Skip to content

ZAKARIAS 2

2
Bigarren ikuskaria: adarrak eta errementariak
1Ondoren, begiak jasorik, lau adar#2,1 adarra: Indarraren sinbolo da Biblian; lau adarrek Israelen etsai guztiak adierazten dituzte. ikusi nituen.#adarrak Dn 7,7-8; Ap 13,1. 2Niri adierazpenak egiten zizkidan aingeruari galdetu nion:
—Zer adierazten dute adar horiek?
Hark erantzun zidan:
—Juda, Israel eta Jerusalemgo bizilagunak sakabanatu zituzten nazio indartsuak#2,2 Juda eta Jerusalemgo bizilagunak: K.a. 597an eta 587an sakabanatu zituzten, erbesteratu alegia; Israelgoak, hau da, Ipar Erresumakoak, K.a. 721ean. nazio indartsuak: H.h., adarrak (ik. 2,1 oh.). adierazten dituzte.
3Ondoren, Jaunak lau errementari erakutsi zizkidan. 4Eta galdetu nion:
—Horiek zertara datoz?
Hark erantzun zidan:
—Adarrak Judako jendea inork burua ezin jaso izateraino sakabanatu zuten nazioak dira; errementariok, berriz, Judako jendea sakabanatu zuten nazioak izutzera datoz, eta haien indarra suntsitzera.
Hirugarren ikuskaria: neurtzeko haria
5Jaso nituen begiak berriro eta gizon bat ikusi nuen, neurtzeko haria eskuan zuela. 6Eta galdetu nion:
—Nora zoaz?
Erantzun zidan:
—Jerusalem neurtzera#2,6 Jerusalem neurtzera: Neurketa hau hiria berreraikitzeko egiten da (ik. 1,16; Jr 31,38-40; Ez 40,3)., haren zabalera eta luzera jakiteko.#Jerusalem neurtzera (berreraikitzeko) 1,16+; Ap 21,15.
7Orduan, adierazpenak egiten zizkidan aingerua aurreratu zen eta bidera zetorkion beste aingeru bati 8esan zion:
—Joan azkar eta esaiozu horrako mutil horri: «Hiri irekia izango da Jerusalem, bertan izango diren bizilagun eta abereen kopuru handiagatik».
9Jaunak dio:
«Neu izango naiz suzko harresi
haren inguruan,
aintzaz betea azalduko naiz
haren erdian».#Neu haren erdian 2,15; 8,23; 10,5; Ap 21,3.
Erbestetuei deia
10Jaunak dio: «Arin, arin!
Egin ihes iparraldeko lurraldetik#2,10 iparraldeko lurraldea: Babilonia egon ekialdean dago; baina Mesopotamiatik Palestinarako bideak iparraldetik pasatzen dira (ik. Jr 1,14 oh.).,
neuk sakabanatu baitzintuztedan
lau haizeetara!#Egin ihes Babiloniatik Is 48,20; Jr 50,8+; Ap 18,4.
11Arin! Egin ihes,
Babilonian bizi zareten
Siongo seme-alabok#2,11 Babilonian: H.h., Babilonia alabarenean (ik. 2,14 oh.); hain zuzen, erbesteratutako askok, Babilonian eroso bizi zirelarik, ez zuen Palestinara itzuli nahi. Siongo seme-alabok: H.h., Sion.!»
12Jaun ahalguztidunak aginpidez bidali nau larrutu zaituzteten nazioei adieraztera:
«Zuek ukitzen zaituztetenak,
neure begi-ninia ukitzen du.#Jaunak bidali nau 2,13.15; 4,9; 6,15. neure begi-ninia Dt 32,10; Sal 17,8.
13Neuk jasoko dut eskua haien aurka,
beren esklaboek dituzte larrutuko».
Orduan jakingo duzue
Jaun ahalguztidunak bidali nauela.
14Jaunak dio:
«Egin poz-oihu, alaitu,
Sion hiri eder#2,14 Sion hiri eder: H.h., Sion alaba; hiriaren pertsonifikazio poetikoa. hori,
zuen artean bizitzera nator eta.#Egin poz-oihu 9,9; So 3,14+.
15Egun hartan,
herri asko elkartuko zaizkit,
eta neure herri izango ditut;
zuen artean biziko naiz».
Orduan jakingo duzu
Jaun ahalguztidunak
bidali nauela zuregana.#herriak elkartu 8,20+.
16Jaunak bere ondaretzat
hartuko du Juda lur santuan,
bere aukeratua izango du
Jerusalem berriro.
17Bego isilik izaki oro,
Jauna agertzean,
bere bizileku santutik ateratzean!#isilik Jauna agertzean Hab 2,20; So 1,7; Sal 76,9-10; Ap 8,1.