Dario erregeak, orduan, herri, nazio eta hizkuntza guztietako jendeari mezu hau bidali zion:
«Bake osoa!
«Hauxe agintzen dizuet: Nire erreinu guztian Danielen Jainkoari begirune osoa izan diezaiotela guztiek.
«Hura Jainko bizia baita,
hura betiko dirauena.
Haren erregetza ez da hondatuko,
haren ahalmenak ez du azkenik.