YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 143

143
143. (142.) SALMOA
Jainkoaren zerbitzariaren eskaria larrialdian
1 Daviden salmoa.
Jauna, entzun nire otoitza,
makurtu belarria nire erregura!
Zuzena zarelako eta leiala, erantzun niri!
2Ez jo auzitara zeure zerbitzari honekin,
ez baita bizidunik zure aurrean errugabe.#bizidunik ez errugabe 130,3; Jb 9,2; 14,3-4; Erm 3,20.
3Etsaiak gogor pertsegitzen nau,
bizirik zanpatzen lurraren kontra;
ilunpetan biziarazten nau, behin betiko hildakoak bezala.#ilunpetan biziarazi Nk 3,6.
4Arnasa galtzen ari naiz, bihotza barruan lehor.#Arnasa galtzen 142,4; Jb 17,1.
5Aspaldiko garaiez oroitzen naiz,
zure egintza guztiak buruan darabiltzat,
zuk egindakoak hausnartzen ditut.#Aspaldiko garaiez oroitu 77,6+.12-13.
6Zuregana jasorik ditut eskuak,
zure egarri naiz, lur lehorra bezala.#egarri, lur lehorra bezala 63,2+.
7Erantzun laster, Jauna, arnasarik gabe bainago.
Ez ezkutatu niri zeure aurpegia,
zulora doazenekin bat egin ez dezadan.#Ez ezkutatu aurpegia 27,9+. zulora doazenak 22,30+.
8Emadazu goizean goiz zeure maitasunaren berri,
zuregan baitut uste on.
Erakustazu jarraitu behar dudan bidea,
zuregana jasoa baitut gogoa.#zuregan uste on 9,11+. Erakutsi bidea 25,4+. zuregana gogoa 25,1+.
9Libra nazazu, Jauna, etsaiengandik,
zuregan babesten bainaiz#143,9 zuregan babesten bainaiz: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoa ulergaitza da..
10Erakustazu zure nahia betetzen, zu baitzara nire Jainkoa.
Zeure espiritu ongileaz gida nazazu toki egokitik.#zu nire Jainkoa 31,15+.
11Zarena zarelako#143,11 Zarena zarelako: Ik. 25,11 oh., Jauna, gorde nazazu bizirik;
zeure justiziagatik, atera ni larrialditik;
12zeure maitasunagatik, suntsi itzazu nire etsaiak,
hondatu nire erasotzaileak,
zeure zerbitzari nauzunez gero.#zeure zerbitzari 116,16+.

Currently Selected:

SALMOAK 143: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy