YouVersion Logo
Search Icon

HEBREARREI 3

3
KRISTO APAIZ NAGUSI FIDAGARRI ETA ERRUKITSU (3,1—5,10)
Jesus eta Moises elkarrekin konparaturik
1Horregatik, Jainkoak herri santuko kide egin eta zerurako deitu zaituztenok, begira iezaiozue Jesusi: bera da guk aitortzen dugun fedearen apostolu eta apaiz nagusi. 2Fidagarria da benetan eginkizun horretarako izendatu duen Jainkoaren aurrean, Moises ere haren etxeko ziren israeldar guztientzat fidagarria izan zen bezalaxe.#Moises israeldarrentzat fidagarria Zen 12,7. 3Jesusek, izan ere, ohore handiagoa merezi du Moisesek baino, etxegileak etxeak berak baino ohore handiagoa merezi duen bezalaxe. 4Edozein etxek du bere egilea; baina gauza guztien egilea Jainkoa da. 5Moises fidagarria izan zen, noski, Jainkoaren etxeko guztientzat, baina Jainkoaren mezua herriari adierazi behar zion zerbitzari bezala. 6Kristo, ordea, Jainkoaren etxeko nagusi ezarritako Seme bezala izan da fidagarri; etxe hori gu geu gara, baldin adoretsu eta harrotzeko geure bide dugun itxaropenean sendo irauten badugu.
Jainkoaren atseden-lekura sartzeko deia
7Horregatik, Espiritu Santuak dioen bezala:
Gaur Jaunaren mintzoa
entzuten baduzue, # Gaur… Sal 95,7-11. Ik. Ir 17,7; Zen 14,21-23.29-32; 1 Ko 10,10.
8 ez gogortu bihotzak,
errebelde izan zinetenean bezala,
tentaldi-egunean
basamortuan bezala.
9-10 Han tentatu ninduten
zuen arbasoek,
ni aztertu nahirik,
nik haien alde eginak
berrogei urtez ikusi arren.
Horregatik,
belaunaldi hark gogait eragin zidan,
eta esan nuen:
«Bihotzez desleialak dira beti,
nire bidetik ibili nahi ez dutenak».
11 Orduan, zin egin nuen haserre:
«Ez, ez dira sartuko
atsedenerako eman nien lurraldera».
12Begira, senideok, ez dezala zuetako inork bihotz gaizto eta sinesgaberik izan, Jainko biziarengandik aldenduko duenik. 13Bestela baizik, adore ezazue elkar egunero Liburu Santuak dioen gaur honek irauten duen arte; horrela, bekatuak ez du zuetako inor engainatu eta gogortuko. 14Zeren Kristorekin partaide baikara, hasierako jarrerari azkeneraino sendo eusten badiogu, 15esan zaigunaren arabera:
Gaur Jaunaren mintzoa
entzuten baduzue,
ez gogortu bihotzak,
errebelde izan zinetenean bezala. # Gaur… Sal 95,7-8.
16Zein dira Jainkoaren mintzoa entzun eta beraren kontra errebelatu zirenok? Moisesek Egiptotik atera zituen haiek, noski. 17Eta zeinek gogait eragin zioten Jainkoari berrogei urtez? Bekatu egin zutenek; eta, horregatik, hilda gelditu ziren basamortuan.#gogait eragin berrogei urtez Sal 95,10. Ik. Zen 14,29.34. 18Eta nori zin egin zien Jainkoak ez zirela haren atsedenean sartuko? Obeditu ez ziotenei. 19Garbi ikusten dugu, beraz, sinetsi ez zutelako gelditu zirela sartu gabe.

Currently Selected:

HEBREARREI 3: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy