1
ISAIAS 35:10
Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
EAB
Jaunak libre eginak; poz-oihuka etorriko dira Sionera: amaigabeko alaitasuna haien aurpegian! Zoriona eta alaitasuna izango dituzte lagun; nahigabeak eta negarra kito!
Compare
Explore ISAIAS 35:10
2
ISAIAS 35:3-4
Sendotu beso ahulduak, bizkortu belaun makalduak. Esan bihotz-eroriei: «Eutsi gogor, ez beldurtu! Horra zuen Jainkoa! Berbera dator zuek salbatzera eta merezia duten zigorra etsaiei ematera».
Explore ISAIAS 35:3-4
3
ISAIAS 35:8
Eta galtzada bat izango da han; «Bide santu» deituko zaio. Kutsaturiko inor ez da handik igaroko, ezta zentzugabeak ere handik ibiliko. Jaunak berak irekiko du bidea.
Explore ISAIAS 35:8
4
ISAIAS 35:5
Orduan, itsuek ikusi egingo dute berriro eta gorrek entzun.
Explore ISAIAS 35:5
5
ISAIAS 35:6
Oreinak bezala salto egingo du herrenak, pozaren pozez irrintzi mutuak. Basamortuan iturriak sortuko dira, landa lehorrean errekak
Explore ISAIAS 35:6