SALMOAK 41
41
41. (40.) SALMOA
Gaixotasun larrian egon denaren otoitza
1 Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa.
2Zorionekoa gizagaixoaz arduratzen dena!
Onik aterako du Jaunak zoritxar-garaian.#gizagaixoaz arduratu Es 14,21; Tb 4,7-11.
3Bizirik gordeko du eta zoriontsu egingo lurrean,
ez du utziko etsaien gogara.
4Ohean minez dagoela, Jaunak lagunduko dio,
eta gaixoaldian oneratuko#41,4 gaixoaldian oneratuko: H.h., haren ohea erabat iraultzen duzu bere gaixoaldian. Esanahia ez da segurua..
5Nik hau esan nuen: «Erruki, Jauna!
Senda nazazu, zure aurka bekatu egin dudan arren».#Senda nazazu 6,3+. zure aurka bekatu 51,6. Ik. Lk 15,21.
6Etsaiak gaizki-esaka ari zaizkit:
«Noiz hil behar ote du? Noiz galduko ote honen izena?»#Etsaiak gaizki-esaka 31,12-14; 38,17-21; Jr 20,10.
7Ikustera datorkidana, faltsukeriaz mintzo da:
txarkeria du barruan gordeta eta kanpora irtetean zabaltzen.
8Gorroto didatenak, elkar harturik,
nire aurka marmarrean ari dira,
burutazio okerrak dituzte niretzat:
9«Eritasun gaiztoak harrapatu du,
ez da gehiago ohetik jaikiko!»
10Nire adiskiderik minena ere,
konfiantza osoko eta mahaikide nuena, kontra jarri zait.#adiskidea ere 31,12+; 55,14-15. mahaikide nuena Mk 14,18. kontra jarri zait Jn 13,18.
11Baina zu, Jauna, erruki nitaz, altxa nazazu,
beren ordaina eman diezaiedan!
12Honetantxe dakit maite nauzuna:
etsaiak ez duela garaipen-oihurik egin nire bizkarretik.
13Osasuntsu iraunaraziko nauzu,
zutik eutsiko zeure aurrean betiko.
14Bedeinkatua Jauna, Israelen Jainkoa,
betidanik betidaino! Amen. Amen#41,14 Amen. Amen: Bedeinkazio honekin bukatzen da Salmo-liburuko lehen bilduma (ik. 72,18-19; 89,53 eta 106,48 oh.)..
Currently Selected:
SALMOAK 41: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso