YouVersion Logo
Search Icon

ESAERA ZAHARRAK 11

11
1Gorroto ditu Jaunak engainuzko pisuak;
begiko ditu, ordea, neurgailu zehatzak.#engainuzko pisuak 16,11; 20,10.23. Ik. Lb 19,36+.
2Harrokeria non, desohorea han;
zuhurtzia apaltasunaren lagun.#Harrokeria/apaltasuna 3,34; 12,9; 13,10; 16,18-19; 29,23. Ik. 15,33; 21,24; 22,4.
3Beren prestutasunak gidatzen ditu zuzenak,
beren faltsukeriak hondatzen maltzurrak.
4Alferrikakoak dira aberastasunak epaiketa-egunean#11,4 epaiketa-egunean: H.h., haserre-egunean (ik. So 1,15.18; 2,2).;
zuzentasunak, ordea, heriotzatik libratzen du.#10,2. Ik. Sal 49,7-9. 49,7-9.
5Zintzoari zuzentasunak bidea prestatzen,
gaiztoa bere maltzurkeriak erorarazten.
6Zuzentasunak aske egiten ditu prestuak,
gutiziak preso hartzen maltzurrak.
7Gaiztoa hiltzen denean, kito haren itxaropena!
Baita aberastasunetan zuen esperantza ere.
8Zintzoa estuasunetik atera dute
eta gaiztoa sartu da haren lekura.
9Maltzurraren esanak galtzen du lagun hurkoa,
jakintzak salbatzen zintzoa.#Maltzurraren esanak 12,6+.
10Zintzoen zorionaz hiria pozik,
gaiztoen galtzeaz are pozikago.#Zintzoak pozbide 28,12.28; 29,2.
11Zuzenen bedeinkazioak hiria eraikitzen du,
gaiztoen hizketak erabat desegiten.
12Lagun hurkoa gutxiesten duena burugabea,
burutsua dena isilik egoten da.
13Berritsuak isilpekoak ere azaltzen ditu,
pertsona fidagarriak dena gordetzen.#isilpekoak azaldu/isildu 10,19; 17,27-28; 20,19.
14Zuzendaritza gabe, herria behera;
aholkulari asko bada, orduan aurrera.#aholkulari askorekin arrakasta 15,22; 24,6; Jkd 6,24.
15Ezezagunaren fidatzaileak bere buruari kalte,
konpromisorik hartzen ez duenak lasaitasuna ziur.#fidatzailea 6,1-5+.
16Emakume atseginak ospea bereganatuko du,
eta gizon ausartak aberastasuna.
17Bihotz onekoak bere buruari egiten dio on,
bihotz gogorrekoak bere buruari kalte.
18Gaiztoak irabazi hutsalak izaten ditu,
zuzentasuna ereiten duenak sari segurua.
19Zuzentasunaren bidetik bizitzara,
gaiztakeriaren atzetik heriotzara.#bizia/heriotza 8,35-36; 18,21; Dt 30,15-20. Ik. 12,28.
20Gorroto ditu Jaunak bihotz makurrekoak;
atsegin ditu, ordea, jokabide prestukoak.#Jaunak makurrak gorroto 12,22; 15,9. Ik. 3,32.
21Azken finean, zigorra izango du gaiztoak;
zintzoaren ondorengoa onik aterako da.#Ik. 16,5.
22Nola urrezko eraztuna txerriaren muturrean,
hala da zentzugabeko emakume ederra.
23Zintzoaren nahia bete egiten da,
gaiztoaren itxaropenak huts egiten.
24Batak beti eman, eta halere aberastu;
besteak dena gorde, eta beti gabe.
25Eskuzabalak oparotasuna izango du,
edaten ematen duenak hartu ere egingo du.
26Garia gordetzen duena jendeak madarikatu,
salgai jartzen duena bedeinkatu.
27Ongiaren bila saiatzen denak izango du onespenik,
gaizkiaren bila dabilenari gaizkia etorriko zaio.
28Bere aberastasunez fidatzen dena zimelduta eroriko da,
zintzoa zuhaitz mardula bezala jorituko.#aberastasunez fidatu 11,7. Ik. 11,4+. zintzoa mardul Sal 1,3.
29Bere etxeaz arduratzen ez denak putza izango du gero,
zentzugabea zuhurraren esklabo izango.
30Bizi-arbolarena bezalakoa da zintzoaren fruitua;
zuhurrak jendearen onespena bereganatzen du.#bizi-arbola 3,18+.
31Zintzoak lurrean izaten badu bere ordaina,
are gehiago gaizto eta bekatariak!#zintzoen eta bekatarien ordaina 11,21; 13,21; Sal 37,25-26; 1 P 4,18. Ik. 3,33-35+.

Currently Selected:

ESAERA ZAHARRAK 11: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy