YouVersion Logo
Search Icon

ERROMATARREI 4

4
Abrahamen ikasbidea
1Eta zer esan gure arbaso Abrahami gertatu zitzaionaz? 2Izango zukeen zertan harrotu, Jainkoak bere egintzengatik onartu balu; baina ez zuen Jainkoaren aurrean harrotzerik izan.#harrotzeko bidea 2,17+. 3Izan ere, hau dio Liburu Santuak: Abrahamek sinetsi egin zuen Jainkoarengan eta, horregatik, Jainkoak zuzenetsi egin zuen.#Abrahamek… 4,9; Has 15,6; Ga 3,6; St 2,23. 4Lan egiten duenari, saria ez zaio dohain huts bezala ematen, zor zaion zerbait bezala baizik.#saria dohain huts ez 11,6; Mt 20,1-16; Lk 17,7-11. 5Baina inolako lanik egin ez arren, erruduna errugabe egiten duen Jainkoarengan sinesten duena, sinesmen horri esker onartuko du Jainkoak. 6Davidek ere zoriontsu dela dio, Jainkoak, egintzei begiratu gabe, zuzentzat onartzen duena:
7 Zoriontsua Jainkoak hobena kendu
eta bekatuak barkatu dizkiona.#Zoriontsua… Sal 32,1-2.
8 Zoriontsua Jainkoak
bekatua egozten ez diona.
9Zorion hau, ordea, erdainduari bakarrik ote dagokio, ala erdaingabeari ere bai? Esan bezala, sinesmenagatik onartu zuen Jainkoak Abraham zuzentzat.#sinesmenagatik… 4,3+. 10Baina noiz onartu zuen? Erdaindu aurretik ala ondotik? Aurretik, noski, ez ondotik. 11Erdainkuntza ezaugarri gisa eman zion Jainkoak, erdaindu aurretik sinesmenari esker onartu zuela adierazteko. Horrela, sinesten duten erdaingabe guztien aita da Abraham: hauek ere zuzentzat onartzen ditu Jainkoak;#Abrahamen erdainkuntza Has 17,10-11. Abraham sinestedunen aita Ga 3,7-9. 12era berean, erdainduen aita da: erdainduak izateaz gainera, Abraham gure aitak erdaindu aurretik zeukan sinesmenaren urratsei jarraitzen dietenen aita, alegia.
Agintzaria sinesmenaren bidez bete
13Beren oinordekotza mundua izango zutela agindu zien Jainkoak Abrahami eta ondorengoei. Agintzari hau, ordea, ez zegokion legea betetzeari, sinesmenak duen salbamen-indarrari#4,13 salbamen-indarra: H.h., justizia; ik. 3,25-26 oh. baizik.#Abrahami agindutakoa Has 12,2-3; 22,17-18; Ga 3,16. Abrahamen sinesmena Heb 11,8-12. 14Legea betetzen dutenak bakarrik balira oinordeko, hutsean geldituko litzateke sinesmena eta baliogabe agintzaria. 15Legeak zigorra dakar ondorio; baina legerik ez dagoenean, ez da lege-hausterik ere.#ez lege-hausterik 3,20; 5,13; 7,8. 16Beraz, agintzaria, dohain hutsa izanik, fedeari dagokio; horrela, Abrahamen ondorengo guztientzat balio du, legearen arabera ondorengo direnentzat ez ezik, baita Abrahamen sinesmenaren arabera direnentzat ere. Bera aita dugu guztiok,#agintzaria eta sinesmena Ga 3,7.18.23-29; Heb 6,15; 11,32-40. 17Liburu Santuak dioen bezala: Herri askoren aita egin zaitut. Abraham aita dugu, beraz, Jainkoaren aurrean; hark sinetsi egin baitzuen hilak biziarazten eta izaterik ez dutenak izatera deitzen dituen Jainkoarengan.#Herri… Has 17,5. Jainkoak izatera deitzen Is 48,13; Heb 11,19.
18Abrahamek sinetsi egin zuen inolako itxarobiderik ez zegoenean; horrela, herri askoren aita egin zen, Jainkoak esan zionaren arabera: Horrenbeste izango dira zure ondorengoak.#Horrenbeste… Has 15,5. 19Ez zitzaion moteldu sinesmena, bere gorputza ia hila —ehun urte hurbil baitzituen— eta Sararen sabela ere agorra zela ikusi arren.#ehun urte inguru zituen Has 17,17. 20Jainkoaren agintzariaren aurrean ez zen sinesgogor izan, ezta zalantzan ibili ere, baizik eta sendotu egin zen sinesmenean; horrela, Jainkoak egia zioela aitortu zuen#4,20 Jainkoak egia zioela aitortu zuen: H.h., Jainkoari aintza eman zion; ik. Jn 9,24 oh.,#agintzaria eta sinesmena 4,16+. 21erabat ziur baitzegoen hark hitzemana betetzeko zuen ahalmenaz.#hitzemana betetzeko Jainkoaren ahalmena Has 18,14; Jr 32,17-24. 22Horrexegatik, hain zuzen, onartu egin zuen Jainkoak.#onartu… 4,3+.
23Baina Liburu Santuak ez du hori harengatik bakarrik esaten,#guregatik ere Liburu Santuak esana 15,4. 24guregatik ere badio; gu ere, Jesus gure Jauna hildakoen artetik piztu zuenarengan sinesten dugunok, sinesmenari esker onartuko baikaitu Jainkoak.#Jainkoak Jesus piztu 8,11; 10,9; Eg 2,24+; 1 Ko 6,14; 15,15; 2 Ko 4,14; Kol 2,12; 1 Ts 1,10; 1 P 1,21. Jesus heriotzara emana 5,6-8+. 25Gure bekatuengatik eman zuten Jesus heriotzara, eta gure salbamenerako#4,25 gure salbamenerako: H.h., gure justifikaziorako, nahiz eta hemen hitza normalean erabiltzen dena bera ez izan (ik. 3,25-26 oh.); hemengo hitza 5,18an dator berriro. izan zen piztua.

Currently Selected:

ERROMATARREI 4: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy