YouVersion Logo
Search Icon

NAHUM 3

3
Ninive hondatua
1Zoritxarrekoa zu, hiri odolzalea,
maltzurkeriaz eta indarkeriaz betea,
beti harrapakin bila zabiltzana!#hiri odolzalea Ez 22,2-3; 24,6-9; Hab 2,12.
2Horra hor zigor-zartadak,
gurpilen zarata-hotsa,
zaldien zalaparta,
guda-gurdien trinki-tranka!
3Zaldizkoen oldarra,
ezpaten distira,
lantzen tximistak!
Zaurituak pilaka,
hilak metaka,
hilotzak ezin konta ahala!
Hilotzetan estropezu egiten da.
Ninive emagaldua lotsagarri
4Ninive,
gehiegikeriez beteriko emagaldua,
sobera ederra
eta sorginkeriatan iaioa!
Bere lohikeriez
nazioak menderatzen zituen,
bere sorginkeriez herrialdeak.#Ninive emagaldua Ap 17,1—18,3. gehiegikeria, sorginkeria Is 47,8-12. nazioak menderatu Ap 19,2.
5Horregatik,
honela dio Jaun ahalguztidunak:
«Hona ni zure aurka:
gonak aurpegiraino jasoko dizkizut,
biluzik agerraraziko zaitut
herrien aurrean,
lotsagarri erreinuen aurrean.#Hona ni zure aurka 2,14+. biluzik agerraraziko Is 47,2-3; Jr 13,22.26; Ez 16,37-39; Os 2,5; Ap 17,16.
6Zikinez estaliko zaitut,
eta laidoz beteko
denen begi aurrean.
7Ikusiko zaituzten guztiak
aldendu egingo zaizkizu, esanez:
“Xehatua gelditu da Ninive;
nor errukituko zaio?
Non aurkituko
kontsolatuko duenik?”»#Ninive xehatua 2,2-11; 3,15.19; So 2,13. nor errukituko zaio? Jr 15,5; Sal 69,21. Non kontsolatuko duenik? Is 51,19; Nk 1,2.9.
Ninive Tebas bezala hondatua
8Tebas#3,8 Tebas: No Amon hebreerazkoan; ik. Jr 46,25 eta oh. Tebas Asiriako errege Asurbanipalek desegin zuen, K.a. 663. urtean. baino gehiago zarela
uste al duzu?
Nilo ibaiaren adarren erdian
zegoen,
erabat urez inguratua;
ibaia zuen harresi.
9Nubia eta Egiptoko
indar neurtezinak
zituen euskarri,
Put#3,9 Put: Afrikako herria, Itsaso Gorriaren kostaldean. eta Libiako herriak laguntzaile.#Nubia eta Egipto Is 20,5; Ez 30,6. Put Jr 46,9; Ez 27,10; 30,5. Libia 2 Kro 16,8.
10Baina Tebas ere erbestera
gatibu eraman zuten,
haren haurrak
kale-bazter guztietan sarraskitu,
handikiak
menderatzaileen artean banatu
eta buruzagiak katez lotu.#Tebas ere erbestera Is 20,4.
11Ninive,
zu ere edari saminez aseko zara,
zeure burua gorde
egin beharko duzu;
babes bila ibiliko zara,
etsaiengandik ihesi.#edari samin Jr 25,15+.
Ninivek zer eginik ez
12Piku helduen antzeko dira
zure gotorleku guztiak:
pikondoa astindu orduko
behera datoz,
jango dituztenen ahora.
13Begira,
zure gudariek emajende dirudite;
zure lurraldeko ateak
zabal-zabalik daude
etsaien aurrean,
suak irentsi ditu sarrailak.#gudariak emajende Jr 50,37; 51,30.
14Pilatu behar adina ur
setiatuko zaituztenerako;
sendotu gotorlekuak;
ekarri lokatza, oratu buztina,
eta prestatu adreilu-moldeak.
15Han irentsiko zaitu suak,
han galduko ezpatak;
erabat irentsiko zaituzte,
matxinsaltoak hostoa bezala.
Erremediorik gabeko hondamendia
Matxinsaltoak bezala ugaldu zarete.#matxinsaltoak bezala ugaldu Ep 7,12; Jr 46,23.
16Zeruko izarrak hainbat
ugaritu dituzu
zeure merkatariak.
Baina orain desagertu dira,
hegoak zabaldu
eta hegaz doazen
matxinsaltoak bezala.
17Zure buruzagiak
matxinsaltoak bezala dira,
zure gobernariak zomorroak bezala:
egun hotzean
hormetan kokatzen dira
eta eguzkiak berotzean ihesi doaz,
aztarnarik ere utzi gabe.
18Asiriako errege,
zure gobernariak loak hartu ditu,
zure gudalburuak
ez dira gehiago mugitzen,
zure gudarostea
mendietan sakabanatua#3,18 gobernariak: H.h., artzainak. mendietan sakabanatua: K.a. 609an, babiloniarrek Armeniako mendietaraino bota zituzten asiriarren azken gudarosteak. dabil,
eta ez da hura bilduko duenik.
19Zure hondamendiak
ez du erremediorik,
ez zure zauriak sendabiderik.
Zure zoriaren berri
entzuten duten guztiak
txaloka ari dira pozez.
Izan ere, ba ote da inor munduan
zure gaiztakeria jasan
ez duenik?#zure zauriak sendabiderik ez Jr 30,12; 51,9. zure gaiztakeria 2,1; Jon 1,2. munduak jasan Is 10,7; 37,11-13.

Currently Selected:

NAHUM 3: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy