YouVersion Logo
Search Icon

ESAERA ZAHARRAK 7

7
Emakume adulteriogilearen azpijoko maltzurra
1Seme, gorde nire esanak eta izan gogoan nire aginduak.#Seme, gorde 1,8+.
2Bizi nahi baduzu, gorde nire aginduak
eta izan bedi nire irakatsia zuretzat begi-ninia legez.
3Eramatzazu beti zeurekin, ezarri barru-barruan#7,3 Eramatzazu beti zeurekin: H.h., Lotu zeure behatzei. ezarri…: Ik. 3,3 oh..
4Esaiozu zuhurtziari: «Nire arreba#7,4 Nire arreba: Hitzak emakume maitea adierazten du Kantarik Ederrena liburuan (ik. Kt 4,9 oh.). zara zu»,
eta hartzazu adimena ahaidetzat;
5berauek babestuko zaituzte emakume lotsabakoagandik,
lausenguz dabilkizunagandik.#emakume lotsabako 2,16+.
6Etxeko leihoan nengoela, burdinsarera hurbilduta,
7heldugabeko gazte batzuen artean
zentzubako bat zegoela ohartu nintzen.
8Emakumea bizi zeneko kale-kantoira joan
eta beraren etxera bideratu zen.
9Egunaren amaiera zen, ilunabarra,
gau betea eta iluntasuna zetozen.
10Eta hara non ateratzen zaion emakumea bidera!
Emagaldu bezala jantzita, ausarkeriaz betea.
11Marimatraka da eta gizalegerik gabea,
oinak etxean eduki ezin dituzten horietakoa;
12nahiz plazan nahiz kalean,
bazter guztietan dago zelatan.#zelatan 23,28.
13Eta mutilari heldu, musuz josi
eta lotsagabeki esaten dio:
14«Esker oneko oparia egin beharrean nengoen,
eta gaur bete dut promesa#7,14 promesa: Esker oneko oparia otordu batez burutzen zen (ik. Lb 7,16); otordu horretara gonbidatzen du emakumeak gaztea..
15Horregatik irten naiz zure bila
zurekin egon nahian, eta aurkitu zaitut!
16Estalkiz jantzi dut ohea
Egiptoko lihoz egindako oihal koloretsuz,
17logela mirra, aloe eta kanelaz lurrindu.
18Zatoz, mozkor gaitezen laztanez goizeraino,
goza gaitezen elkarrekin amodioaz.
19Nire senarra ez dago etxean,
joana da bidaian, oso urruti.
20Eramana du diru-zorroa ere,
eta ez da ilbetea arte itzuliko».
21Bere zurikeriaz menderatu egiten du,
bere hitz goxoez erakarri.
22Eta mutila atzetik joaten zaio berehala,
hiltegira doan idia bezala,
lakioan jausten den oreina legez#7,22 Tx.aren azken lerroa ez da argia jatorrizkoan.,#heriotzara darama 5,5-6+.
23geziak gibela zeharkatzen dion arte;
sarera erortzen den txoria bezala doa
eta ez daki bizia jokatzen ari dela.
24Beraz, ene seme, entzun, adi egon nik esandakoari.
25Ez bedi zure bihotza horrelako emakumearen atzetik abia,
ez zaitez berarengatik galbidean jar,
26asko izan baitira berak hondatuak,
ugari, heriotzara eraman dituenak.
27Harekin dabilena Hildakoen Egoitzarako bidetik doa#7,27 Harekin… doa: H.h., Haren etxea Hildakoen Egoitzarako bidea, Herioaren geletara jaisten dena..#Hildakoen Egoitza 1,12+.

Currently Selected:

ESAERA ZAHARRAK 7: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy