YouVersion Logo
Search Icon

1 KRONIKAK SARRERA

SARRERA
Kronikak Lehen Liburu honek lehenengo bederatzi kap.etan Adamengandik hasi eta Davidenganainoko belaunaldi-zerrendak eta honen ondorengo beste zenbait zerrenda dakartza. Israelgo leinu guztiak aipatzen dira, baina Judaren leinua eta lebitarrak nabarmenduz. Izan ere, liburugilearen ustetan horiek dakarte Jainkoaren herriaren historiaren haria eta horiengan dago herriaren geroa ere.
Lehen liburu honen 10. kap.tik bukaerara Daviden historia kontatzen da beronen heriotzaraino. Esaten duenagatik ez ezik, esaten ez duenagatik ere interesgarria da kontaera hau, Samuel liburuetako toki paraleloetan kontatzen dena kontuan hartuz gero. Adib., Kronikak liburuetan ez da kontatzen Davidek Betsaberekin eginiko bekatua, ezta Absalomen altxamendua ere. Jerusalemgo tenplua eraikitzeko prestakuntza, aldiz, askoz zabalago aipatzen da. Apaiz-mailak, lebitarrak, kantariak eta atezainak nola zeuden eratuak eta tenpluko kultuan zein eginkizun zuten askoz zehatzago dakar Kronikak Lehen Liburu honek. Tenplua Salomonek eraikiko zuen arren, egiazko asmatzailea David izan zela esaten du idazleak eta, horregatik, bera izan zela errege-eredua.
Eskema
—Belaunaldi-zerrendak (1,1—9,34).
—Israelgo errege Daviden historia (9,35—29,30).

Currently Selected:

1 KRONIKAK SARRERA: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy