YouVersion Logo
Search Icon

RUT 3

3
Rutek senarra aurkitu
1Egun batez esan zion Noemik Ruti:
—Ez ote dizut egokitu behar bizitzan zorioneko egingo zaituen etxerik? 2Adizu, bere morroiekin lan egiten utzi dizun gizon hori, Booz delakoa, hurbileko ahaide dugu. Gaur arratsean garagarra garbitzen arituko da. 3Txukundu, usain gozatu eta soinekorik ederrenaz jantzi zaitez. Zoaz gero, garagarra garbitzen ari den lekura. Ez bedi, ordea, zutaz ohartu jate-edatea bukatu arte. 4Jakizu ongi non etzaten den lotarako. Eta lotara doanean, hurbil zakizkio, altxatu haren estalkia eta etzan haren oinetan#3,4 altxatu haren estalkia: Babesa lortzeko ekitaldia dateke, agian. etzan haren oinetan: Hemen ez dirudi, zuzenki behintzat, sexu-harremanez diharduenik.. Hortik aurrera, berak adieraziko dizu zer egin.
5Rutek erantzun:
—Zuk esan guztia egingo dut.
6Larrainera jaitsi zen Rut eta amaginarrebak gomendatua zehatz-mehatz egin zuen. 7Booz, jan eta edan ondoren, umoretsu jarri zen, eta jarraian garagar-pila baten ondoan etzan zen lotarako. Rut isilka hurbildu, haren estalkia altxatu eta haren oinetan etzan zen. 8Gauez, hotzak esnatu zen Booz; burua jaso eta horra non ikusten duen emakumea bere oinetan etzanik.
9—Nor zaitut? —galdegin zion.
Emakumeak erantzun:
—Rut nauzu, zeure mirabea. Hurbileko ahaide zaitudanez, legez nitaz arduratu beharra duzu. Har nazazu, arren, emaztetzat.
10Boozek, orduan:
—Jaunak bedeinka zaitzala. Oraingoan lehen baino leialtasun handiagoa agertu diozu zeure amaginarrebaren familiari. Ez zara mutil gazte, txiro nahiz aberats, baten atzetik joan. 11Ea, bada, ez izan beldur. Eskatuko didazun guztia eginen dut. Herrian jende guztiak daki emakume jatorra zarena.#emakume jatorra Es 2,4; 31,10; Si 26,1-3. 12Egiaz hurbileko ahaide nauzu eta legez zurekiko erantzukizuna dut. Baina bada hemen ni baino hurbilagokoa duzun ahaiderik. 13Zaude hemen gaur gauean. Bihar goizean ikusiko dugu zurekiko ardura bere gain hartzen duen. Hala eginen balu, bejondeiola! Bestela, zin dagit Jaun biziarengatik, neure gain hartuko dudala zurekiko erantzukizuna. Etzan zaitez eta egizu lo egunsentia arte.#Hala eginen balu, bejondeiola! Dt 25,5; Mt 22,24.
14Hala, haren oinetan etzan zen egunsentia arte. Baina eguna zabaldu aurretik jaiki zen, inork ez ikusteko. Izan ere, Boozek ez zuen nahi, Rut han egona zela inork jakiterik.
15Honela esan zion Boozek:
—Ekarri zeure soingainekoa eta zabaldu.
Hala egin zuen Rutek, eta Boozek hogeiren bat kilo garagar bota zizkion eta bizkarrean hartzen lagundu. Honela, herrira itzuli zen Rut bere zamarekin.
16Amaginarrebaren etxera heldu zenean, honek galdegin zion:
—Zer berri, alaba?
Boozek beraren alde egindako guztia kontatu zion Rutek. 17Eta beste hau ere esan zion:
—Gainera, zuregana esku-hutsik ez itzultzeko esanez, garagar hau guztia eman dit.
18Eta Noemik erantzun:
—Orain, Rut, zaude lasai arazoa zer-nola bukatuko den jakin arte. Boozek ez du etsiko gaur bertan auzia erabaki arte.

Currently Selected:

RUT 3: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy