1
ESAERA ZAHARRAK 11:25
Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
Eskuzabalak oparotasuna izango du, edaten ematen duenak hartu ere egingo du.
Compare
Explore ESAERA ZAHARRAK 11:25
2
ESAERA ZAHARRAK 11:24
Batak beti eman, eta halere aberastu; besteak dena gorde, eta beti gabe.
Explore ESAERA ZAHARRAK 11:24
3
ESAERA ZAHARRAK 11:2
Harrokeria non, desohorea han; zuhurtzia apaltasunaren lagun.
Explore ESAERA ZAHARRAK 11:2
4
ESAERA ZAHARRAK 11:14
Zuzendaritza gabe, herria behera; aholkulari asko bada, orduan aurrera.
Explore ESAERA ZAHARRAK 11:14
5
ESAERA ZAHARRAK 11:30
Bizi-arbolarena bezalakoa da zintzoaren fruitua; zuhurrak jendearen onespena bereganatzen du.
Explore ESAERA ZAHARRAK 11:30
6
ESAERA ZAHARRAK 11:13
Berritsuak isilpekoak ere azaltzen ditu, pertsona fidagarriak dena gordetzen.
Explore ESAERA ZAHARRAK 11:13
7
ESAERA ZAHARRAK 11:17
Bihotz onekoak bere buruari egiten dio on, bihotz gogorrekoak bere buruari kalte.
Explore ESAERA ZAHARRAK 11:17
8
ESAERA ZAHARRAK 11:28
Bere aberastasunez fidatzen dena zimelduta eroriko da, zintzoa zuhaitz mardula bezala jorituko.
Explore ESAERA ZAHARRAK 11:28
9
ESAERA ZAHARRAK 11:4
Alferrikakoak dira aberastasunak epaiketa-egunean; zuzentasunak, ordea, heriotzatik libratzen du.
Explore ESAERA ZAHARRAK 11:4
10
ESAERA ZAHARRAK 11:3
Beren prestutasunak gidatzen ditu zuzenak, beren faltsukeriak hondatzen maltzurrak.
Explore ESAERA ZAHARRAK 11:3
11
ESAERA ZAHARRAK 11:22
Nola urrezko eraztuna txerriaren muturrean, hala da zentzugabeko emakume ederra.
Explore ESAERA ZAHARRAK 11:22
12
ESAERA ZAHARRAK 11:1
Gorroto ditu Jaunak engainuzko pisuak; begiko ditu, ordea, neurgailu zehatzak.
Explore ESAERA ZAHARRAK 11:1
YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy
Home
Bible
Plans
Videos