YouVersion Logo
Search Icon

RUT SARRERA

SARRERA
Idazlea eta ingurugiro historikoa
Grekozko eta latinezko itzulpenek Epaileak Liburuaren ondoren dakarte Rut, liburuaren hasieran azaltzen den denbora-adierazpenagatik noski (1,1).
Egilea ezezaguna zaigu eta ez dago noiz idatzia izan zen zehatz jakiterik ere. Oso garai ezberdinak proposatu izan dira, David eta Salomonen garaitik Esdras eta Nehemiasen garairaino; azken hau litzateke agian liburuaren kokagune egokiena, garai horretan lege zorrotzak aldarrikatu baitziren atzerritarrekin ezkontzearen aurka (ik. Esd 9 eta Ne 13).
Ezaugarri nagusiak
Istorio gozo honek Rut atzerritarra du protagonista. Belendik etorkin gisa Moabera joandako gizon batekin ezkondu zen. Senarra hil ondoren, Judara etorri zen bere amaginarreba Noemirekin, eta hildako senarraren ahaide zen Boozekin ezkondu zen, lebiratu-legeari dagokionez (2,20; 4,5-8). Rut eta Boozengandik Obed jaio zen, David erregearen aitona.
Egitura argia du: Sarreraren (1,1-5) eta konklusioaren (4,13-17) artean, lau ekitaldik osatzen dute liburua: 1,6-22 (Rut Judara etorri), 2,1-23 (Rut Boozen soroetan), 3,1-18 (Boozek ezkontza-hitza eman Ruti) eta 4,1-12 (Ezkontza). Liburua Daviden genealogia ematen duen eranskin batez bukatzen da. Rut liburuxka hebrearren kontatzeko artearen maisulantzat jo daiteke.
Ereduzko istorioa da, eta beronetan hainbat balore erlijioso eta etiko azpimarratzen dira: Jainkoarenganako konfiantza eta fedearen unibertsaltasuna, leialtasuna eta solidaritatea, zintzotasuna eta eskuzabaltasuna.
Mt 1,5ean Jesusen genealogian azaltzen da Rut atzerritarra.

Currently Selected:

RUT SARRERA: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy