan.
5 Bada, Jeçabel bere emaztea ethorri citzaoien, eta erran çaroen: Cer da hori? nondic heldu çarotzu gogoco belçura hori? certaco ez duçu jaten?
6 Acabec ihardetsi çaroen: Minçatu dut Naboth Jezraeldarra eta erran diot: Indaçu dirutan çure mahastia; edo, nahiago baduçu, horren ordain mahasti hobe bat emanen darotzut. Eta harec erran darot: Ez darotzut ene mahastia emanen.
7 Acabi erran çaroen beraz bere emazte Jeçabelec: Escudancia handitaco çare eta manamendu ederra derabilcaçu Israelgo erresuman. Jaiqui çaite, jan çaçu eta etzaitecela grina; nic emanen darotzut Naboth Jezraeldarraren mahastia.
8 Hargatic gutun batzu iscribatu cituen Acaben icenean eta haren ciguiluaz jo cituen, eta igorri cituen Nabothen hirian harequin egoten ciren çaharrei eta lehembicicoei.
9 Bada, hau cen gutun hequien iharducpena: Barur bat mana çaçue eta Naboth jarraraz çaçue populuco lehembicicoen artean;
10 Haren contra bil çatzue Belialen bi seme, gueçurrezco lekutotasunez erranen dutenac: Nabothec Jaincoa eta erregue burhoztatu ditu. Eta ilkiaraz çaçue eta harrica, eta horreletan hil bedi.
11 Nabothen herritarrec, çaharrec eta lehembicicoec harequin hirian egoten cirenec, eguin çuten Jeçabelec manatzen çaroeten beçala, eta harec hequiei igorri gutunetan iscribatua cen heçala.
12 Barura manatu çuten eta Naboth jarraraci çuten populuco lehembicicoen artean.
13 Eta erakarriric bi guiçon, debruaren bi seme, haren contra jarraraci cituzten; eta hauquiec, erran nahi da debruaren bi guiçonec, Nabothen contra populuaren aitzinean lekucotasun hau atheratu çuten: Nabothec Jaincoa eta erregue burhoztatu ditu. Gauça horren gatic hiritic ilkiaraci eta harrica hil çuten.
14 Jeçabelen gana igorri çuten, gaztiatuz: Naboth harricatua içan da eta hila da.
15 Jeçabelec berriz, aditu çuenean Naboth harricatua eta hila cela, Acabi erran çaroen: Jaiqui çaite eta goça çaçu Naboth Jezraeldarraren mahastia, ceina ez baitarotzu nahi içan onhetsi eta dirutan erran; Naboth ecen ez da bici, bainan hila da.
16 Acabec aditu çuenean hori, erran nahi da Naboth hila cela, jaiqui cen eta jausten cen Naboth Jezraeldarraren mahastira hartaz jabetzecotzat.
17 Beraz Jaunaren hitza heldu citzaioen Elias Thesbearrari, cioelaric:
18 Jaiqui çaite, eta jauts Acab Israelgo erregue Samarian denaren bidera; hara non jausten den Nabothen mahastira, hartaz jabetzeco;
19 Eta huneletan minça çaquizquio: Hau dio Jaunac: Hil duc, eta oraino hilaren onaz jabetu haiz. Eta horren ondotic erranen duçu: Hau dio Jaunac: Çakurrec Nabothen odola milicatu duten toqui hortan, milicatuco dute hire odola ere.
20 Eta Acabec erran çaroen Eliasi: Certan atzeman nauçu çure etsai? Eliasec ihardetsi çuen: Atzeman diat saldua haicela gaizquiaren eguiteco Jaunaren aitzinean.
21 Huna non gaitza hire gainera jautsaracico dudan, eta ebaquico diat hire ondoregoa, eta Acabenganicacoac hilen ditiat harrasiari guernua ixurcen duena, eta maingua, eta azquena Israelen.
22 Eta hire etchea emanen diat, Jeroboam Nabathen semearen etchea beçala, eta Baasa Ahiasen semearen etchea beçala, ceren haritu haicen ene hasarrearaztera, eta bekatu eguinaraci diocan Israeli.
23 Jeçabelez halaber minçatu cen Jauna, cioelaric: Çakurrec janen dute Jeçabel Jezraelgo landan.
24 Baldin hirian hilcen bada Acab, çakurrec janen dute; bainan bazterretan hilcen bada, ceruco hegastinec janen dute.
25 Etzen beraz berce bat içatu Acab beçalacoric, ceina saldua baitzen gaizquiaren eguiteco Jaunaren aitzinean; ecic bere emazte Jeçabelec tarritatu çuen.
26 Eta hambat hatsgarri eguin cen, non Jaunac Israelgo semeen aitzinean xahutu cituen Amorhearrec eguin jaincomoldeei jarraiquitzen baitzen.
27 Hargatic Acabec aditu cituenean hitz horiec, phorroscatu cituen bere soinecoac, çurdatzaz estali çuen bere larrua, barur eguin çuen eta çakuan lo, eta burua aphalduric ibili cen.
28 Eta Jaunaren solasa Elias Thesbearrari atheratu cen, cioelaric.
29 Ez othe duçu Acab ene aitzinean aphaldua ikusi? ceren beraz aphaldua den ene gatic, ez dut haren egunetan jautsaracico gaitza, bainan haren semearen egunetan erorraracico dut gaitza haren etchearen gainera.

Currently Selected:

1 ERREGUEAC 21: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy