1
DANIEL 7:14
Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
EAB
Agintea, aintza eta erregetza eman zizkioten: herri, nazio eta hizkuntza guztietako jendeak zerbitzatzen zuen. «Haren aginteak beti iraungo du, ez du azkenik izango, haren erregetza ez da inoiz hondatuko.
Compare
Explore DANIEL 7:14
2
DANIEL 7:13
«Nire gau-ikuskarietan, gizaseme antzeko bat ikusi nuen zeruetako hodeietan etortzen. Gizon zaharrarengana hurbildu zenean, honi aurkeztu zioten.
Explore DANIEL 7:13
3
DANIEL 7:27
«Orduan, Goi-goikoaren herri santuari emango zaizkio zerupean dauden erreinu guztietako erregetza, agintea eta handitasuna. Beti iraungo du herri horren erregetzak, eta munduko botere guztiek obedituko diote eta zerbitzatuko.
Explore DANIEL 7:27
4
DANIEL 7:18
Baina horien ondoren, Goi-goikoaren herri santuari emango zaio erreinua, eta harena izango da betiko.
Explore DANIEL 7:18