EFESOARREI 4
4
KRISTAUEN JOKABIDE BERRIA (4,1—6,20)
Erabateko batasuna
1Nik, Jaunarengatik preso#4,1 preso: Ik. 3,1 oh. nagoen honek, hartu duzuen deiari dagokionez bizi zaiteztela eskatzen dizuet.#Paulo preso 3,1+. deiari dagokionez bizi Kol 1,10. 2Izan apal, otzan eta jasankor, elkar maitekiro eramanez.#Izan… Flp 2,1-4; Kol 3,12-13. 3Saia zaitezte Espirituak ematen duen batasunari eusten, elkartzen zaituzten bakeaz.#batasuna eta bakea 1,10; 2,13-16; Kol 1,20; 3,14-15; Flp 1,27. 4Bat bakarra da gorputza eta bat bakarra Espiritua, egin zaizuen deiari dagokion itxaropena ere bat bakarra den bezala;#Bat bakarra gorputza 2,16; Erm 12,5; 1 Ko 10,17; 12,12. bat bakarra Espiritua 2,18; 1 Ko 12,13. itxaropena 1,18; Kol 1,5. 5bat bakarra Jauna, bat bakarra sinesmena, bat bakarra bataioa,#bat bakarra Jauna Jn 10,16; 1 Ko 8,6. 6bat bakarra guztien Jainkoa eta Aita, guztien gainetik dagoena, guztien bidez ari dena eta guztiengan bizi dena.#bat bakarra Jainkoa 1 Ko 8,6; 12,6. guztien bidez ari dena eta guztiengan bizi dena Erm 11,36; 1 Ko 12,6.
Dohain ezberdinak
7Baina gutariko bakoitzak Kristok eman nahi izan dion neurrian hartu du dohaina.#Kristok nahi duen neurrian dohaina Erm 12,3.6; 1 Ko 12,11. 8Horregatik dio Liburu Santuak:
Gorenera igo zenean,
gatibuak berekin eraman zituen
eta gizakiei dohainak eman zizkien # 4,8 Sal 68,19an ez du Jainkoak gizakiei dohainak eman zizkiela esaten, gizakiek zerga ordaindu ziotela Jainkoari baizik. Aldaketa egitean, judu-interpretazioen zordun da Paulo, segur aski. .#Gorenera… Sal 68,19; Kol 2,15.
9Igo zela esatean, zer esan nahi du, aurrez beheko lur honetara jaitsi zela baizik? 10Jaitsi zen hura, zeru gorenera dena betetzera igo dena bera da. 11Bera da batzuk apostolu egin zituena, beste batzuk profeta, beste batzuk berri onaren hotsegile, beste batzuk artzain eta irakasle.#ministerio ezberdinak Erm 12,4-11; 1 Ko 12,4-11.28. 12Horrela, gai egiten ditu fededunak beren zerbitzu-lanerako eta Kristoren gorputza hazarazteko,#zerbitzu-lanerako 2 Tm 3,17. Kristoren gorputza hazarazteko 1 Ko 14,26; 1 P 2,5. 13harik eta denok elkarrekin sinesmen eta Jainkoaren Semearen ezagutza berbera izan arte, heldutasun beteko pertsona, Kristoren betetasunaren neurriko, izatera iritsi arte.#heldutasun beteko pertsona Kol 1,28. 14Ez gaitezen haur izan, edozein irakaspen-haizek astinduak eta harat-honat eramanak, uste okerretan erorarazteko trebe den jende maltzurrak engainatuak.#Ez haur izan 1 Ko 3,1-3; 14,20; Heb 5,11-14. 15Alderantziz baizik, maitasunean benetakoak izanez, hazi gaitezen gauza guztietan, Kristori gero eta gehiago egokituz. Bera da burua#Kristo, gorputzaren buru 1,22+. 16eta berak ematen dio gorputz osoari barne-lotura eta batasuna, atal guztiek, bakoitzak bere jarduera bereziaren arabera, gorputz osoaren alde egiten duten elkarlanaren bitartez; horrela, gorputza haziz eta maitasunean osoki eraikiz doa.#barne-lotura Kol 2,19.
Bizitza zaharretik berrira
17Hona, bada, zer esaten eta zinez eskatzen dizuedan Jaunaren izenean: ez zaiteztela bizi sinesgabeak bizi diren bezala; buruarinak dira#ez bizi sinesgabeak bezala Erm 1,18-32. 18eta adimena ilundua dute; Jainkoaren bizitzatik urruti bizi dira, beren burugogorkeriagatik ezjakintasunean murgilduak baitaude.#Jainkoaren bizitzatik urruti 2,12; Kol 1,21. burugogorkeria Mk 3,5; 1 P 1,14. 19Zentzu morala galdurik, lizunkeriara jo dute, aseezineko antsiaz era guztietako bizioetara emanak bizitzeko. 20Ez da hori Kristo ezagutzean zuek ikasi duzuena. 21Entzun duzue, izan ere, hartaz hitz egiten eta, Jesusi dagokion egiazko irakaspenaren arabera, hau ikasi duzue: 22alde batetik, zuen lehengo bizierari uko egin eta giza izaera zaharra, grina engainagarrien eraginez hondatua, erantzi egin behar duzuela;#giza izaera zaharra erantzi Kol 3,9. 23eta, bestetik, zeuen gogo-bihotzak berritu#gogo-bihotzak berritu Erm 12,2. 24eta giza izaera berria, Jainkoaren irudira sortua, jantzi behar duzuela, Jesusen egiaren arabera biziera zuzena eta santua eramateko.#giza izaera berria jantzi 2,15; 2 Ko 5,17; Kol 3,10.
Bizitza berriaren eskakizunak
25Bazter ezazue, beraz, gezurra eta esan egia nork bere lagun hurkoari, guztiok elkarren atal baikara.#esan egia… Za 8,16; Kol 3,8-9. elkarren atal Erm 12,5; 1 Ko 12,12. 26Haserretzen bazarete ere, ez heldu bekatu egiteraino; zuen haserreak ez beza eguzkia sartu arte iraun.#Haserretzen… Sal 4,5; St 1,19-20. 27Ez eman inolako aukerarik deabruari. 28Lapur denak ez dezala aurrerantzean ostu, saia dadila baizik bere eskuz lan egiten, beharrean dagoenari zer eman edukitzeko.#lan egin Eg 20,34-35; 1 Ts 4,11. 29Ez bedi atera zuen ahotik hitz zakarrik, baizik eta, zerbait esan behar baduzue, ona eta egokia eta entzun dezatenen onerako izan dadila.#ona eta egokia hitz egin 5,4; Kol 3,8; 4,6.
30Ez nahigabetu Jainkoaren Espiritu Santua, horrekin markatu baitzaituzte Jainkoak zigiluz bezala, askapen-egunean zuek bereizteko.#Ez nahigabetu Espiritu Santua Is 63,10; 1 Ts 5,19. Espirituarekin zigiluz bezala 1,13-14. 31Ez bedi izan zuen artean zakarkeriarik, ez haserrerik, ez gorrotorik, ez garrasirik, ez irainik, ezta inolako gaiztakeriarik ere.#elkarrekiko Kol 3,8. 32Izan zaitezte elkarrentzat on eta bihozbera, elkarri barkatuz, Jainkoak Kristoren bitartez barkatu dizuen bezala#4,32 barkatu dizuen bezala: Eskuizkribu askok barkatu digun bezala diote..#on eta bihozbera Kol 3,12-13. elkarri barkatu Mt 6,14; 18,22-35.
Currently Selected:
EFESOARREI 4: EABD
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso