YouVersion Logo
Search Icon

NEGAR KANTAK 3

3
HIRUGARREN KANTA
1Gorriak ikusia nauzu#3,1 ikusia nauzu: 3. kap.ko poeman lehenengo pertsonan hitz egiten duena (oraingo honetan ez da adierazten herria, beste poemetan bezala, emakumearen irudi bidez) herriaren izenean ari da noski, herria beregan bilduz., Jaunaren haserrearen zigorpean.
2Ilunpetara bultzatu nau eta eraman, ez argitara.#argia eta ilunpea Has 1,3-5; Is 9,1; Am 5,18. Ik. Is 45,7; Jn 8,12.
3Haren eskuak nire aurka dihardu, egunero etengabe.#Jauna aurka 2,4+.
4Azal-mamiak jan dizkit, hezurrak hautsi.#Azal-mamiak jan Jb 30,30. hezurrak hautsi 1,13; Is 38,13; Sal 51,10.
5Saminezko eta nekezko hesia jaso dit inguruan.
6Ilunpetan biziarazi nau, behin betiko hildakoak bezala.
7Horma artean sartu nau, aterabiderik gabe;
kate astunez lotu nau.#aterabiderik gabe Jb 3,23; 19,8.
8Oihuka laguntza eskatzen badut ere, ito egiten du nire erregua.
9Bideak harritzarrez itxi dizkit, bidezidorrak nahastu.
10Zelatan dagoen hartz izan da niretzat,
gordeta zain dagoen lehoi.#hartz, lehoi Os 13,7-8; Jb 10,16.
11Bidetik atera nau, sarraskitu eta bertan utzi, hondatua.
12Uztaia tenkatu eta bere gezien jo-puntu egin nau.#gezien jo-puntu Jb 16,12-13.
13Bere geziez barruraino zulatu nau.
14Jende guztia barrez ari zait, koplak ateratzen dizkidate etengabe.#Jende guztia barrez Dt 28,37; Jr 20,7; Sal 69,12-13; Jb 30,9. Ik. 1,21; 2,15-16.
15Saminez bete nau, belarmin-ura edanaraziz.#edari samin 3,19; Jr 23,15; Sal 69,22; Mt 27,34.
16Hortzak hautsi dizkit harrien kontra, hautsetan zapaldu nau.
17Urrun da niregandik#3,17 Urrun da niregandik: Antzinako zenbait itzulpenen arabera; hebreerazkoak urrundu egin didazu dakar. bakea, ahaztua dut zer den zoriona.#bakea urrun Jr 16,5.
18Neure artean diot: galdua da nire etorkizuna,
Jaunak ematen zidan itxaropena.#galdua itxaropena Jb 17,15.
19Neure erbestealdiko zoritxarra gogora ekartzea
edarimin pozoitsua da niretzat.
20Ezin dut gogotik kendu, eta bihotz-eroria nago.
21Baina oroitzen naiz itxaropena susperrarazten didan zerbaitez:#oroitzen naiz Is 44,21; 46,8.
22Jaunaren onginahia ez dela amaitu, haren errukia ez dela agortu.#Jaunaren onginahia Ir 34,6-7.
23Goizero berritzen dira. Bai handia, Jauna, zure leialtasuna!
24Neure artean diot: Jauna da nire on guztia!
Harengan dut, beraz, itxaropen.#Jauna on guztia Sal 16,5+. Harengan itxaropen Is 8,17; Mi 7,7; Sal 25,3+.
25Jauna ona da berarengan uste on duenarentzat,
berarengana jotzen duenarentzat.
26On da Jaunak emango duen salbamena isilean itxarotea.
27On du gizakiak gaztetandik uztarpean ohitzea.
28Bego bakarrik eta isilean,
Jaunak probaren bat ezartzen dionean.#Bego isilean 2,10; Jr 15,17.
29Ahuspez bedi hautsetaraino,
izanen baita, beharbada, itxaropenik.#izanen da, beharbada, itxaropen Ik. 2 Sm 12,15-23.
30Jar biezaio masaila joka ari zaionari,
utz biezaio irainez ase dezan.#masaila jarri Is 50,6; Mt 5,39.
31Izan ere, Jaunak ez du gizakia betiko baztertzen.#ez betiko baztertu Jr 3,12.
32Atsekabea ematen badu ere,
errukitu egiten da bere neurrigabeko onginahiaz.#neurrigabeko onginahiaz errukitu Is 54,8-9; 63,7.
33Ez du gogo onez umilarazten gizakia,
ez dio gogo onez atsekabe ematen.#Ez gogo onez Ez 33,11.
34Herriko#3,34 Herriko: Hau da, Judako. preso guztiak hankapean zapaltzen dituztenean,#presoak zapaldu Am 1,6-9.
35Goi-goikoaren begien aurrean
inoren eskubidea ukatzen dutenean,#inoren eskubidea ukatu Am 2,6-7+.
36gizakiari auzia oker egiten diotenean,
Jaunak ez ote du ikusten?
37Nork eman diezaioke esanari izana,
Jaunaren aginduak izan ezik?#esanari izana eman Has 1; Sal 33,9.
38Zoriona eta zoritxarra ez ote dira Goi-goikoak esanik sortzen?#Zoriona eta zoritxarra Is 45,7.
39Zergatik kexatu behar du, bada, gizakiak,
bekatari izan arren bizirik dagoenez gero?#Zergatik kexatu bizirik egonik Zen 11,1; Jr 45,5.
40Azter dezagun arretaz geure jokabidea,
eta itzul gaitezen Jaunarengana.#Aztertu eta Jaunarengana itzuli Is 55,7; Jr 3,22; Os 6,1+.
41Jaso ditzagun eskuekin batera bihotzak zeruko Jainkoarengana.#Jaso eskuak 2,19+.
42Errebelatu egin gatzaizkizu, kontra altxatu,
eta zuk ez diguzu barkatu, Jauna.#Errebelatu 1,5+; Jr 3,25; 14,7.
43Zeure haserreaz inguratu zara,
eta pertsegitu egin gaituzu, erruki gabe sarraskitu.
44Hodeiz inguratu zara, gure erregua hel ez dakizun.#erregua heldu ez 3,8. Ik. Jr 7,16; 11,14.
45Zabor nazkagarri bihurtu gaituzu beste herrien artean.
46Etsai guztiak isekaz ari zaizkigu.#Etsaiak isekaz 2,16; Dt 28,37. Ik. 3,14+.
47Ikara, leizea, triskantza, hondamendia: horra gure zoria.
48Malko-errekak darizkie nire begiei,
nire herriaren hondamendia dela eta.#Malko-errekak 2,18+.
49Begien jarioa ez zait agortzen, ez baitugu atsedenik,
50harik eta Jaunak zerutik begiratu eta ikusi arte.#Jaunak zerutik begiratu Is 63,15; Sal 102,20.
51Minduak ditut begiak, nire herriko alabei gertatua ikusiz.
52Arrazoirik gabe nire etsai direnek
txoria bezala harrapatu naute, harrapatu.#Arrazoirik gabe etsai Sal 35,19; 69,5.
53Putzu-zuloan sartu naute bizirik eta harria ipini didate gainean.#Putzu-zuloan Has 37,20; Jr 38,6.
54Burutik gora nituen urak; «Nireak egin du», nioen neure artean.#Burutik gora urak Jon 2,4; Sal 42,8; 69,2-3.
55Zuri egin dizut dei, Jauna, leize-zulotik.#leize-zulotik dei Sal 130,1-2.
56Entzun duzu nire deiadarra:
«Ez egin entzungor nire intziri eta oihuei!»
57Dei egin dizudanean, hurbil izan zaitut;
«Ez beldurtu!», esan didazu.#Ez beldurtu Is 41,10-11; Jr 1,8; 30,10.
58Auzian nire alde atera zara, Jauna, bizia salbatu didazu.
59Ikusten duzu, Jauna, zer bidegabekeria egin didaten;
egidazu justizia!
60Ikusten duzu nola mendekatu zaizkidan,
zenbat asmo txar duten nire kontra.#zenbat asmo txar Jr 11,19; 18,23.
61Entzuten dituzu, Jauna, haien irainak,
eta nire kontra duten hainbat asmo txar.
62Nire aurka marmarrean eta azpilanean ari dira etengabe etsaiak.
63Egiten dutena egiten dutela#3,63 Egiten dutena egiten dutela: H.h., Jarrita nahiz zutik egon., begiraiezu:
bertso barregarriak jarri dizkidate.#bertso barregarriak 3,14+.
64Jauna, emaiezu beren egiteengatik merezi duten ordaina.#merezitakoa eman Jr 51,16.
65Gogortu haien barrena: madarika itzazu!
66Jauna, jazar itzazu zeure haserreaz,
eta garbitu eguzkiaren azpitik!

Currently Selected:

NEGAR KANTAK 3: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy