SALMOAK 149
149
149. SALMOA
Garaipen-kantua
1Aleluia! Gora Jauna!
Kanta Jaunari kantu berria,
goretsazue fededunen batzarrean!#Kanta Jaunari… 33,3+. batzarrean 22,23+.
2Poz bedi Israel bere Egileaz,
alaitu siondarrak beren Erregeaz.
3Gorets bezate haren izena dantzan eginez,
danbolina eta zitara berarentzat joz.#soinua Jaunarentzat 147,7+.
4Jaunak bere herria maite baitu,
umilak garaipenez jantziko ditu.
5Alai bitez fededunak beren Jainko ospetsuaz,
egin bezate poz-oihu beren etzalekuetan#149,5 beren etzalekuetan: Agian, gauez esan nahi du, baldin eta otoitzerako erabiltzen zen tapiza adierazten ez badu..
6Izan bezate Jainkoaren gorapena ahoan,
aho biko ezpata ere bai eskuan:
7beste nazioei mendeku egin
eta jentil-herriak zigortzeko,
8haien erregeak katez eta handikiak girgiluz lotzeko.
9Jainkoak idatziriko epaia betetzea
ohoragarri da haren fededun guztientzat!
Aleluia! Gora Jauna!
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso