YouVersion Logo
Search Icon

HASIERA 49

49
Jakobek hamabi semeak bedeinkatu
1Jakobek bere semeei deitu eta esan zien: «Bildu nire inguruan, gerora gertatuko zaizuena#49,1 gerora gertatuko zaizuena: 49,1-27 atala Jakoben bedeinkazioa izenpean jarri ohi da. Egiaz, Israelgo leinuen destinoaren adierazpena da eta Israelgo leinuen etorkizuneko egoera historiko eta geografikoari egokitzen zaio. Testua ez zaigu egoera onean iritsi eta puntu ilun asko ditu. iragar diezazuedan.#bedeinkazioa Dt 33; Ep 5. 2Zatozte eta entzun, ene semeok; entzun arretaz zeuen aita Israeli#49,2 aita Israel: Sarreran patriarkaren bi izenak aipatzen dira: Jakob, jaiotzaz zuena (49,1), eta Israel, Jainkoak eman zion izen berria (ik. 32,29 eta 35,10).:
3«Ruben, nire lehen-seme,
nire indar,
nire gizatasunaren lehen emaitza;
zein ausart zaren eta indartsu!#Ruben 29,32; 35,22; Dt 33,6; Jos 13,15-23; Ep 5,15-16.
4Uholdea bezain oldarkoi,
aitaren ezkontza-gelara sartu zara,
zeure aitaren ohea lohituz#49,4 aitaren ohea lohituz: Rubenek bere lehen-semetzaren eskubidea galtzen du, bere aitaren ohaide Bilharekin oheratu zelako (ik. 35,22)..
5«Simeon eta Lebi#49,5 Simeon eta Lebi: Learen semeak biak; sikemdarren sarraskiaren eragile izan ziren (ik. 34,25-31). Beraien ankerkeria azpimarratzen da. anaiak
indarkeria erabiltzeko bat datoz.#Simeon eta Lebi 29,33-34; 34,25-31; Dt 33,8-11; Jos 13,14; 19,1-9.
6Ez dut horien bilkuretan
parte hartuko,
ez naiz halakoekin elkartuko;
haserre egonik gizonak hil dituzte,
gogoak emanik zezenak txikitu#49,6 zezenak txikitu: H.h., zezenei hanka-zainak ebaki. 2 Sm 8,4an azaltzen den mutilazioaren antzekoa adierazten da..
7Madarikatua hauen haserrea,
benetan garratza!
Madarikatua beren sumindura,
benetan ankerra!
Jakoben leinuen artean
ditut banatuko,
Israel osoan barreiatuko#49,7 Israel osoan barreiatuko: Simeonen leinua Palestina hegoaldean kokatu zen, baina berandu gabe desagertu zen, Judaren leinu ahaltsuak irentsia. Lebirenak ez zuen sekula lurralderik izan; gerora, funtzio erlijiosoa hartuko du, Dt 33,8-11k dioenez..
8«Juda#49,8 Juda: Izenak goretsi hitzarekin du zerikusia (ik. 29,35). Judarena Daviden errege-leinua izango da Hebronen (ik. 2 Sm 2,1-4)., zeure senideek
goretsiko zaituzte,
etsaiei eskua erantsiko diezu lepoan,
zeure aitaren semeak
ahuspeztuko zaizkizu.#Juda 29,35; Dt 33,7; Jos 15.
9Lehoi gaztea#49,9 Lehoi gaztea: Hemendik sortzen da Apokalipsiak Kristori ematen dion titulua: Judaren leinuko lehoi (Ap 5,5). zu, Juda!
Ehizatik heldu zara, seme!
Makurtu eta luze etzaten da
lehoiaren antzera,
lehoi-emearen antzera.
Nor ausartu aurre egitera?#Lehoi gaztea Zen 23,24; 24,9; Ez 19,1-9; Ap 5,5.
10Ez da Judarengandik aldenduko
errege-makila,
ezta haren belaun artetik
aginte-makila ere,
hauen jabe dena#49,10 hauen jabe dena: Hebreerazko testua oso iluna da eta interpretazioa eztabaidatua. Tx. osoan David aipatzen da, Israelgo erreinuaren fundatzailea, eta, David bitarteko, honen ondorengotzatik sortuko den Mesias. etorri arte:
herri guztiek diote honi obedituko.#errege-makila Zen 24,17. Ik. Sal 2; 110. etorri arte Ez 21,32.
11Mahastian lotzen du bere astotxoa,
mahatsondoan bere astakumea;
ardotan garbitzen du soinekoa,
mahats-zukuan soingainekoa.#ardotan garbitzen soinekoa Is 63,1-6; Ap 7,14; 19,13.
12Ardoak iluntzen ditu haren begiak,
esneak zuritzen haren hortzak#49,12 11-12 tx.etako irudiek ugaritasuna adierazten dute: Mesiasen itxaropenaren inguruan iragartzen den bakez beteriko garai oparoa (ik. 49,10 oh.).!
13«Zabulon#49,13 Zabulon: Itsasertzean kokatuko den leinua, Fenizia eta Karmel mendiaren artean. itsas hegian biziko da,
itsasontzientzat portu;
Sidoneraino hedatuko da.#Zabulon 30,20; Dt 33,18-19; Jos 19,10-16; Ep 5,14.18.
14«Isakar-ek#49,14 Isakar: Esdrelon lautada jorian kokaturik, indarra galdu eta kanaandarren agintepean erori zen.
ukuiluan etzanik dagoen
asto zamaria dirudi.#Isakar 30,18; Dt 33,18-19; Jos 19,17-23; Ep 5,15.
15Atsedena gozoa
eta lurraldea ederra zela ikustean,
bizkarra makurtu du,
zamak eramateko;
esklabo-lanetara jarri da.
16«Dan-ek#49,16 Dan: Dan izenak eta gobernatu (epaitu) hitzak sustrai bera dute (ik. 30,6). bere herria
du gobernatuko,
Israelgo beste leinuek bezala.#Dan 30,6; Dt 33,22; Jos 19,40-48; Ep 5,17.
17Dan, sugea bidean,
sugegorria bidezidorrean;
zaldiari orpotik heldu,
eta zalduna hankaz gora doa#49,17 Tx.ean, agian, Israelgo iparraldeko mugan zegoen Dan leinuak muga zaintzeko zuen eginkizuna aipatzen da..
18«Jauna, zuk salbatu zain nauzu!#zuk salbatu zain Is 25,9; Sal 130,5-8.
19«Gad#49,19 Gad: Tx.a aliterazioz josia dago. Jordanez beste aldean, mugan, zegoelarik, Gad leinuak nomaden eta lapur-taldeen erasoak jasan behar izaten zituen., lapurrek lapurtua,
eta bera haien lapur.#Gad 30,11; Dt 33,20-21; Jos 13,24-28; Ep 5,17.
20«Axer#49,20 Axer: Izenak berak, zorioneko (ik. 30,13), leinuaren ongizatea adierazten du; Karmel mendiaren iparraldean, larretan aberats zen eskualdean zegoen kokatua., oparoa haren janaria,
errege-jakien emaile.#Axer 30,13; Dt 33,24-25; Jos 19,24-31; Ep 5,17.
21«Neftali#49,21 Neftali: Tx.eko testua ez da argia. Libanotik hurbil, lurralde oihantsuan zegoen kokatua., orein-eme aske eta arina,
ume ederren sortzaile.#Neftali 30,8; Dt 33,23; Jos 19,32-39; Ep 5,18.
22«Jose#49,22 Jose: Leinutzat ematen da. Bedeinkazio hauek idatzi zirenean leinurik aberatsena zen eta hala iraungo zuen aurrerantzean ere. Tx. iluna da., ubide ondoan
landare emankor,
honen adarrak harresian gora.#Jose 30,24; Dt 33,13-17. Ik. Jos 13,29-31; 16—17; Ep 5,14.
23Arkulariek haserrarazten dute,
aurka jaikitzen, eraso egiten.
24Baina uztaia tente,
beso-eskuak lasaituak uzten dizkie
Jakoben Jainko indartsuak,
Israelen artzain eta harkaitz denak.#Jakoben Jainko indartsua Is 1,24; 49,26; 60,16; Sal 132,2.5.
25Lagun izango duzu
zeure aitaren Jainkoa;
Jainko Ahaltsuak#49,25 Jainko Ahaltsua: Ik. 17,1 oh.
bedeinkatuko zaitu,
zeru goreneko bedeinkapenez,
itsas barreneko bedeinkapenez,
bular-sabelen bedeinkapenez.
26Zure aitaren bedeinkazioak
antzinako mendienak baino hobeak,
betidaniko muinoen irrika.
Betoz Joseren buru gainera,
senide artean aukeratuagana.#Zure aitaren bedeinkazioak 25,31-33; 27,25-29; 32,26-30.
27«Benjamin#49,27 Benjamin: Benjamini buruz leinu anker eta gerrazalea dela esaten da (ik. Ep 3,15-23; 19—20)., otso odolzale,
harrapakina du irensten goizean,
hondarrak banatzen arratsean».#Benjamin 35,18; Dt 33,12; Jos 18,11-28; Ep 5,14.
Jakoben azken nahia
28Horiek dira Israelgo hamabi leinuak eta horixe aitak bere semeei esan ziena, nori bere bedeinkazioa ematean.
29Gero, agindu hau eman zien Jakobek: «Laster hil eta neure arbasoekin elkartuko naiz. Ehortz nazazue neure gurasoen ondoan Kanaan lurraldean, Efron hititaren soroko harpean.#agindu hau 47,29+. 30Harpe hau Makpela soroan dago, Mambre parean. Abrahamek hilobitarako erosia#49,30 hilobitarako erosia: Abrahamek erosia, Sara hil ondoren (ik. 23. kap.). zion, soro eta guzti, Efron hititari.#Abrahamek erositako harpea 23,19-20. 31Han ehortzi zituzten Abraham eta honen emazte Sara; han Isaak eta honen emazte Rebeka ere. Eta hantxe ehortzi nuen Lea. 32Soroa eta bertako harpearen jabetza hititengandik lortu zuten».
33Jakob, bere semeei agindu hauek emanik, berriro etzan zen ohean. Eta, azken arnasa emanez, bere arbasoekin elkartu zen.

Currently Selected:

HASIERA 49: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy