YouVersion Logo
Search Icon

HASIERA 46

46
Jakob Egiptora
1Zeukan guztiarekin abiatu zen Jakob. Beer-Xebara#46,1 Beer-Xeba: Ik. 21,14 oh. heldurik, sakrifizioa egin zion bere aita Isaaken Jainkoari. 2Gau-ikuskari batean, Jainkoak dei egin zion Jakobi:
—Jakob! Jakob!
Jakobek erantzun:
—Hemen nauzu.#Gau-ikuskari batean 20,3+.
3Jaunak esan zion:
—Jainkoa naiz ni, zure aitaren Jainkoa. Ez beldur izan Egiptora joateko, han herri handi bihurtuko baitzaitut.#zure aitaren Jainkoa 26,23-25; 28,13-15. herri handi bihurtuko 12,2+. 4Egiptora bidean zurekin izango nauzu eta neuk itzularaziko zaitut#46,4 itzularaziko zaitut: Jakoben hobiratzeaz ari da noski; baina zeharbidez herriaren Egiptoko irteera ere aipatua dago (ik. Ir 3,8). berriro. Eta hiltzean, Josek itxiko dizkizu begiak.#Josek itxiko begiak 50,1.
5Beer-Xebatik abiatzean, Jakoben semeek faraoiak bidalitako gurdietara igoarazi zituzten aita, haurrak eta emazteak. 6Beren abereak eta Kanaan lurraldean pilatutako ondasunak ere eraman zituzten. 7Bere seme-alabak eta bilobak, bere ondare guztia, eraman zituen Jakobek Egiptora.#Jakob Egiptora Zen 20,15; Dt 26,5; Jos 24,4; Is 52,4; Sal 105,23; Eg 7,14-15.
Jakoben familia
8Hona Egiptora joan ziren Jakoben ondorengoak: Ruben, Jakoben lehen-semea,#Jakoben ondorengoak Ir 1,1-5; Zen 26; 1 Kro 2—8. 9eta beronen semeok: Henok, Palu, Hetzron eta Karmi.
10Simeon eta beronen semeok: Jemuel, Jamin, Ohad, Jakin, Tzohar eta Xaul, emakume kanaandarraren semea.
11Lebi eta beronen semeok: Gerxon, Kehat eta Merari.
12Juda eta beronen semeok: Er, Onan, Xela, Peretz eta Zerah. Baina Er eta Onan#46,12 Er eta Onan: Hauen heriotza 38,7-10ean kontatzen da. Kanaan lurraldean hil ziren. Peretzen semeak Hetzron eta Hamul izan ziren.#Juda eta beronen semeak 38,3-10.
13Isakar eta beronen semeok: Tola, Puba, Job eta Ximron.
14Zabulon eta beronen semeok: Sered, Elon eta Jahleel.
15Horiek dira Leak Jakobi Mesopotamian sortu zizkion semeak, Dina bere alabaz gainera; hogeita hamahiru guztira, seme-alaba eta biloben artean.#Learen seme-alabak 29,31-35; 30,17-21.
16Gad eta beronen semeok: Tzifion, Hagi, Xuni, Etzbon, Eri, Arodi eta Areli.
17Axer eta beronen semeok: Imna, Ixba, Ixbi, Beria eta hauen arreba Serah. Beriaren semeak Heber eta Malkiel izan ziren.
18Horiek dira, Labanek bere alaba Leari eman zion Zilpa neskameak Jakobi sortu zizkion semeak; hamasei guztira, seme eta biloben artean.#Zilparen semeak 30,9-13.
19Jakoben emazte Rakelen semeak: Jose eta Benjamin.
20Joseri, Egipto lurraldean, On hiriko apaiz Poti-Feraren alaba Asenatek bi seme sortu zizkion: Manases eta Efraim.#Joseren semeak 41,45.50-52.
21Benjaminen semeak Bela, Beker, Axbel, Gera, Naaman, Ehi, Rox, Mupim, Hupim eta Ard izan ziren.
22Horiek dira Rakelek Jakobi sortu zizkion semeak; hamalau guztira, seme eta biloben artean.#Rakelen semeak 30,22-24; 35,16-18.
23Dan eta beronen semea: Huxim.
24Neftali eta beronen semeok: Jahtzeel, Guni, Jetzer eta Xilem.
25Horiek dira, Labanek Rakel bere alabari eman zion Bilha neskameak Jakobi sortu zizkion semeak; zazpi guztira, seme eta biloben artean.#Bilharen semeak 30,1-8.
26Beraz, Jakobekin Egiptora joandako guztiak, beraren jatorrikoak, errainak kontuan hartu gabe, hirurogeita sei izan ziren. 27Joseren bi semeak Egipton jaioak zirenez, Egiptora joandako Jakoben ondorengoak hirurogeita hamar#46,27 hirurogeita hamar: 46,26an hirurogeita sei lagun dira Egiptora jaitsiak. Agian, kopuru horretatik kanpo gelditzen dira Er eta Onan, hilak zirelako (ik. 46,12), eta Egipton jaioak ziren Joseren bi semeak. Hirurogeita hamar azaltzen dira Ir 1,5ean eta Dt 10,22an ere. Eg 7,14aren arabera, berriz, hirurogeita hamabost dira, grekozko itzulpenaren kontuari jarraitzen baitio, eta itzulpen horrek Manases eta Efraimen bost ondorengo sartzen ditu zerrendan. izan ziren guztira.
Jakoben familia Egipton
28Jakobek Juda bere semea bidali zuen aurretik Joserengana, Goxen eskualdean lekua prestatzeko. Hara iritsi zirenean, 29Jose, bere zalgurdia prestarazi eta bere aita Jakobi bidera atera zitzaion. Honen aurrean aurkitzean, lepotik heldu eta besarkaturik, negarrari eman zion.#negarrari eman 42,24+.
30Jakobek esan zion Joseri: «Orain bai hil naitekeela zure aurpegia ikusi ondoren, oraindik bizirik zaude eta».#Orain hil naiteke 45,28.
31Josek esan zien bere senide eta etxekoei: «Berri ematera noakio faraoiari. Hau esango diot: “Kanaanen bizi ziren nire senide eta ahaideak etorri zaizkit. 32Gizon horiek, artzain eta abeltzain direnez, beren ardi, behi eta zeukaten guztia ekarri dute”.#artzainak 31,38; 37,12. 33Beraz, faraoiak deitu eta zein lanbide duzuen galdetuko dizuenean, 34erantzun honela: “Abeltzain gaituzu zure zerbitzariok gaztetandik, bai gu eta bai gure gurasoak”. Horrela, Goxen eskualdean bizi izaten utziko dizue. Izan ere, erlijio-ohiturek galarazi egiten diete egiptoarrei artzainekin harremanak izatea#46,34 Izan ere… izatea: H.h., Higuingarri zaie egiptoarrei artzainak oro; higuinak erlijio-arrazoiak ditu.».

Currently Selected:

HASIERA 46: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy