YouVersion Logo
Search Icon

ESAERA ZAHARRAK 5

5
Kontuz emakume lotsagabearekin
1Seme, aditu nire hitz zuhurrak
eta kasu egin zentzuzko ene esanei;
2bereizmen argikoa izango zara horrela,
ezagueraz mintzatuko zara.
3Bai, eztia darie emakume lotsagabearen#5,3 emakume lotsagabe: Ik. 2,16 oh. ezpainei,
olioa baino ere leunagoa du ahosabaia;
4baina, azkenean, atsentsio-belarra bezain mikatza da
eta aho biko ezpata bezain arriskutsua.
5Harekin ibiltzeak heriotzarantz eramaten zaitu,
Hildakoen Egoitzara doaz haren urratsak.#emakume lotsagabeak heriotzara darama 7,22-27; 22,14; Koh 7,26.
6Harena ez da bizirako bidea,
konturatu gabe galbideratzen da.
7Ene seme, entzun adi, ez atzera egin nire esanetatik.
8Urrundu zeure bidea halakoagandik
eta ez hurbildu haren etxeko atera,
9arrotz edo bihozgaberen bati eman ez diezazkion
zure ohorea eta bizia bera.
10Zure lan eta ahaleginen emaitzek
ez ditzatela ezezagunak asebete.
11Azkenean negar-zotinka egingo duzu,
osasuna galduko duzunean.
12Orduan esango duzu:
«Zergatik gaitzetsi ote nuen heziketa?
Zergatik mespretxatu ote zentzarazpena?
13Ez nuen, ez, maisuen esana entzun,
ez nien jaramon egin irakasleei!
14Ia egon naiz zoritxarrik bete-beteenean
herri-batzar osoaren aurrean salatuta».
Zeure gaztaroko emaztea
15Emaztea duzu urtegi eta putzu: edan bertatik ura.#Emaztea urtegi (iturri) Kt 4,12+.
16Kanpora botako ote duzu zeure iturrietako ura,
kaleetan barrena zeure ubideetakoa?
17Izan bitez zuretzat bakarrik, ez eman arrotzei.
18Bedeinkatua izan bedi zure iturria,
zeure gaztaroko emaztea: gozatu berarekin!#gozatu emaztearekin Koh 9,9-10.
19Orein-eme maitagarri, gazela eder duzu.
Ase zaitzatela une oroz beraren bularrek,
lilura zaitzala beti beraren amodioak!#gazela eder Kt 2,9+.
20Ene seme, zergatik liluratuko zaitu lotsabako batek?
Zergatik besarkatuko duzu emakume arrotzaren#5,20 emakume arrotz: Ik. 5,3 eta 2,16 oh. 5,15-19 zatian legezko emaztearen laudorioa egiten da, kontrastea nabarmen jarriz. gerria?
21Izan ere, Jaunaren begi-bistan dago bakoitzaren jokabidea,
eta ibilbide guztiak ikusten ditu berak.
22Maltzurra bere gaiztakerietan trabatua dago,
bere bekatuaren sarean harrapatua.#gaiztoa bere gaiztakerian harrapatua Sal 7,16-17+.
23Heziketa ezarengatik hilko da,
bere zentzugabekeria handiarengatik galduko.

Currently Selected:

ESAERA ZAHARRAK 5: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy