YouVersion Logo
Search Icon

2 TIMOTEORI SARRERA

SARRERA
Nork eta norentzat idatzia
Gutun honen igorlea eta hartzailea, Timoteori egindako lehen gutuneko berak dira, baina bien egoera eta giroa ez dira berdinak; oraingo honetan, idazlea kartzelan dago Erroman (1,8.16-17) eta hurbil sumatzen du heriotza; Timoteori egiten dizkion aholku eta erreguak estuagoak eta premiazkoagoak dira: idazlearen testamentu-antza dute.
Gutunaren hari nagusiak
Gaiaren aldetik 1 Timoteori gutunaren berdintsua bada ere, 2 Timoteoren hizkera askoz ere pertsonalagoa da; luzeago ematen du idazlearen egoeraren berri: Paulo kartzelatua dago, denek utzia (4,16), baina nahigabe guztien artean Jaunak bizkortzen du (1,12); hurbil sumatzen du jadanik bere azken askapena (4,17-18), bere biziaren eskaintzaz lortuko duena (4,6); esker onez aipatzen du Timoteo, beren arteko adiskidetasun mina eta apostolutzan nahiz erasoaldietan beti bat eginik egon zaion bere seme eta ikaslearen elkartasuna gogora ekartzen dituelarik (1,2-5).
«Horregatik gogorarazten dizut indarberri dezazula nik eskuak ezartzean Jainkoak eman zizun dohaina» (1,6). Dohain honek, aldi berean, berri ona, Jainkoaren onginahi salbatzailea (1,9-10) eta apostolu-ministerioa (1,11-12) adierazten ditu. Lehenik, Paulorengandik hartu duen gordailua Espirituaren laguntzaz zaintzeko eskatzen dio Timoteori (1,14), berarengandik ikasi eta onartu duen hartan tinko iraunez (3,14), Liburu Santuak oinarritzat harturik (3,15-16) eta eztabaida zoroak alde batera utziz, horiek sesioak sortzeko (2,23) eta sinesmena hondatzeko (2,14-18) bestetarako ez baitira. Bigarren, bere burua berri onaren zerbitzura emateko eskatzen dio, eragozpenen aurrean atzera egin gabe (2,1-3), lotsarik gabe, idazlearen beraren antzera (1,8-12), aurka jartzen direnak zentzaraziz (2,25), garaia denean eta ez denean berri ona hots eginez (4,2-5).
Aipagarria da atal berezi bezala 2,11-13ko gorazarrea.
Eskema
—Agurra, esker ona eta leialtasunerako deia (1,1-18).
—Jesu Kristoren soldadu on bezala jokatu (2,1-13).
—Artzain arduratsu eta frogatua (2,14—4,5).
—Pauloren egoeraz berriak eta Timoteori aginduak (4,6-18).
—Azken agurrak (4,19-22).

Currently Selected:

2 TIMOTEORI SARRERA: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy