JEREMIAS 47:1-2
JEREMIAS 47:1-2 EAB
Jaunak mezu hau eman zion Jeremias profetari filistearrentzat, faraoiak Gazari eraso baino lehen. Honela dio Jaunak: «Urak hazi egin dira iparraldean, uholde oldartsu bihurtu: herrialdea eta bertako guztia, hiria eta bertan bizi direnak, dena estaltzen dute. Jendea oihuka dabil laguntza eske, bizilagun guztiak garrasika,

