YouVersion Logo
Search Icon

1 ERREGUEAC 20

20
1 Bada, Benadadec, Siriaco erreguec, bildu cituen bere armada gucia, eta hogoi eta hamabi erregue bere gana, eta çaldizcoac, eta orga-lasterrac; eta iganic guducatzen eta sethiatzen çuen Samaria.
2 Eta Acabi, Israelgo erregueri, hirira berri-eramaileac igorriric,
3 Erran çuen: Hau dio Benadadec: Hire cilharra eta hire urhea, hire emazteac eta hire seme maiteenac eneac dituc.
4 Israelgo erreguec ihardetsi çuen: Oi erregue ene jauna, dioçun beçala çureac gare ni eta ditudanac oro.
5 Berriquetariac berriz ethorriric, erran çaroten: Hau dio Benadadec, çure gana igorri gaituenac: Emanen daroztac hire cilharra, hire urhea, hire emazteac eta hire semeac.
6 Bihar beraz mugui huntaco bereco hire gana igorrico ditiat ene cerbitzariac, eta ikartuco ditie hire etchea, eta hire cerbitzarien etcheac; escuetara hartuco ditie nahi dituzten guciac eta eramanen ditie.
7 Bada, Israelgo erreguec deithu cituen lurreco çaharrac oro, eta erran çaroeten: Ohartemaçue eta ikusaçue celatac hedatzen darozquigula; ecen igorri içan du ene gana ene emazteen eta ene semeen arietan, eta urhe eta cilharren arietan, eta ez dut ecetzic eman.
8 Eta çaharrec oroc eta populu guciac erran çaroten: Ez ençun, ez onhets haren erranic.
9 Hargatic ihardetsi çaroeten Benadaden bidalquinei: Erroçuete ene erregue jaunari: Ceinen ariaz hastetic igorri baitarotaçu niri çure cerbitzariari, hainac eguinen ditut oro; bainan gauça hau ecin deçaquet.
10 Eta guibelerat goanic, bidalquinec Benadadi heldu çaroten solasa. Hunec igorri cituen berriz eta erran çuen: Jaincoec hau eguin beçadate eta hura gainetic, Samariaco herrautsa asqui içaten bada niri jarraiquitzen çaitan populu guciaren ahurren bethetzeco.
11 Eta ihardestean Israelgo erreguec erran çuen: Erroçuete: Guerricatua denac guerricatua ez denac baino espantu guehiago erabil ez beça.
12 Guerthatu cen bada, Benadadec aditu çuenean solas hori, bera eta erregueac itzalpetan edaten hari cirela, eta bere cerbitzariei erran çaroeten: Ingura çaçue hiria. Eta inguratu çuten.
13 Eta huna profeta batec, Israelgo erregue Acaben gana hurbilduric, erran çaroela: Hau dio Jaunac: Ikusi duçu nasqui oste gaitz hori gucia? huna bada nic egun non arthiquico dudan çure escura, jaquin deçaçunçat ni naicela Jauna.
14 Eta Acabec erran çuen: Nortaz? Profetac ihardetsi çaroen: Hau dio Jaunac: Herrialdetaco aitzindarien oinezco muthilez. Acabec erran çuen: Norc abiatuco du gudua? Eta harec ihardetsi çuen: Çuc.
15 Acabec kondatu cituen beraz herrialdetaco aitzindarien muthilac, eta atzeman cituen berrehun eta hogoi eta hamabi; hequien ondotic kondatu çuen populua, Israelgo seme guciac, çazpi mila.
16 Egüerditan ilki ciren. Bada, Benadad hordia edaten hari cen bere itzalpean, eta harequin hogoi eta hamabi erregueac, haren lagunçara ethorri cirenac.
17 Herrialdetaco aitzindarien muthilac berriz, buru-buruan atheratuac ciren. Hargatic Benadadec igorri çuen ikustera. Ikusleec berria ekarri çaroten, ciotelaric: Samariatic ilkiricaco guiçon batzu dira.
18 Benadadec erran çaroeten: Edo ethor ditecen baque eguiteco ariaz, edo guducatzeco ariaz, biciric atzeman çatzue.
19 Beraz herrialdetaco aitzindarien muthilac ilkiac ciren eta gaineraco armada ondotic cihoan.
20 Bakotchac hil çuen parrera ethorcen citzaioen guiçona; Siriarrec iheseguin çuten, eta Israel jarraiqui citzaioeten. Benadadec ere, Siriaco erreguec, çaldi baten gainean bere çaldizcoequin ihes eguin çuen.
21 Eta atheraturic Israelgo erreguec jo cituen çaldiac eta orga-lasterrac, eta sarrasqui gaitza eguin cioen Siriari.
22 (Bada, profeta hurbilduric Israelgo erregueren gana, erran çaroen: Çoaz eta hazcar çaite, eta jaquiçu, eta ikusaçu cer hari çaren; ecic heldu den urthean Siriaco erregue çure contra iganen da.)
23 Siriaco erregueren cerbitzariec berriz, erran çaroten beren nausiari: Mendietaco jaincoac dira hequien jaincoac, hortaco nausitu çaizquigu; bainan hobe da celhaietan guduca gaitecen hequien contra, eta garhaituco ditugu.
24 Çuc beraz gauça hau eguiçu: Erregue guciac çure armadatic urrun çatzu, eta hequien orde aitzindariac eçar çatzu;
25 Çure soldadoetaric hil direnen nombrea berri çaçu, eta çaldiena leheneco çaldien araura, eta orga-lasterrena lehenago içan ditutzunen araura; eta etsaien contra celhaietan guducatuco gare, eta ikusico duçu garhaituco ditugula. Sinhetsi çuen hequiec errana eta hala eguin çuen.
26 Beraz urthea iragan ondoan, Benadadec kondatu cituen Siriarrac, eta Aphequera igan cen Israeli gudu emateco.
27 Bada, Israelgo semeac ere kondatuac içan ciren, eta jatecoac harturic abiatu ciren beren aldetic, eta campatu ciren etsaien parrean, bi ahunz arthalde ttipitto iduri; Siriarrec berriz, lurra bethetzen çuten.
28 (Eta hurbilduric Jaincoaren guiçon batec erran çaroen Israelgo erregueri: Hau dio Jaunac: Siriarrec erran dutelacotz: Mendietaco Jaincoa da Jauna, ez da haranetaco Jaincoa, oste handi hori gucia arthiquico dut çure escuetara, eta jaquinen duçue ni naicela Jauna.)
29 Batzuec eta berceec çazpi egunez lerroac xuxendu cituzten elkarren parrean; çazpigarren egunean berriz, guduari lothu ciren, eta egun batez Israelgo semeec hil cituzten Siriarretaric ehun mila oinezco.
30 Guelditu cirenec berriz, Aphequera, hirira ihes eguin çuten. Eta harrasi bat erori cen hogoi eta çazpi mila guiçon guelditu cirenen gainera. Bada, Benadad ihes sarthu cen hirira, guela-çoko batean cen gordegailura.
31 Eta bere cerbitzariec erran çaroten: Aditzea dugu Israelgo erregueac barkaçale direla; hargatic çakuac eçar detzagun soinean eta sokac lephoetan, eta ilki gaitecen Israelgo erregueren gana; biciac utzico darozquigu beharbada.
32 Çakuac soinean eçarri cituzten eta sokac lephoetan, ethorri ciren Israelgo erregueren gana eta erran çaroten: Çure cerbitzari Benadadec dio: Bicia utz biaçaçut, othoi. Eta harec ihardetsi çuen: Bici bada oraino, ene anaia da.
33 Guiçonec hori oneco alderat hartu çuten; eta berehala solasa ahotic kendu çaroten eta erran: Benadad çure anaia da. Erreguec ihardetsi çaroeten: Çoazte eta erakar çaçue ene gana. Benadad atheratu citzaioen beraz, eta Acabec bere orga-lasterrera iganaraci çuen.
34 Hunec erran çaroen: Ene aitac çureari hartu diozcan hiriac bihurtuco ditut; plaçac çuretzat Damasen eguizquitzu, ene aitac Samarian eguin içan dituen beçala, eta ni çurequin batasunez josiric goanen naiz çure ganic. Acabec beraz eguin çuen harequin batasun eta utzi çuen goatera.
35 Orduan profeten semeetaricaco guiçon batec bere lagunari erran çaroen Jaunaren icenean: Jo neçaçu. Bainan hunec etzuen jo nahi içan.
36 Erran çaroen: Ceren ez duçun nahi içan ençun Jaunaren hitza, huna non goanen çaren ene ganic eta lehoin batec hilen çaitu. Eta haren ganic urrunduxe cenean, lehoin batec atzeman eta hil çuen.
37 Berce guiçon bat ere atzemanic, erran çaroen: Jo neçaçu. Hunec jo çuen eta sarrasqui eguin.
38 Profeta goan cen beraz eta atheratu cen erregueren bidera, eta herrautsa egarriz gambiatu cituen musua eta beguiac.
39 Eta erregue iragaiten celaric, erregueri oihu eguin eta erran çaroen: Çure cerbitzaria ilki da hurbiletic guducatzera; eta guiçon batec ihes eguiten baitzuen, norbaitec erakarri darot eta erran: Beguira çaçu guiçon hau; hau itzurcen bada, çure biciac ihardetsico du hunenarençat, edo emanen duçu cilharrezco talendu bat.
40 Bada, nahasia içanez, alde batera eta bercera itzulica nindabilalaric, betbetan guiçona ez da aguertu. Eta Israelgo erreguec erran çaroen: Cerorrec eman duçu çure erabaquia.
41 Bainan harec berehala garbitu çuen bere beguitharteco herrautsa, eta Israelgo erreguec eçagutu çuen profetetaric cela.
42 Hunec erran çaroen: Hau dio Jaunac: Heriotzea çure escutic mereci çuen guiçon bat igorri duçulacotz, çure biciac harenarençat ihardetsico du eta çure populuac haren populuarençat.
43 Israelgo erregue itzuli cen beraz bere etcherat, ençutea erdeinatuz, eta hasarre handi ethorri cen Samariara.

Currently Selected:

1 ERREGUEAC 20: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy