YouVersion Logo
Search Icon

2 ERREGEAK 25

25
Jerusalemen hondamena
(2 Kro 36,13-21; Jr 39,1-7; 52,4-11)
1Sedekiasen erregealdiko bederatzigarren urtean, hamargarren hilaren hamarrean, Babiloniako errege Nabukodonosor Jerusalemen kontra etorri zen gudaroste osoarekin eta setiatu egin zuen, inguru guztian harresia eraikiz#25,1 hamargarren hilaren hamarrean: Hots, K.a. 589ko abenduaren azken aldera. harresia eraikiz: Beste itzulpen bat: betelana edo aldapa; ik. 19,32 oh..#Jerusalem setiatu Jr 21,1-10; 34,1-5; Ez 4,1-3; 24,1-2. 2Sedekias erregearen hamaikagarren urtea arte egon zen setiatua Jerusalem. 3Urte hartan janaria ahitu zen hirian eta jendearen gosea izugarria zen. Laugarren hilaren bederatzian#25,3 laugarren hilaren bederatzian: Jr 52,6an laugarren hilabeteko bederatzigarren egunerako esaten da., 4zuloa ireki zuten barrukoek harresian eta, gauez, hiriko gudari guztiek ihes egin zuten erregearen lorategi ondoan zegoen bi harresien arteko atetik, babiloniarrek setiaturik zeuden arren. Erregeak Araba aldera alde egin zuen. 5Babiloniar gudarosteak, ordea, erregearen ondoren joan eta Jerikoko lautadan harrapatu zuen, beronekin ziren gudariak sakabanatu zirelarik. 6Erregea atzeman ondoren, Riblara#25,6 Ribla: Lehenik faraoiak (ik. 23,33 oh.) eta gero Babiloniako erregeak Riblan ezarri zuten beren gudari-toki nagusia. eraman zuten, Babiloniako erregearen aurrera. Honek epaia eman zion. 7Sedekiasen semeei lepoa moztu zieten aitaren aurrean eta bera, begiak leherrarazi ondoren, Babiloniara eraman zuten, katez loturik.#Sedekias zigortua Ez 12,13.
Jaunaren etxea hondatu
(Jr 39,8-10; 52,12-27; 2 Kro 36,17-21)
8Babiloniako Nabukodonosorren erregealdiko hemeretzigarren urtean, bosgarren hilaren zazpian#25,8 K.a. 587ko uztailaren azken aldera, alegia. Jr 52,12an hilaren hamarrean esaten da., Nebuzaradan Babiloniako erregearen funtzionarioa eta guardiaburua etorri zen Jerusalemera.#Jerusalem hartua Ez 33,21. 9Su eman zien Jaunaren etxeari, jauregiari eta Jerusalemgo etxeei, handikienei batez ere.#tenpluari su 1 Erg 9,8. 10Eta guardiaburuarekin batera zetorren babiloniar gudarosteak Jerusalemgo harresia bota egin zuen. 11Ondoren, Nebuzaradan guardiaburuak erbesteratu egin zituen hirian geldituak ziren bizilagunak, baita Babiloniako erregearen alde jarri zirenak eta gainerako jendea ere.#erbestera eraman 15,29+. 12Herriko jende xehea baizik ez zuen utzi, alorrak eta mahastiak landu zitzaten.
13Babiloniarrek zatikatu egin zituzten Jaunaren etxean zeuden brontzezko zutabeak, orgak eta uraska handia#25,13 zutabeak, orgak eta uraska handia: Ik. 1 Erg 7,15-37., eta Babiloniara eraman zuten brontzea. 14Kulturako erabili ohi ziren brontzezko tresna guztiak ere hartu zituzten: eltzeak, palak, labanak, katiluak. 15Guardiaburuak, gainera, urre nahiz zilar hutsezko tresnak hartu zituen: intsentsu-ontziak eta isipu-ontziak#25,15 25,14-15ean aipatzen diren tresna eta ontziez, ik. 1 Erg 7,45.48-50.. 16Ezin zen jakin zenbat pisatzen zuen Salomonek Jaunaren etxerako eginak ziren bi zutabeen, uraskaren eta orgen brontzeak. 17Bi zutabeak berdinak ziren: bederatzina metro zuten gora, gainean metro eta erdiko#25,17 metro eta erdiko: 1 Erg 7,16 eta Jr 52,22an bi metro eta erdikoak zirela esaten da. kapitel bana, brontzezkoak, kapitel bakoitza brontzezko sare eta granadaz inguratua zelarik. Bi zutabeen apaingarriak ere berdinak ziren.
18Guardiaburuak atxilotu egin zituen Seraias apaizburua, Sofonias apaiz laguntzailea#25,18 apaiz laguntzailea: Tenpluko ordena eta diziplinaren arduradun zen. eta hiru atezainak. 19Hirian, berriz, gudarien arduradun zen ofizial bat, erregearen zerbitzura zeuden bost gizon, gudarien izenak hartzen zituen guda-idazkari bat eta beste hirurogei handiki atxilotu zituen, denak Jerusalemen gertatu baitziren. 20Nebuzaradan guardiaburuak hartu eta Riblara eraman zituen, Babiloniako erregeagana, 21eta honek bertan hilarazi, Hamat eskualdean.
Honela erbesteratu zuten Judako jendea bere lurraldetik urruti.
Godalias, Judako gobernari
(Jr 40,7-41,18)
22Babiloniako errege Nabukodonosorrek utziak zituen jende batzuk Judan; Ahikamen seme eta Xafanen biloba zen Godalias ezarri zien gobernari. 23Judan gelditu ziren gudalburuak, Babiloniako erregeak Godalias gobernari ezarri zuela jakitean, honengana joan ziren Mitzpara beren gizon guztiekin. Hauek ziren gudalburuak: Netaniasen seme Ismael, Kareahen seme Johanan, Netofako Tanhumeten seme Seraias, eta Jaazanias, maakarra#25,23 Mitzpa: Jerusalemdik iparraldera 12 km-ra zegoen hiria. maakarra: Palestinako ipar-ekialdean zegoen eskualdea zen Maaka.. 24Godaliasek zin-hitz hau egin zien haiei eta haien gizonei: «Ez izan babiloniarrak zerbitzatzeko beldur. Gelditu herrialdean. Izan Babiloniako erregearen menpeko eta ongi joango zaizue».#ongi joango 18,31-32.
25Zazpigarren hilean, ordea, Netaniasen seme eta Elixamaren biloba Ismael, errege-jatorrikoa bera, Mitzpara joan zen hamar gizonekin eta hil egin zuen bertan Godalias, baita honekin ziren judatarrak eta babiloniarrak ere. 26Orduan, jende guztia, txiki eta handi, eta gudalburuak Egiptora joan ziren ihesi, babiloniarren beldurrez.
Babiloniako erregeak Joiakini barkatu
(Jr 52,31-34)
27Judako errege Joiakin, hogeita zazpi urtez gatibu egon ondoren, Ebil-Merodakek askatu egin zuen giltzapetik, Babiloniako errege egin zen urte berean, hamabigarren hilaren hogeita zazpian#25,27 Ebil-Merodak: Babilonieraz Awil-Marduk; Marduken gizona esan nahi du; 561etik 560ra izan zen errege. hilaren hogeita zazpian: Jr 52,31k hogeita bostean dio; K.a. 561. urtea zen.. 28Onez hartu zuen Ebil-Merodakek Joiakin erregea eta Babilonian berekin zituen beste erregeak baino gorago jarri zuen. 29Presondegiko jantziak erantzi eta, aurrerantzean, erregearen mahaian jan zuen beti, bere bizitza guztian. 30Eguneroko janaria, beraz, erregeak eman zion bere bizitza guztian.

Currently Selected:

2 ERREGEAK 25: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy