Skip to content

SALMOAK 26

26
26. (25.) SALMOA
Errugabearen otoitza
1 Davidena.
Egidazu justizia, Jauna, nire jokaera prestua baita.
Sendo eutsi diot zureganako konfiantzari.#Egidazu justizia 17,1+. jokaera prestua 15,2+; 18,21-28; 101,2.
2Azter nazazu, Jauna, proba nazazu,
ikertu nire buru-bihotzak.#Azter nazazu 7,10; 17,3; 139,23. buru-bihotzak 7,10+.
3Begi aurrean dut beti zure maitasuna
eta leial jokatu dut zurekiko;
4ez naiz gezurtien mahaikide izan,
ez eta itxuratiekin batera ibili;#gaiztoekin elkartasunik ez 1,1-2.
5gorroto dut gaizkileen lagunartea,
ez naiz gaiztoen mahaikide izan.
6Errugabe naizela agertzeko eskuak garbiturik,
zure aldarea inguratzen dut, Jauna,#Errugabe agertzeko eskuak garbitu 73,13; Dt 21,6-7; Mt 27,24.
7zure gorespena ozenki hots eginez,
zure egintza miragarriak kontatuz.#zure egintzak kontatu 9,2+.
8Maite dut, Jauna, zu bizi zaren tenplua,
zure aintzaren egoitza.
9Ez nazazu egin bekatarien zori bereko,
ez nazazu bihur hiltzaileen kideko,#bekatarien zori bereko 28,3. Ik. 1.
10eskuak makurkeriaz eta eskupeko diruz beteak
dituzten horien kideko.
11Nire jokabidea, berriz, prestua da:
aska nazazu, erruki zakizkit!
12Tinko ezarriak ditut oinak;
Jauna bedeinkatuko dut batzarrean.