YouVersion Logo
Search Icon

1 TIMOTEORI 6

6
Esklaboak eta nagusiak
1Esklabotzaren uztarpean dauden guztiek har ditzatela beren nagusiak ohoragarritzat, Jainkoaren izenaz eta gure irakaspenaz inork gaizki hitz egin ez dezan.#Esklaboei aholkuak Ef 6,5-9; Kol 3,22-25; Tt 2,9-10; 1 P 2,18-20. Ik. 1 Ko 7,21-24; Ga 3,28; Flm 10-16. gure irakaspenaz inork gaizki hitz egin ez dezan Erm 2,24. 2Nagusi sinestedunak dituztenek ez ditzatela gutxiets, fedean senide dituztela eta; aitzitik, hobeki zerbitza ditzatela, zerbitzu hori hartzen dutenak ere sinestedunak eta Jainkoak maitatuak baitira.#hobeki zerbitza ditzatela Flm 16.
Sasiirakasleak
3Hau da irakatsi eta aholkatu behar duzuna. Besterik irakasten duena eta Jesu Kristo gure Jaunaren hitz osasungarrira eta jainkozaletasunaren araberako irakaspenetara egokitzen ez dena#Besterik irakasten duena Ga 1,8-9. Jesu Kristoren hitz osasungarria eta jainkozaletasunaren araberako irakaspena 1,10; 2 Tm 1,13. Ik. 4,7+. 4harrokeriak itsututako ezjakina da, eztabaida eta hitz-liskarretarako joera gaixoa duena. Hortik sortzen dira bekaizkeriak, auziak, irainak, susmo txarrak, 5etengabeko sesioak; horietan aritzen direnak burua galdutako jendea da, egiaren axolarik gabea; horiek erlijioa irabazpide bihurtzen dute.#burua galdutako jendea da 2 Tm 3,8. egiaren axolarik gabea 2 Tm 4,4; Tt 1,14.
Benetako aberastasuna
6Bai, irabazi handia du erlijioak, baina bakoitza duenarekin konformatuz gero;#irabazi handia du erlijioak 4,8. bakoitza duenarekin konformatuz gero Flp 4,11-12; Heb 13,5. 7ez dugu ezer ekarri mundu honetara eta ezin izango dugu ezer atera ere.#ez dugu ezer ekarri mundura Jb 1,21; Koh 5,14. 8Beraz, zer jan eta zer jantzi edukiz gero, aski dugu.#zer jan eta zer jantzi edukiz gero Es 30,8. 9Aberats izan nahi dutenak tentaldiaren sarean eta gizakia hondatzen eta galtzen duten grina zoro eta kaltegarri askotan erortzen dira.#Aberats izan nahi dutenak Es 23,4; 28,22. 10Zeren diru-gosea baita gaitz guztien sustraia; diruaren irrikagatik sinesmenetik aldendu eta atsekabe asko bereganatu du zenbaitek.#sinesmenetik aldendu egin dira 4,1+.
Sinesmenaren aldeko borroka jatorra
11Zuk, ordea, Jainkoaren gizon horrek, ihes egizu hauetatik guztietatik, eta saia zaitez justizian, jainkozaletasunean, sinesmenean, maitasunean, eroapenean eta otzantasunean.#Ik. 4,12; 2 Tm 2,22. jainkozaletasuna 4,7+. sinesmena, maitasuna, eroapena 2 Ts 1,3-4; Tt 2,2. 12Ekin sinesmenaren borroka jatorrari eta eskuratu betiko bizia, hartarako deitu baitzaitu Jainkoak, eta fede-aitormen bikaina egin baituzu, testigu askoren aurrean.#sinesmenaren borroka 1,18+. Ik. 1 Ko 9,25-26. 13Gauza guztiak biziarazten dituen Jainkoaren aurrean eta Pontzio Pilatoren aitzinean aitormen bikaina egin zuen Kristo Jesusen aurrean erregutzen dizut:#Jesusek aitormen ederra egin zuen Jn 18,36-37; 19,11. 14bete agindua akatsik gabe eta esankizunik sortu gabe, Jesu Kristo gure Jauna agertuko den#6,14 Jauna agertuko den: H.h., Jaunaren agerpenera; Pastoralek hitz hau erabiltzen dute gehien, nahiz Kristoren aintzazko agerpena, bigarren etorrera, adierazteko, hemen bezala (ik. 2 Tm 4,1.8; Tt 2,13), nahiz lehen etorrera, Jesusen gizakundekoan gertatua, adierazteko (2 Tm 1,10; ik. Tt 2,11; 3,4). arte, 15bere garaian agerraraziko baitu Jainkoak.
Berau da
nagusi bakar eta zoriontsua,
erregeen Erregea eta jaunen Jauna;#bere garaian 2,6+. erregeen Errege 2 M 13,4. jaunen Jaun Dt 10,17; Sal 136,3. Ik. Ap 17,14; 19,16.
16bera bakarrik da hilezkorra,
eta iritsezineko argitan bizi da:
ez du inoiz gizakik ikusi,
eta ezin du ikusi ere.
Berari aintza eta agintea betiko!
Amen#6,15-16 Berau… Amen: Zalantzarik gabe, greko-hizkuntzako sinagogetan erabili ohi ziren otoitzetatik hartua dugu doxologia hau. Lehen formulak enperadorearen kultuaren kontra doaz, eta azkenak —Jainkoaren transzendentzia eta atzemanezina adierazten dituztenak— gnostikoen ustearen kontra, hauek Jainkoaren ezkutukoak ezagut daitezkeela uste baitzuten..#argitan Sal 104,2. ezin du gizakiak ikusi Ir 33,20; Jn 1,18. Ik. 1,17.
Aberatsei aholkuak
17Aholkatu mundu honetako aberatsei ez daitezela harroputz izan eta ez dezatela beren itxarobidea aberastasun galkorretan ipin, gauza guztiak geure gozamenerako oparo ematen dizkigun Jainko biziarengan baizik.#ez ipini itxarobidea aberastasunetan Sal 62,11; Lk 12,16-21. 18Egin dezatela ongia; izan daitezela egintza onetan aberats, eskuzabal jokatuz eta ondasunak besteen zerbitzura jarriz;#aberats, eskuzabal jokatuz Eg 2,42.44; Erm 12,13. 19horrela, altxor baliotsua pilatuko dute etorkizunerako eta egiazko bizia eskuratuko.#etorkizunerako altxor baliotsua Mt 6,20.
Azken agurra
20Ene Timoteo, zaindu Jainkoak zure esku utzi duen fede-gordailua. Utzi alde batera fedearen kontrako berriketa hutsalak eta sasizientziaren#6,20 fede-gordailua: H.h., gordailua; hau da, sinetsi beharreko berri ona, bere osotasunean. Ideia hau sarritan errepikatzen da Pastoraletan. sasizientzia: Jatorrizkoak gezurrezko gnosia —hau da, ezaguera— dio. Baina gutunak ez du argibiderik aski ematen sasizientzia hori zertan zetzan jakiteko. argudioak,#zaindu fede-gordailua 2 Tm 1,14; 2,2; 3,14. berriketa hutsalak 4,7+. 21sasizientziaren zenbait jarraitzaile aldendu egin baita fede-bidetik.
Jainkoaren grazia zuekin.#aldendu egin da fede-bidetik 1,6; 4,1+.

Currently Selected:

1 TIMOTEORI 6: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy