YouVersion Logo
Search Icon

ESAERA ZAHARRAK 8

8
Jakinduriaren deia
1Jakinduria deika#8,1 Jakinduria deika: Ik. 1,20 oh. ari da, zuhurtziak oihu egiten du;#Jakinduria deika 1,20+.
2bide gaineko muinoetan, bidegurutzeetan zutik,
3hiriaren sarrerako plazan,
pasaguneetan, aldarrikatzen du:
4«Zuei, jaunoi, egiten dizuet dei;
zuentzat, gizasemeontzat, nire hitza.
5Heldugabeok, ikasi zuhurrak izaten;
zentzubakook, ikasi burutsuak izaten.
6Entzun, oso garrantzitsua da nire mezua
eta benetan zuzena esaten dizuedana.
7Bai, egia da diotsuedana,
higuingarri zait maltzurki hitz egitea.
8Zuzenak dira nire hitz guztiak,
bat ere ez oker edo maltzurrik.
9Argiak dira guztiak, ulertzen dakienarentzat
eta errazak, jakitun denarentzat.
10Onar ezazue nire heziketa, eta ez zilarra;
ezaguera urre garbia baino lehen».
11—Koralak baino hobea da jakinduria,
gauzarik baliotsuena ere ez da haren pareko—.
# jakinduriaren balio paregabea 2,4+.
Jakinduriak bere burua aurkeztu
12«Nik, Jakinduriak, zuhurtasuna dut lagun,
ezagumen eta bereizmen egokiak ditut neurekin.
13Gaiztakeria gorrotatzen duenak errespetatzen du Jauna#8,13 errespetatzen du Jauna: Ik. 1,7 oh..
Harrokeria eta handikeria,
jokabide gaiztoa eta hizkera maltzurra gorrotatzen ditut.#Gaiztakeriari gorroto eta Jauna errespetatu 3,7+.
14Neuk sortzen ditut egitasmoak eta arrakastaz burutzen,
neureak ditut adimena eta indarra.
15Niri esker dira erregeak errege#8,15 errege: Jakinduria sarritan azaltzen da gobernatzeko gaitasunarekin erlazionaturik.
eta agintariak legegile zuzen.#jakinduria eta erregetza zuzena 1 Erg 3,5-14; Is 11,2-5; Jkd 9,1-12; Si 10,4.
16Niri esker gobernatzen dute gobernariek
eta epai zuzenak ematen handikiek.
17Maite nautenak ditut maite,
nire bila saiatzen direnek aurkituko naute.#bila saiatzen direnek aurkitzen Jkd 6,12. Ik. Mt 7,7-11.
18Neuk ematen ditut aberastasuna eta ohorea,
oparotasuna eta justizia.
19Urre garbia baino hobea da nire fruitua,
zilarra baino hobea ene emaitza.
20Justiziaren bidetik nabil ni, zuzenbidearen erdi-erditik.
21Aberats egiten ditut maite nautenak,
beraien altxortegiak betetzen.
22«Jaunak bere jardueraren hasieran sortu ninduen,
bere lehen egintzen aurretik.#sortu ninduen Si 1,4.9; 24,8-9. Ik. Jn 1,1-3. lehen egintzen aurretik 3,19-20.
23Betidanik izan naiz eratua,
hasiera-hasieratik, lurra izan baino lehenagotik.#hasieratik Has 1,1; Jn 1,1.
24Ur-leizerik ez zenean izan nintzen sortua,
iturbururik#8,24 Ur-leize/iturburu: Ik. Has 7,11 oh. ere ez zegoenean.
25Mendiak landatuak izan aurretik,
muinoak baino lehen izan nintzen sortua;
26artean ez zituen Jainkoak mundu hau eta kanpokoak eginak,
ezta lurraren lehen hautsa#8,26 lehen hautsa: Lurra egina izan zeneko lehen osagaiak. ere.
27Zeruak ezarri zituenean, han nengoen ni,
ur-leizearen gainetik zeru-sabaia#8,27 zeru-sabaia: Ik. Has 1,6 oh. jarri zuenean,
28hodeiak goian bildu
eta leize-iturriak tinko ezarri zituenean,
29itsasoari mugak finkatu
—eta urek ez dituzte muga horiek gainditzen—,
eta lurrari oinarriak jarri zizkionean;#itsasoari mugak Jb 38,11+.
30haren ondoan nengoen ni, obra-maisu#8,30 obra-maisu: Hebreerazko hitzaren esangura ez da segurua. Arkitekto edo seme kutun ere itzuli ohi da. bezala;
beraren gozamena nintzen egunero,
beraren aurrean jolastuz aldioro:
31beraren ludiaz jolasten nuen
eta gizakiekin nuen neure gozamena.#gizakiekin gozamena Jkd 1,6; Ba 3,38.
Zoriontsua Jakinduriari entzuten diona
32«Beraz, semeok, entzun:
Zoriontsuak nire bideetatik dabiltzanak!#Zoriontsuak Si 14,20-27.
33Onartu heziketa zuhurrak izateko, ez baztertu.
34Zoriontsua entzuten didan gizona,
egunero nire etxe aurrean zain
eta atalondoan jagole dagoena.#atalondoan jagole Ik. Jkd 6,14; Ap 3,20.
35Aurkitzen nauenak bizia aurkitu du
eta Jaunaren onespena izango.#Jaunaren onespena 3,4+.
36Iraintzen nauenak, ordea, bere burua hondatzen du,
gorrotatzen nautenek heriotza dute maite».#heriotza maite Jkd 1,12-16.

Currently Selected:

ESAERA ZAHARRAK 8: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy