YouVersion Logo
Search Icon

ERROMATARREI 10

10
1Senideok, hauxe da nire bihotzeko irrikarik handiena eta israeldarren alde Jainkoari eskatzen diodana: salbamenera hel daitezela. 2Aitortzen dut beraien artean jainkozale sutsuak badirela, baina ez dute zuzen ulertzen.#jainkozale sutsu Eg 22,3. israeldarrek ez dute zuzen ulertzen 2 Ko 3,14; 1 Tm 1,13. 3Ez dute ulertu Jainkoak ematen duela salbamena#10,3 Jainkoak ematen duela salbamena: H.h., Jainkoaren justizia. Jainkoaren salbamen-indarra ere itzul daiteke; ik. 3,25-26 oh., eta beren kabuz lortu nahi izan dute, Jainkoarengandik datorrena onartu gabe.#beren kabuz lortu nahi 9,31-32; Flp 3,9. 4Legearen helburua#10,4 helburua: Hitz honek Paulorengan hainbat gauza esan nahi dezake: bukaera, helmuga, betekuntza., izan ere, Kristo da, eta beronen bidez ematen zaie fededun guztiei Jainkoaren onespena.#Kristo legearen helburu Ga 3,24; Heb 8,13. Kristo eta Jainkoaren onespena 1,17+.
Jainkoa gizadi osoaren salbatzaile
5Legearen bidez lortzen den salbamenaz, hau dio Moisesek: Legea betetzen duena#10,5 Legea betetzen duena: Pauloren arabera, Moisesen legea betetzen duen guztiak iritsiko du Jainkoaren onespena eta salbazioa; izatez, ordea —hala dio Paulok—, inork ere ez du betetzen erabat Moisesen lege hori.beraren bidez biziko da.#Legea… Lb 18,5; Ga 3,12. 6Fedearen bidez lortzen denaz, berriz, beste hau: Ez esan zeure baitan: Nor igoko da zerura? —Kristo handik jaitsarazteko, alegia—;#Ez esan… Dt 9,4; 30,12-14. 7edo: Nor jaitsiko da leizera?—Kristo hildakoen artetik igoarazteko, alegia—. 8Zer dio, orduan, Liburu Santuak?
Esku-eskura duzu hitza,
zeure ahoan eta zeure bihotzean.
Hitz hori#10,8 Hitz hori: Dt 30,14ko hitza Moisesen legea da; Paulo, ordea, kristau-mezuaz ari da, berri onaz alegia (ik 9-10 tx.ak)., hain zuzen, guk hots egiten dugun fedearen mezua da.
9Izan ere, zeure ahoz Jesus dela Jauna aitortzen baduzu, eta zeure bihotzean Jainkoak hildakoen artetik piztu zuela sinesten baduzu, salbatu egingo zara.#Jesus da Jauna Eg 2,36; 1 Ko 12,13; Flp 2,11. sinesmena eta salbazioa 1,16; 1 Ko 15,1-2; Ef 1,13. 10Zeren, bihotzez sinesten duena onartu egiten baitu Jainkoak, eta ahoz aitortzen duena salbatu egiten da.#sinesmena, Jainkoak onartu 1,17+. 11Hau dio Liburu Santuak: Harengan sinesten duenak ez du huts egingo.#Harengan… Is 28,16. Ik. 9,33+. 12Judua izan ala ez, ez dago bereizketarik, bat bera baita guztien Jauna, dei egiten dioten guztientzat eskuzabala.#Juduen eta ez-juduen Jainkoa Eg 10,34; 15,9; Ga 3,28. 13Izan ere, Jaunari dei egin diezaiona salbatuko da.#Jaunari… Jl 3,5.
14Nola, ordea, dei egin, harengan sinesten ez badute? Nola sinetsi, haren entzuterik ez badute? Nola entzun, nork hots eginik ez bada? 15Nola hots egin, hartarako bidalirik ez bada? Liburu Santuak dioen bezala: Bai ederrak berri onak ekartzen dituztenen oinak!#Bai ederrak… Is 52,7; Na 2,1. 16Ez diote, ordea, denek harrera ona egin berri onari. Isaiasek esaten du: Jauna, nork sinetsi du gure mezua?#Jauna… Is 53,1; Jn 12,38. 17Beraz, mezutik dator sinestea, eta mezua Kristoren berri ematea da.#sinesmena mezutik Jn 17,20. 18Eta galdetzen dut: Ez al dute entzun? Bai, noski.
Lurbira guztira zabaldu da
haien hotsa,
munduaren bazterreraino
haien mezua. # Lurbira… Sal 19,5.
19Eta berriro galdetzen dut: Israelek ez ote du, bada, ulertu? Lehenengo, hona Moisesek dioena:
Herri ez den batekin
minduko zaituztet,
nazio ergel baten bidez
haserraraziko. # Herri… Dt 32,21. Ik. 11,11-14.
20Isaias, bere aldetik, hau esatera ausartzen da:
Nire bila ez zebiltzanei
atera nintzaien bidera;
nitaz galdetzen ez zutenei
agertu nintzaien. # Nire bila… Is 65,1-2.
21Israeli buruz, berriz, hau dio: Egun osoan luzatuak nituen eskuak, herri sinesgogor eta errebeldeagana.

Currently Selected:

ERROMATARREI 10: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy