YouVersion Logo
Search Icon

NAHUM 2

2
Judari
1Hona non datorren
mendi gainetan
bakearen berri ona
dakarren albistaria.
Ospatu zeure jaiak, Juda,
bete zeure promesak.
Gaizkilea#2,1 Gaizkilea: Asiriako erregeaz ari da berriro (ik. 1,11 oh.). ez da gehiago
zuregana etorriko,
zeharo ezereztua gelditu baita.#bakearen berri onaren albistaria Is 52,7; Erm 10,15. promesak bete Zen 30,3. Gaizkilea 1,11.
Niniveri
2Ninive, badator zure aurka
hondatzailea;
zaindu dorreak,
egin guardia bideetan!
Egon prest gudurako,
bildu zeure indar guztiak!#badator hondatzailea Is 21,2. zaindu dorreak… Jr 51,12.
Judari
3Jaunak berriro jasotzen du
Jakoben ondorengoen handitasuna,
Israelen ospea;
mahastia bezala larrutu zuten
harrapariek,
mahats-aihenak soilduz.#Jaunak Israel berriro jaso So 3,14-20; Sal 80,15. Israel mahastia Is 5,1+. larrutua Sal 80,13-17.
Ninive eroriko
4Ezkutu gorriak dituzte
etsaien gudariek,
purpurazko jantziak gerlariek.
Suaren distira dute guda-gurdiek
gerrarako prest daudenean.
Dar-dar dagite lantzek.#erasoaren deskripzioa Ik. 3,2-3; Jr 46,3-12; Jl 2,2-9.#Ninive eroriko So 2,13-15.
5Guda-gurdiak arrapaladan doaz
kale eta plazetan barrena,
zuzi piztuak bezala,
tximista bezain bizkor.
6Niniveko erregea
gudalburuei mintzo zaie#2,6 Ninive… zaie: Esaldiaren esanahia ez da argia eta era askotara uler daiteke.,
beren lasterrean
behaztopaka doaz hauek.
Etsaiak korrika doaz
harresien aurka,
beren ezkutuez babesturik.
7Ibai#2,7 Ibai: Tigris ibaia da. Tx. osoko testua iluna da. aldeko ateak
indarrez behartzen dituzte,
eta errege-jauregia
menpean hartzen.
8Jainkosaren irudia#2,8 Jainkosaren irudia: Hebreerazkoa iluna da eta itzulpena gutxi gorabeherakoa; jainkosa Istar zatekeen, eta haren zerbitzariak emagaldu sakratuak. hartu
eta atzerrira daramate;
haren zerbitzariak
usoak bezala dabiltza
urrumaka eta bular-joka.
9Urez beteriko putzua zen
Ninive;
orain ihesi doazkio ur guztiak.
«Geldi, geldi zaitezte!»
Baina ez dira itzultzen.
10«Harrapa zilarra, harrapa urrea!»
Neurrigabeak dira
hango ondasun
eta gauza baliotsuak.
11Dena larrutua, erraustua,
porrokatua!
Adore galdurik bihotzak,
koloka belaunak,
dardaraz gerriak,
zurbil aurpegiak.
Ninive, lehoi menderatua
12Non da lehoiaren haitzulo#2,12 lehoiaren haitzulo: Lehoia Ninive hiriaren sinboloa zen.
zen hiria?
Han hartzen zuten
lehoikumeek beren jana.
Lehoia janari bila joaten zenean,
inoren beldurrik ez lehoikumeek.#lehoi harraparia Is 5,29; Jr 4,7.
13Lehoiak harrapatzen
eta zatitzen zuen ehizakia
lehoi eme eta kumeentzat,
harrapakinez betetzen zuen
bere haitzuloa.
14Honela dio Jaun ahalguztidunak:
«Ninive, hona ni zure aurka:
errauts eta ke bihurtuko ditut
zure lehoikumeak.
Erauzi egingo ditut lurretik
zure harrapaketak
eta ez da gehiago entzungo
zure mandatarien ahotsik».#hona ni zure aurka 3,5. Ik. Jr 21,13; Ez 26,3; 28,22. harrapatzailearen azkena Jr 51,13.

Currently Selected:

NAHUM 2: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy