YouVersion Logo
Search Icon

EFESOARREI 3

3
Paulok Jainkoaren asmo ezkutua hots egin
1Hori dela eta, ni Paulo, jentil zaretenon onerako Kristo Jesusen preso#3,1 preso: Segur aski Erroman 61-63 bitartean jasan zuen presoaldia aipatzen du hemen (ik. 4,1; 6,20). Esaldia zintzilik geratzen da; 3,14an izango du jarraipena. naizen hau… #Paulo preso 4,1; Flp 1,7.13; Kol 4,18; Flm 9. 2Jakingo duzue, noski, Jainkoak bere onginahian zuekiko eman didan eginkizuna;#zuekiko eginkizuna Kol 1,24-29. 3agerpenez jakinarazi zidan bere asmo ezkutuaz#3,3 asmo ezkutua: Jatorrizkoak misterioa dio, hurrengo bi tx.etan erabiltzen den hitz bera. Misterio hau Jainkoak betidanik erabakita zeukan eta Kristorengan burutuko zuen salbamen-asmoa da (ik. 1,3-14). ari natzaizue, goraxeago laburki idatzia dizuedanaz, alegia.#asmo ezkutua 1,9+. 4Hori irakurriz, bada, ikus dezakezue nola ulertzen dudan nik Kristoren misterioa. 5Misterio hau ez zitzaien iragandako gizaldiei jakinarazi; orain, ordea, Espirituaren bidez bere apostolu santuei eta profetei agertu die Jainkoak.#apostolu eta profeta 2,20. 6Eta hauxe da Jainkoaren asmo ezkutua: Kristo Jesusen bitartez eta berri onari esker, jentilok oinordekide izatea, Kristorekin gorputz bat bera osatzea eta agintzari beraren partaide izatea.#jentilak oinordekide 2,13.18-19. 7Berri on honen zerbitzari egin nau Jainkoak onginahi hutsez, bere ahalmen indartsuaz eman didan dohainez.#Berri onaren zerbitzari Kol 1,23-25. 8Neuri, fededun guztien artean txikiena naizen honi, dohain hau eman zait: Kristoren neurrigabeko aberastasuna jentilei hots egitea,#guztien artean txikiena 1 Ko 15,9-10. neurrigabeko aberastasuna 1,7-8. jentilei hots egitea Eg 9,15; Ga 1,16; 2,8. 9eta Jainkoarengan, gauza guztien egileagan, betidanik gordea zegoen asmo ezkutua nola ari den betetzen guztiei argi erakustea.#asmo ezkutua bete Erm 16,25; Kol 1,26. 10Horrela, agerian jartzen zaie orain, Elizaren bitartez, zeruetako aginte eta botereei#3,10 aginte eta botere: Ik. 1,21 oh. Jainkoaren era guztietako jakinduria,#agerian Jainkoaren jakinduria Erm 11,33. 11aurrez betidanik berak zuen eta Kristo Jesus gure Jaunarengan bete duen asmoaren jakinduria. 12Kristori esker eta beronengan dugun sinesmenaren bitartez ausartzen gara konfiantza osoz Jainkoarengana hurbiltzera.#Jainkoarengana hurbildu 2,18+. 13Ez galdu, bada, adorea zuengatik jasaten ditudan atsekabeak direla eta, hauexek baitituzue zeuen aintza.#atsekabeak Kol 1,24.
Aitari eskari-otoitza
14Horregatik, belauniko jartzen naiz Aitaren#3,14 Aitaren: Eskuizkribu askok Jesu Kristo gure Jaunaren Aitaren diote. aurrean, 15bai zeruan eta bai lurrean familia ororen sorburu denaren aurrean, 16eta hau eskatzen diot: bere aintzaren aberastasunari dagokionez, sendo zaitzatela Espirituaren indarrez, barrutik hazi zaitezten;#sendo zaitzatela Kol 1,11. 17bizi dadila Kristo zuen bihotzetan sinesmenaren bidez eta izan dadila maitasuna zuen bizitzaren erro eta oinarri.#bizi dadila Kristo zuen bihotzetan Jn 14,23; Erm 8,11. 18Horrela ulertu ahal izango duzue, fededun guztiekin batera, zein zabal eta luze, garai eta sakon den Kristoren maitasuna;#Kristo ezagutu Ga 4,9; Kol 2,2-3. 19ezaguera ororen gainetik dagoen maitasun hori ezagutuko duzue, horrela jainkozko izateaz erabat betez joan zaitezten.#Maitasuna 1 Ko 13. jainkozko izateaz betez joan Kol 2,10.
20Jainkoari, guregan darabilen bere indarraz gauza guztiak guk eska nahiz pentsa dezakegun baino askoz hobeki egin ditzakeenari,#guregan darabilen indarra Kol 1,29. 21aintza Elizan eta Kristo Jesusengan, gizaldiz gizaldi eta menderen mendetan! Amen.

Currently Selected:

EFESOARREI 3: EABD

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in