YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 35

35
Herria Jerusalemera itzuli
1Poztu bitez basamortua
eta lur elkorra,
alai bedi eta loratu landa lehorra,#basamortua loratu 41,18-19. Libano, Karmel, Xaron 33,9+; 60,13. Jaunaren ospea 40,5; Ir 16,10.
2jantzi bedi lorez,
irrintzi eta jauzi egin beza
pozaren pozez!
Libano bezain ospetsu
egingo du Jainkoak,
Karmel mendia eta Xaron lautada#35,2 Xaron lautada: Ik. 33,9 oh.
bezain eder.
Denek ikusiko dute Jaunaren ospea,
gure Jainkoaren ederra.
3Sendotu beso ahulduak,
bizkortu belaun makalduak.#Sendotu beso ahulduak 40,29-31.
4Esan bihotz-eroriei:
«Eutsi gogor, ez beldurtu!
Horra zuen Jainkoa!
Berbera dator zuek salbatzera
eta merezia duten zigorra
etsaiei ematera».#bihotz-eroriak 7,2-4. etsaiei zigorra ematera 34,8+. Ik. 40,10.
5Orduan, itsuek
ikusi egingo dute berriro
eta gorrek entzun.#itsuek ikusi… 29,18; Mt 11,5.
6Oreinak bezala
salto egingo du herrenak,
pozaren pozez irrintzi mutuak.
Basamortuan iturriak sortuko dira,
landa lehorrean errekak,#herrenak salto Eg 3,8. Basamortuan iturriak 41,18+.
7hareatza kiskalietan aintzirak,
paraje agorretan iturburuak.
Basa txakurren bizilekuetan
belarra, kanabera eta ihia
aterako dira.
8Eta galtzada bat izango da han;
«Bide santu» deituko zaio.
Kutsaturiko inor
ez da handik igaroko,
ezta zentzugabeak#35,8 zentzugabeak: Idolo-gurtzaileei buruz esana, segur aski. ere
handik ibiliko.
Jaunak berak irekiko du bidea.#galtzada 11,16+.
9Ez da han lehoirik izango,
ez piztia gaiztorik ibiliko,
ezta bat bakarrik ere.
Bide horretatik itzuliko dira
Jaunak askatuak,#Jaunak askatuak itzuliko 27,13; 51,11; Sal 126.
10Jaunak libre eginak;
poz-oihuka etorriko dira Sionera:
amaigabeko alaitasuna
haien aurpegian!
Zoriona eta alaitasuna
izango dituzte lagun;
nahigabeak eta negarra kito!

Currently Selected:

ISAIAS 35: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy