YouVersion Logo
Search Icon

SOFONIAS 2

2
Apalei deia
1Bil zaitezte, gogoemazue,
jende lotsagabea,
2egun batean galtzen den
gari-hautsa bezala
sakabanatuak izan baino lehen#2,2 sakabanatuak izan baino lehen: Testu zuzendua. Hebreerazkoak hau dio: erabakia sortu baino lehen.,
Jaunaren haserre-sumina
zuen gainera jausi baino lehen,
bai, Jaunaren haserre-eguna
zuen gainera jausi baino lehen.#Jaunaren eguna 1,7+.
3Eta zuek denok, lurraldeko apalok,
Jaunaren aginduak
betetzen dituzuenok,
bila ezazue Jauna.
Bilatu zuzentasuna,
bilatu apaltasuna.
Eta babesa aurkituko duzue agian
Jaunaren haserre-egunean.#lurraldeko apalak 3,12; Is 57,15; 66,2. bilatu Jauna Am 5,4+.
ISRAEL INGURUKO HERRIEN AURKA (2,4-15)
Filistearrak#2,4 Filistearrak: Jatorriz Kretakoak ziren, eta Jerusalemdik hego-mendebaldeko kostaldean bizi ziren; 4. tx.ak filistearren lau hiririk garrantzitsuenak aipatzen ditu. Kanaan (5. tx.) Palestinaren antzinako izena da. mendebaldean
4Gaza hiria bertan behera utzia
izango da, Axkelon erraustua.
Axdodeko bizilagunak
egun-argitan
jaurtiko dituzte hiritik,
Ekrongoak errotik aterako.#Filistearren aurka Am 1,6+.
5Zoritxarrekoak zuek,
itsasaldean bizi zaretenok,
Kretatik etorritako herri hori!
Hona zer dioen Jaunak zure aurka:
«Kanaan, filistearren lurralde hori,
erabat galduko zaitut,
inor bizirik utzi gabe.
6Zuen itsasaldea
larre-toki bihurtuko da,
artzainen putzu- eta eskorta-leku.#larre-toki bihurtu 2,14; Is 7,25+.
7Judan bizirik geldituak
jabetuko dira itsasaldeaz,
han larratuko dituzte
beren artaldeak,
eta Axkelongo etxeak
izango dituzte gauez etzaleku».
Izan ere, Jainko Jaunak
haien alde jokatuko du
eta zoria aldatuko die.#zoria aldatu 3,20; Os 6,11+.
Moabdarrak eta amondarrak#2,8 Moabdarrak eta amondarrak: Loten ondorengoak ziren, Has 19,30-38an kontatzen denez. nire lurraldea mespretxatu: Gehienetan honela itzuli ohi da: haren lurraldeari esker hazi zinen. ekialdean
8Honela dio Jaun ahalguztidunak,
Israelgo Jainkoak:
«Entzun ditut moabdarren irainak,
amondarren erdeinu-hitzak.
Nire herria iraindu dute,
nire lurraldea mespretxatu#Moabdarren aurka Am 2,1+. amondarren aurka Am 1,13+.
9Horregatik —ala ni bizi!—
Sodomarena bera gertatuko zaio
Moabi,
eta Gomorrarena amondarrei:
sasiarte eta gatzaga
eta hondamendi bihurtuko dira.
Nire herrian bizirik geldituek
harrapaka erasoko diete
Moabi eta Amoni
eta bertako jabe bihurtuko dira».#Sodoma eta Gomorra Has 19,24-25; Is 1,9+. sasiarte Ik. Is 5,6+. Israel nazioen jabe Am 9,12; Ab 19-20.
10Horra beren harrokeriagatik
jasoko duten zigorra,
Jaun ahalguztidunaren herria
iraindu baitute eta gutxietsi#2,10 gutxietsi: Gehienetan haren lepotik hazi ziren itzuli ohi da..
11Beldurgarri gertatuko zaie Jauna:
lurreko jainko guztiak
ezereztuko ditu,
eta herri guztiek gurtuko dute,
baita urrutienekoek ere#2,11 herri guztiek… baita urrutikoenek ere: H.h., nazioen uharte guztiek; Biblian, urrutiko lurralde eta herrien irudi dira uharteak (ik. Is 11,11; 41,5).,
nork bere lurraldean.#herri guztiek gurtuko Is 41,5; 42,10; Sal 22,28; 72,11; 102,16.23.
Etiopiarrak hegoaldean, asiriarrak iparraldean
12Zuek ere, etiopiarrok#2,12 etiopiarrak: Hebreeraz, kuxtarrak; Egipto beren menpean zeukaten garai hartan.,
Jaunaren ezpatak
jo eta hilko zaituzte.#Etiopiarren aurka Is 18,1-7.
13Iparraldearen aurka
luzatuko du eskua Jaunak:
Asiria erabat galduko du
eta Ninive#2,13 Ninive: Asiriar inperioaren hiriburua, etsairik handienaren irudia. hondamendi bihurtuko,
basamortua bezain gorri.#Asiria, Ninive Is 10,5-19; 14,24-27; Na 2,2—3,19.
14Haren barruan izango dute etzaleku
artalde eta mota guztietako
abereek.
Hango zutabeburuetan
emango dute gaua
hontzak eta trikuak.
Leiho eta ateburuetan
karranka egingo du beleak.
Zedrozko oholeria
gorri agertuko da#2,14 Zenbait ukituz zuzenduriko testua; hebreerazkoa ez da argia..#hiria basabereei utzia Is 13,21+.
15Horra hor lasai bizi zen hiri harroa,
ustez inor baino handiago zena!
Horra nola den hondamendi
eta piztia-zulo bihurtu!
Ondotik igaroko zaizkion guztiek
iseka egingo diote
txistuka eta esku-keinuka.#inor baino handiago Is 47,8.10. iseka txistuka Jr 19,8; 49,17.

Currently Selected:

SOFONIAS 2: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in