YouVersion Logo
Search Icon

ERROMATARREI 13

13
Kristauak agintarien menpeko
1Gizaki orok izan behar du ezarritako agintarien menpeko. Ez baita aginterik Jainkoarengandik ez denik, eta oraingo agintariak ere hark ezarriak dira.#agintarien menpeko 1 Tm 2,1-2; Tt 3,1. agintariak Jainkoak ezarriak Jn 19,11; 1 P 2,13-17. 2Beraz, agintarien menpeko egiten ez denak Jainkoaren erabakiari egiten dio aurka, eta hari aurka egiten dionak beraren epaia izango du. 3Agintedunak ez dira beldur izatekoak ongi jokatzen denean, gaizki jokatzen denean baizik. Agintarien beldurrik gabe bizi nahi al duzu? Joka ezazu ongi, eta haien onespena izango duzu, 4Jainkoaren zerbitzari baitira, zuri ongi jokatzen laguntzeko. Gaizki egiten baduzu, ordea, izan beldur, zigortzeko ahalmena ez baitute alferrik. Izan ere, Jainkoaren zerbitzari dira, justizia egin eta gaizkileak zigortzeko. 5Horregatik, beharrezko da agintarien menpeko izatea, baina zigorraren beldurrez ez ezik, baita kontzientziaren eraginez ere. 6Horrexegatik ordaintzen dituzue zergak ere, agintariak Jainkoaren ordezkari direlako, horretarako jarriak direlako. 7Eman bakoitzari zor diozuena: zergak, kontribuzioak, begirunea, ohorea, nori berea.#Eman bakoitzari zor zaiona Mk 12,17; Lk 20,25.
Maitasuna legearen muina
8Ez eduki zorrik inorekin, elkar maitatzekoa baizik, zeren lagun hurkoa maite duenak betea baitu legea.#maite duenak, legea betetzen Mt 22,37-40; Ga 5,14; Kol 3,14. 9Izan ere, harako Ez egin adulteriorik, ez hil inor, ez ostu, ez gutiziatu eta beste edozein agindu, esaldi honetan biltzen da: Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala.#Ez egin… Ir 20,13-17; Dt 5,17-21; Lb 19,18. 10Lagun hurkoa maite duenak ez dio gaitzik egiten. Maite duenak, beraz, erabat betetzen du legea.
11Horrek guztiak balio berezia du zein garaitan bizi garen jakinik. Izan ere, ordua da lotatik esnatzeko, sinesten hasi berri hartan baino hurbilago baitugu orain salbamena.#lotatik esnatu Ef 5,14; 1 Ts 5,6-7. 12Badoa gaua, gainean dugu eguna; utz ditzagun, beraz, ilunpetako egintzak eta presta gaitezen argitan jarduteko.#argia, ilunpea Jn 8,12; Ef 5,8-16; 1 Ts 5,4-8; 1 Jn 2,8. argitan jardun 2 Ko 6,7+. 13Gabiltzan duintasunez, egun-argiz bezala: ez jan-edanean eta hordikerian, ez lizunkerian eta neurrigabekerian, ez haserrean eta norgehiagokerian. 14Bizi zaitezte Jesu Kristo Jaunari itsatsiak, eta ez ibili giza grinak bete nahian.#Jesu Kristo Jaunari itsatsiak bizi Ga 3,27.

Currently Selected:

ERROMATARREI 13: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy