YouVersion Logo
Search Icon

HASIERA 45

45
Josek bere burua ezagutzera eman anaiei
1Josek, bere sentipenei gehiago eutsi ezinik, inguruan zituen egiptoarrei agindu zien: «Atera denok hemendik!»
Hala, ez zen Joserekin inor gelditu, anaiei bere burua ezagutzera eman zienean.#bere burua ezagutzera eman Eg 7,13. 2Orduan, negarrari eman zion ozenki. Entzun zioten egiptoarrek, eta faraoiaren jauregian ere honen berri izan zuten.#negarrari eman 42,24+. 3Josek bere senideei esan zien: «Jose nauzue! Bizi al da oraindik aita?»
Anaiek, izuaren izuz, ez zuten erantzuten asmatzen.#izuaren izuz 50,15.
4Orduan, Josek: «Tira, hurbildu niregana!»
Hurbildu zitzaizkionean, honela jarraitu zuen: «Bai, Jose nauzue, zeuen anaia, Egiptora ekartzeko saldu zenutena.#saldu zenutena 37,38; Sal 105,17. 5Baina ez izan orain atsekaberik, ez damurik, hona saldu ninduzuelako. Jainkoak zuen aurretik etorrarazi nau, bizia izan dezazuen.#Jainkoak… bizia izan dezazuen 45,7-8; 50,20; Erm 8,28. 6Bi urte dirau goseteak lurralde osoan eta datozen bost urteetan ere ez da hazirik ereingo, ez uztarik bilduko. 7Jainkoak zuen aurretik bidali nau, zuentzat behar adina janari gordetzeko eta zuek harrigarriro salbatzeko. 8Beraz, ez nauzue zuek bidali, Jainkoak baizik. Berak jarri nau faraoiaren ordezko#45,8 faraoiaren ordezko: H.h., faraoiaren aita. Titulu egiptoarra, faraoiaren aitaginarrebari eta printzearen hezitzaileari ematen zitzaiena., bere etxeko buru eta Egipto osoko agintari.#Egipto osoko agintari 41,43+; 45,26.
9«Ea, bada, itzuli arin aitarengana eta esaiozue: Hau dio zure seme Josek: Jainkoak Egipto osoko buru jarri nau. Zatoz niregana! Ez luzatu! 10Goxen#45,10 Goxen: Niloko deltaren ekialdea, tradizioaren arabera; baina Egiptoren historialariek ez dute Goxen izeneko eskualdearen arrastorik aurkitzen; bestalde, 47. kap.an nabari denez, bi tradizio ezberdin ditugu Jakoben familia kokatu zen eskualdeari buruz, ongi bateratu gabeak; batarentzat, Goxen da eskualde hori (ik. 47,1); bestearentzat Egiptoko eskualderik hoberena (ik. 47,11). lurraldean biziko zarete, niregandik hurbil, zeu, zure seme-alabak eta bilobak, zure artalde eta behi-taldeak eta daukazuen guztia.#Goxen 46,28.34; 47,1-6.27; 50,8; Ir 8,18; 9,26. 11Han hornituko zaituztet janariz zeu, zure etxekoak eta zure abere-taldeak. Ez zaizu ezer faltako, beste bost gose-urte gelditzen diren arren».
12Beste hau ere esan zien Josek: «Bai zuek, bai Benjaminek, zeuen begiz egiazta dezakezue ni neu naizela hitz egiten ari natzaizuena. 13Kontaiozue aitari ikusitako guztia eta azaldu berari zein aginpide handia dudan Egipton. Zoazte arin eta ekarri lehenbailehen hona aita».#ekarri aita 45,18; Eg 7,14.
14Josek Benjamini lepotik heldu, eta negar batean aritu ziren biak besarkaturik. 15Eta, negarrez jarraiki, beste anaiak ere besarkatu zituen.
Orduan, anaiak hitz egiten hasi zitzaizkion.#anaiak hitz egiten hasi Ik. 37,4.
Faraoiak Jakob gonbidatu Egiptora
16Honen guztiaren berri izan zuten faraoiaren jauregian; «Joseren anaiak etorri dira Egiptora», zioten.
Atseginez jaso zuten albistea faraoiak eta honen funtzionarioek.
17Faraoiak esan zion Joseri: «Esaiezu anaiei astoak prestatu eta Kanaanera itzultzeko, 18aita eta etxekoak hartu eta nire ondora etor daitezen. Egiptoko eskualderik joriena emango diet, eta lurraldeko emaitzarik hoberenak izango dituzte janari.#emaitzarik hoberenak 47,6.11. 19Agindu, orobat, hartzeko zenbait gurdi Egipton beren emazte eta seme-alabentzat, eta, aita harturik, etortzeko. 20Ez daitezela ardura han uzten dutenaz, Egiptoko eskualderik emankorrena izango baitute».
21Hala egin zuten Israelen semeek. Faraoiak agindu bezala, gurdiak eman zizkien Josek bere anaiei, baita biderako jan-edariak ere. 22Bakoitzari aldatzeko jantziak eman zizkion. Benjamini, gainera, bost jantzi eta zilarrezko hirurehun txanpon. 23Aitari hamar asto bidali zizkion, Egiptoko emaitzarik hoberenez kargaturik, eta hamar asteme gari-alez, ogiz eta jakiz kargaturik. 24Anaiei, bidean beren arteko liskarrik ez izateko#45,24 liskarrik ez izateko: Hebreerazkoak ez ikaratu/ez asaldatu dio. Ez dago esangura zehatza jakiterik. erregutu ondoren, agur egin zien.
25Irten ziren, bada, Egiptotik eta, Kanaanera, beren aita Jakobengana, heldu zirenean, 26berria eman zioten: «Bizi da Jose oraindik eta bera da agintari Egipto lurralde osoan».
Jakobek, halaz guztiz, ez zuen zirkinik ere egin, ezin sinetsirik.#Bizi da Jose Ik. 42,13+. ezin sinetsirik Sal 126,1. 27Baina Josek esandako guztia kontatu ziotenean eta bera eramateko bidali zizkion gurdiak ikusi, piztu zitzaion bihotza 28eta esan zuen: «Bizi da nire seme Jose! Ez dut besteren beharrik! Noan ikustera, hil baino lehen!»#hil baino lehen ikusi 46,30.

Currently Selected:

HASIERA 45: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy