YouVersion Logo
Search Icon

ESAERA ZAHARRAK 6

6
Fidatzaile izatearen arriskua
1Seme, lagun hurkoaren fidatzaile bihurtu al zara,
arrotzen bati eskua emanez?
2Sarean harrapatuta geratu al zara zeuk emandako hitzez
eta lakioan preso zeuk esandakoagatik?
3Hona hemen, seme, zer egin askatzeko:
Lagun hurkoaren esku geratu zarenez,
zoaz berarengana eta, eske eta eske, ez utzi bakean.
4Ez egin lorik, ez hartu atsedenik,
5zeure burua askatu arte,
oreinak ehiztariagandik eta txoriak lakiotik bezala.#fidatzearen arriskuak 11,15; 17,18; 20,16; 22,26-27; Si 8,13; 29,14-20.
Alferra
6Zoaz inurriagana#6,6 inurria: Hainbat kulturatan, inurria lanerako gogotsu denaren eta aurrez kontuak ateratzen dakienaren irudi da., alfer hori!
Begira nola jokatzen duen, eta ikasi.#alferra 10,26; 13,4; 15,19; 18,9; 19,24; 20,4; 21,25; 22,13; 24,30-34; 26,13-15.
7Ez dio inork lana agintzen, zuzentzen edo betearazten.
8Halere, bere ogia ziurtatzen du udan,
eta jatekoa pilatzen uzta-garaian.
9Noiz arte egongo zara etzanda, alfer hori?
Noiz itzartuko zeure loalditik?
10Aldika lozorroan, aldika erdi lo,
aldika besoak uztartu eta atsedenean:
11arlotea bezala iritsiko zaizu gabezia,
eskalea#6,11 arlotea, eskalea: Hitzen zentzua ez da segurua, nahiz eta ideia argia izan, alferrari bat-batean eta ustekabean iritsiko zaiola miseria, alegia. bezala etorriko miseria.#24,33-34. Ik. Koh 4,5.
Maltzurra
12Gizon maltzur eta gaiztoa
ezpainetan faltsukeria duela ibiltzen da.
13Begi, oin eta eskuz keinuak egiten ditu engainatzeko.
14Maltzurkeriaz betea, beti asmo txarretan
eta sesioan ibiltzen da.#faltsukeria 12,22; 26,24-25.28; Sal 35,19; Si 27,22-24.
15Beraz, erabateko hondamendia iritsiko zaio,
bat-batean hondatuko da, erremediorik gabe.#29,1.
Zeri dion gorroto Jaunak
16Sei gauza gorrotatzen ditu Jaunak
eta zazpigarren bat#6,16 Sei gauza… zazpigarren bat: Zenbaki-esaera, 30,15-31koak bezalakoa; ik. 30,15 oh. erabat du higuingarri:#Jaunak gorroto 3,32+.
17begi harroak, mihi gezurtia,
errugabearen odola isurtzen duten eskuak,
18asmo txarretan dabilen burua,
gaiztakeria egiteko presa duten oinak,#gaiztakeriarako presa 1,16+.
19gezurra dioen lekuko faltsua,
eta zazpigarrena, senide arteko liskarren sortzailea.#lekuko faltsua 12,17; 14,5.25; 19,5; 21,28; 25,18. Ik. Ir 20,16+.
Kontuz emakume adulteriogilearekin
20Seme, bete aitaren agindua
eta ez baztertu amak irakatsia.#Gurasoek irakatsia 1,8+.
21Eramatzazu beti bihotzari atxikiak
eta zeure begien aurre-aurrean#6,21 zeure begien aurre-aurrean: H.h., lotu zeure lepoari..
22Beraiek gidatuko zaituzte zeure joan-etorrietan,
beraiek zainduko lo zaudenean,
beraiek hitz egingo dizute esnatzean.#lo zaudenean 3,24+.
23Agindua kriseilu da, irakaspena argi
eta heziketa eta zentzarazpena bizirako bide;#irakaspena argi Sal 119,105+. bizirako bide 10,17; 15,24. Ik. 4,13+.
24emakume gaiztoarengandik gordeko zaituzte
eta lausenguz ari zaizunarengandik.
25Ez izan haren edertasunaren irrikarik bihotzean
eta ez zaitzala harrapa bere begiratuez.
26Emagaldua ogi-zati batez asetzen baita,
baina adulteriogileak bizitza osoa harrapatzen du.
27Inork hartzen ote du sua altzoan, jantziak erre gabe?
28Edo inor txingar gainean ibiltzen ote, oinak erre gabe?
29Bada, berdin inoren emaztearen atzetik dabilena:
ukitzen duenik ez da kalte gabe geratuko.
30Ez du lapurrak mespretxurik merezi,
gosea kentzeko osten badu.
31Halere, harrapatzen badute,
zazpi aldiz itzuli beharko du,
nahiz eta etxeko ondasun guztiak eman behar izan.
32Emakume batekin adulterio egiten duena burugabea da,
bere bizia hondatzen baitu.
33Zigortua eta desohoratua izango da
eta lotsa hori ezin izango du gainetik kendu,
34jelosiak sutu egingo baitu senarra
eta erruki gabe jokatuko du mendeku hartzean.#jelosiak sutu 27,4.
35Ez du inolako ordainik onartuko,
ezta zeure eskaintza biderkatuta ere.

Currently Selected:

ESAERA ZAHARRAK 6: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy