Gero, esan zidan: “Jainkoaren haserrea bere betera iristean gertatuko dena agertuko dizut, azkena erabakia baitago. Ikusi duzun ahariaren bi adarrak mediarren eta pertsiarren erreinuak dira. Akerra, aldiz, greziarren erreinua da, eta begi arteko adar handia erreinu horren lehen erregea.