YouVersion Logo
Search Icon

NEGAR KANTAK 2

2
BIGARREN KANTA
1Ai ene! Jaunak, bere haserrean,
ilunpetan utzi du Sion hiri ederra.
Zeru-goitik lurrera bota du Israelgo ospea.
Ez du bere oin-aulkia#2,1 bere oin-aulkia: Tenplua da (ik. Ez 43,7). gogoan izan haserre-egunean.#Jaunaren haserrea 1,12+. bere oin-aulkia Is 60,13; 66,1; Sal 99,5; 132,7; 1 Kro 28,2.
2Erruki gabe desegin ditu Jaunak
bere herriko egoitza guztiak;
erraustu egin ditu bere suminduraz
Juda lurralde ederraren gotorlekuak;
lurrera bota ditu eta desohoratu
erreinua eta bere buruzagiak.#Erruki gabe 2,17.21; 3,3; Ez 7,9. gotorlekuak erraustu Dt 28,52.
3Hauts egin ditu bere haserre bizian Israelen indar guztiak.
Etsaia iristean, atzean gorde du eskua.
Sua piztu du bere herrian, inguru guztiak irentsiz.
4Etsaia bailitzan,
eskuina sendo ezarriz tenkatu du uztaia.
Arerioa bailitzan hil digu xarmangarri zitzaigun guztia.
Sua bezala isuri du bere haserrea Sion hiri ederraren etxolategira.#Jauna herriarentzat etsai 3,3.10.43; Is 63,10; Jr 21,5-6. haserrea sua bezala 4,11; Is 42,25; So 3,8. Ik. 1,12.
5Etsai gisa jokatu du Jaunak: Israel desegin du,
haren jauretxeak desegin, haren gotorlekuak ezereztu.
Atsekabea eta nahigabea ugaldu dizkio Juda lurralde ederrari.
6Baratzeko hesia bezala bota ditu haren harresiak,
haren batzarlekua xehatu.
Jaiegunak eta larunbata ahaztarazi ditu Jaunak Sionen.
Errege-apaizak gaitzetsi ditu haserrearen haserrez.#batzarlekua xehatu Jr 52,13; 2 Kro 36,19. Jaiegunak ahaztarazi 1,4; 2,22; Os 2,13+.
7Jaunak higuin izan dio bere aldareari,
gorroto bere santutegiari.
Etsaiaren eskuetan utzi ditu hiriko dorretxeak.
Garrasika ari dira Jaunaren etxean, jai-batzarretan bezala.#santutegiari gorroto Jr 7,14; Ez 24,21.
8Sion hiri ederreko harresia desegitea erabaki du Jaunak:
ez dio hondatzeari utziko, harik eta dena berdindu arte.
Doluz estali ditu dorre eta harresiak,
denak batera amildu dira.#harresia desegin 2,6; Jr 5,10. dena berdindu 2 Erg 21,13; Is 34,11.
9Lur jo dute hiriko ateek, hauts egin ditu hango morroiloak.
Haren errege eta buruzagiak jentilen eskuetan daude.
Ez da Jainkoaren legerik irakasten;
profetek berek ere ez dute
Jainkoarengandiko agerpenik jasotzen.#errege eta buruzagiak 1,6; 2,2.6; 4,20; 5,12; Dt 28,36; 2 Erg 25,7. legea Dt 4,6-8. profetak 2,14.20; 4,13; Ez 7,26; Sal 74,9.
10Lurrean eserita, isilik daude Sion hiri ederreko zaharrak,
beren buruetara hautsa bota#2,10 buruetara hautsa bota: Atsekabearen adierazgarri da (ik. Est 4,1 eta oh.). eta dolu-jantziaz estalirik.
Jerusalemgo neskatxak burumakur dabiltza.#dolu-zeinuak Jr 6,26.
11Begiak erreak ditut negarrez, barrua irakiten, bihotza eroria,
nire herriaren#2,11 nire herriaren: H.h., nire herri alabaren; ik. 1,2 oh. hondamendia dela eta,
haurrak eta bularrekoak hiriko kaleetan ahulduak daudelako.#negarrez 1,2+. herriaren hondamendia 2,13; 3,48; 4,10; Jr 8,21-22. Ik. 1,13; 2,2-8; 3,11.47; 5,18.
12Amari galdezka ari dira: «Non dira garia eta ardoa?»
Zauriturik bezala erortzen dira hiriko kaleetan,
amaren altzoan azken arnasa emanez.#haurrak goseak 2,19; 4,4. Ik. 1,11+.
13Zer esango nizuke, zerekin konparatuko zaitut?
Antzekorik zer aipatuko dizut,
Sion neskatxa eder horri, kontsola zaitezen?
Itsasoa bezain handia da zure hondamendia: nork sendatu zu?#zerekin konparatuko 1,12. Ik. Is 46,5. Sion neskatxa eder 1,15+. kontsola zaitezen 1,2+; Is 51,9. nork sendatu zu? Jr 30,12.
14Zeure profetek ez dizute agertu
mezu gezurrezko eta hutsala besterik.
Ez zuten zure gaiztakeria agerian ipini,
hala zure zoria aldatzeko.
Gezurrezko eta lilurazko mezua besterik ez dizute agertu.#gezurrezko mezua Jr 5,31; 23,16; 29,8-9; Ez 12,24; 13,6; 21,34; 22,28.
15Bidean doazen guztiek txalo jotzen dizute isekaz;
txistuka eta buruaz keinuka ari zaizkio
Jerusalem hiri ederrari isekaz:
«Hauxe dugu, beraz, edertasun beteko,
lur guztiaren pozbide omen zen hiria!»#isekaz keinuka Jr 19,8; Mt 27,39. edertasun beteko Ez 16,14; Sal 50,2. lur guztiaren pozbide Is 60,15; Sal 48,3.
16Etsai guztiak isekaz ari zaizkizu,
txistuka eta hortzak erakutsiz,
eta diote: «Irentsi dugu!
Hona, bada, hainbeste itxarondako eguna!
Hemen dugu, ikusi dugu halako batean!»
17Bete ditu Jaunak bere asmoak;
egin du aspalditik esana eta erabakia;
erruki gabe erraustu du.
Zure lepotik eman dio poza etsaiari,
zure etsaien indarra altxatu du gora.#Jaunak erabakia bete Dt 28,15. Ik. 1,5.
18Egin oihu Jaunari bihotz-bihotzez,
egin intziri, Sion hiri eder horrek#2,18 egin intziri, Sion hiri eder horrek: Testu zuzendua; hebreerazkoak Sion hiri ederraren harresi dio.!
Isuri zeure negar-erreka gau eta egun!
Ez eman atsedenik zeure buruari;
ez bedi ater zure begien jarioa!#negar gau eta egun 1,2+; Jr 14,17.
19Jaiki, egizu aiene gau osoan etengabe;
hustu ezazu bihotza Jaunaren aurrean;
jaso eskuak hari, kaleburu guztietan
goseak hiltzen dauden zeure haurren alde otoika.#jaso eskuak Jaunari 3,41; Sal 28,2+. haurrak goseak 2,12+; Is 51,20.
20Begira, Jauna, ikus nor darabilzun horrela.
Beren haurrak, berek hazitako haurtxoak,
jan behar emakumeek!
Jaunaren santutegian dituzte hiltzen apaizak eta profetak!#Begira, Jauna 1,9+. emakumeek haurrak jan 4,10; Lb 26,29; Dt 28,53-57; Jr 19,9; Ez 5,10; Ba 2,3.
21Zahar eta gazte,
hor daude kaleetan zehar lurrean etzanik;
nire neska-mutilak ezpataz jota erori dira.
Zeure haserre-egunean hil dituzu, erruki gabe garbitu.
22Jaiegunetarako jendea bezala,
ugari bildu dizkidazu izu-ikarak inguruan.
Zure haserre-egunean, Jauna,
ezin izan du inork ihes egin edo bizirik atera.
Nik hazi eta hezi nituenak, etsaiak garbitu ditu.

Currently Selected:

NEGAR KANTAK 2: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy