YouVersion Logo
Search Icon

HEBREARREI 2

2
Ez galdu salbamen-bidea zabarkeriaz
1Horregatik, gero eta arreta handiagoa jarri behar dugu entzun dugun mezuan, bidetik oker ez gaitezen. 2Zeren, aingeruen bitartez#2,2 aingeruen bitartez: Lege-maisuek interpretatzen zutenez, aingeruez baliatu zen Jainkoa Sinai mendian legea emateko; ik. Eg 7,38 oh. Jainkoak hots egin zuen mezua baliozko gertatu bazen eta beronen kontra huts egin eta desobeditu zioten guztiak Jainkoak arrazoiz zigortu bazituen, 3nola alde egin guk zigorrari, horrenbesteko salbamen-bidea zabarkeriaz galtzen badugu? Izan ere, salbamen hau Jaunak berak hots egin zuen, eta hari entzun ziotenek baietsi digute gero. 4Eta Jainkoak ere seinale, egintza harrigarri eta mirari-modu askoz eta bere nahiaren arabera banatu dizkigun Espiritu Santuaren dohainez baietsi du.#Jainkoak salbamena mirari-modu askoz baietsi Mk 16,17-18.20; Eg 5,12; Erm 15,19; 2 Ko 12,12.
Jesus gizaki aintzatua
5Orain aipatzen ari garen etorkizuneko mundu hau ez zuen Jainkoak aingeruen menpe jarri. 6Liburu Santuetan, hain zuzen, hauxe esana du norbaitek:
Zer da gizona, zu hartaz oroitzeko,
zer gizakia, zu hartaz arduratzeko? # Zer da… Sal 8,5-7; 1 Ko 15,27; Ef 1,22; Flp 3,21.
7 Ia aingeruen pareko egin duzu,
ohorez eta aintzaz koroatu;
8 dena haren menpean jarri duzu.
Beraz, Jainkoak gizakiaren menpean jarri badu dena, ez du ezer utzi haren menpe jarri gabe. Hala ere, ez dugu ikusten oraindik gauza guztiak gizakiaren menpe daudenik. 9Baina ia aingeruen pareko egina izan zen Jesus hura ohorez eta aintzaz koroatua ikusten dugu, sufritu zuen heriotzagatik#2,9 heriotzagatik: Kristoren beheraldia eta gorapena elkar loturik ageri dira hemen. Horixe da kristau-mezuaren muina.; horrela, Jainkoaren onginahiaz, gu guztion onerako jasan zuen berak heriotza.#ia aingeruen… Sal 8,6; Flp 2,8-9.
Jesus, gure kide sufrimenduan
10Egoki zen, izan ere, Jainkoak, gauza guztien sorburu eta jomuga denak, seme-alaba guztiak bere aintzara eraman nahirik, Jesus, haiek salbamenera gidatuko zituen burua, oinazeen bidez bete-betekoa bihurtzea#2,10 bete-betekoa bihurtu: Perfektu egin, bere betera (helburu betera) iritsi/eraman esan nahi duen aditz hau maiz erabiltzen da idazkian. Legeak eta kultu zaharrak ez dezakete pertsona bere betera eraman, ez baitezakete Jainkoarekin harreman betea lor (7,11.19; 9,9); Kristo, bere heriotza eta piztueraz bete-beteko izatera iritsi delarik (5,9), gai da gizakia bere betera eramateko (10,10.14), hau da, bere bokazioa erabat betetzera/burutzera eta bere helburu betea lortzera. Horretarako, Kristoren eta senide dituen gizakien arteko solidaritatea azpimarratzen du autoreak (10-18 tx.ak)..#Jesus oinazeen bidez bete-betekoa 5,9; 7,28; Lk 13,32. 11Izan ere, bai santu egiten duen Jesusek, bai honek santu egiten dituenek, Aita bera dute denek; horregatik, Jainkoaren Semeari ez dio lotsarik ematen hauei senide deitzeak, 12Liburu Santuak dioenez:
Hitz egingo diet zutaz neure senideei,
goretsiko zaitut batzarraren erdian. # Hitz egingo… Sal 22,23.
13Beste hau ere badio:
Jainkoarengan
jarriko dut nik konfiantza.
Baita ere:
Hona ni eta hona Jainkoak
eman dizkidan haurrak. # Jainkoarengan… Is 8,17-18.
14Familia bateko seme-alabak haragi eta odol bereko diren bezala, horrelaxe hartu zuen parte Jesusek ere gizakiaren haragi-odoletan, heriotzaren nagusi den deabrua heriotzaren bitartez indargabetzeko,#Jesusek gizakiaren haragi-odoletan parte 2,17; Erm 8,3; Flp 2,7. deabrua Jkd 2,24; 1 Jn 3,8. 15eta heriotzaren beldurrez beren bizitza osoan esklabo bezala bizi zirenei askatasuna emateko; 16hura ez baitzen, noski, aingeruei laguntzera etorri, Abrahamen jatorrikoei baizik. 17Horretarako, erabat bere senideen antzeko egin beharra zeukan, apaiz nagusi errukitsu eta Jainkoari dagozkionetan fidagarri izateko, herriaren bekatuak barkatzeko gai.#Jesus apaiz nagusi 3,1; 4,15; 5,1; 6,20; 7,26; 8,1; 9,11. 18Bera ere nekeetan probatua izan delako, gauza da orain probaldian daudenei laguntzeko.

Currently Selected:

HEBREARREI 2: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy