YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 132

132
132. (131.) SALMOA
Davidek Jaunari egoitza agindu, Jaunak Davidi betiko erregetza
1 Erromes-kanta.
Jauna, oroit zaitez Davidez, oroitu haren neke guztiez;
2nola egin zion Jaunari zin,
Jakoben Jainko indartsuari promes:#Davidi zina 2 Sm 7,2-3; 1 Kro 28,2-3.
3«Ez naiz etxapean sartuko, ez ohean etzango,
4ez dut begirik itxiko, ez loak hartzen utziko,
5Jaunari bizilekua,
Jakoben Jainko indartsuari egoitza aurkitu bitartean».
6Efratan entzun genuen kutxaren berri
eta Jaar aldean#132,6 Efratan entzun genuen kutxaren berri: Edo Efratan zegoela entzun genuen. Jaar aldea, segur aski, Kiriat-Jearim da, han egon baitzen itun-kutxa filistearrek itzuli ondoren (ik. 1 Sm 7,1-2). aurkitu.#kutxaren berri 1 Sm 7,1; 2 Sm 6.
7Eta esan: «Goazen Jaunaren egoitzara,
ahuspez gaitezen haren oin-aulki aurrean!#ahuspez gaitezen 99,5.
8«Jaiki, Jauna, zatoz zeure egonlekura,
zatoz zeure kutxa indartsuarekin!#Jaiki, Jauna… 2 Kro 6,41-42. Ik. 68,2; Zen 10,35.
9Jantz bitez zure apaizak salbamen-indarrez,
ekin biezaiote poz-oihuka zure fededunek.
10David zeure zerbitzariaren maitasunagatik,
ez bota zeure aurretik zeuk aukeraturiko erregea#132,10 zeuk aukeraturiko erregea: H.h., zeure gantzutua/mesias; ik. 2,2 oh.#zeuk aukeraturiko erregea 2,2+.
11Jaunak Davidi zin egin dio,
inoiz hautsiko ez duen hitza eman:
«Zure odoleko bat ezarriko dut zure tronuan.#Jaunaren zina Davidi 89,4-5+; 110,4.
12Zure ondorengoak, nire ituna
eta emango dizkiedan legeak gordetzen badituzte,
betiko eseriko dira zure tronuan».
13Izan ere, Jaunak Sion aukeratu du
eta gogoko izan bertan bizitzea:#Sion aukeratu 48,2-3; 68,17+.
14«Hauxe izango dut beti neure egoitza,
hementxe biziko naiz, gogoko baitut.
15«Oparo bedeinkatuko ditut bertako biltegiak,
ogiz aseko behartsuak.
16Apaizak salbamen-indarrez jantziko ditut
eta fededunek poz-oihuka ekingo diote.#Apaizak… Jr 31,14; 2 Kro 6,41.
17«Kimu indartsua sorraraziko diot Davidi,
neuk aukeraturiko erregearentzat kriseilua#132,17 Kimu indartsua: H.h., Adarra, indarraren irudia. kriseilua: Ondorengotzaren bidez luzatzen den (ik. 1 Erg 11,36) eta irauten duen biziaren irudia (ik. Es 13,9; 24,20). piztuko.#Kimua sorraraziko Is 11,1; Jr 23,5+; Lk 1,69. kriseilua 2 Sm 21,17; 1 Erg 11,36.
18Honen etsaiak lotsaz josiko ditut;
honen buruan, aldiz, koroak dizdiz egingo».

Currently Selected:

SALMOAK 132: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in